LAB SINDIKATUA

2017/09/26 :: 0:06

Azken Eguneraketa:2017/09/25 :: 13:03

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK INDUSTRIA Papergintza

Papergintza

 

Irailaren 17rako martxarako deia egiten dugu, CELerako konponbidea eskatzeko eta Enkarterri bizirik behar dugulako

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Herri edota eskualde baten bizi-mailaren adierazgarriak haren ekonomia garapenean datza, eta hura bereziki baldintzatzen du haren industria garapenak. Enkarterrietan ez dago ez bata, ez bestea. Eskualdeko egoerari buruzko analisia egingo bagenu, ikus genezake Enkarterrian geratzen den enpresa handi bakarra CEL dela. Hura, hala ere, ixteko arriskuan dago erakundeen konfiantza izan zutenek egin kudeaketa txarragatik eta Eusko Jaurlaritzak nahiz Bizkaiko Aldundiak nagikeriaz jardun eta baztertu zutelako.

Ziurgabetasunak jarraitzen du CELen

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gaur bilera izan dugu CEL eskuratu nahi duten TRIPLEI Txileko taldearen ordezkariekin. Bertan adierazi digute zeintzuk diren euren asmoak erosketarako euren eskaintza gauzatuko balitz. Eskaintza hau zehaztu gabe dago oraindik eta hau euren datorren bisitan egingo dute, irailaren 25 inguruan. Euren asmoak egungo ekoizpenetan aldaketak egitera bideratuko dira, beti ere papergintzaren barruan, inbertsio handiak beharko dituztenak eta soldaten sakrifizio handiak exijituko dituztenak. Horregatik, guzti hori aztertua eta eztabaidatua izan beharko da bi proposamenak zehazten diren momentuan.

CEL Taldeko lantegietako industria proiektuaren defentsan egin dute protesta, Arangurenetik Bilboraino

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Enkarterrin zuzeneko enpleguko 254 lanpostu ditu, eta kontratak batuz 300eraino ere heltzen da. Bada, egoera larrian daude langileak eta euren familiak, ixteko arriskuan baitaude lantegiak. Oraingoz, hiru lantokietan argindarrik gabe eta lehengairik gabe jarraitzen dute, eta hori ez dute konpondu oraingo jabeek, ezta Eusko Jaurlaritzak edo Bizkaiko Aldundiak beren industria-politikekin ere. Hain zuzen ere, protesta Jaurlaritzaren eta aldundiaren egoitzen aurrera eraman dute gaur.

Martxoaz geroztik ez dutela soldatarik jaso salatu dute Unipapel enpresako langileek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LAB eta ELAko enpresa batzordeko kideek Adunako lantegiko langileen egoera salatu dute, jada 12 direlako zor zaizkien nominak, aparteko ordainsariak barne. 2016ko uztailaren 11az geroztik, langile guztiak etendura EEE batean daude, %100ekoa, eta duela egun batzuk jakin dute Espainiako Auzitegi Nazionalak Enplegua Erregulatzeko Espedientea (EEE) atzera bota duela, iruzurra dela argudiatuz. Hau guztiagatik, elkarretaratze bat egin dute gaur, lantegiaren kanpoaldean, konponbide duin bat eskatzeko.

Gipuzkoako papergintzako hitzarmena sinatu dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Negoziazioa hasi zenetik 16 hilabete pasa eta gero, gaur Donostiako PRECOn, Gipuzkoako Papergintzako Hitzarmena sinatu du LABek. Borroka eta mobilizazioak bere fruitua eman dute eta langileen borrokari esker hitzarmen berri eta hobetua sinatu da.

Gipuzkoako papergintzako hitzarmeneko aurreakordioa positiboki baloratzen dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gaur Negoziazio Mahaian egin den bileran, 15 bilera egin eta gero, aurreakordio batera iritsi da. Patronalak ekarri duen azken proposamenaz, aztertu eta gero, eta hainbat edukitan lorpen garrantzitsuak erdietsi ditugula ikusirik, balorazio ona egiten du LABek.

Jarraipen erabatekoa Gipuzkoako papergintzako greban

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Bosgarren greba egun arrakastatsua gaur Gipuzkoako papergintzan ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek deituta. Manifestazioa egin dute Hernanin, Zinkoeneako errotondatik abiatuta eta bertan gaurdainoko balorazioa eskaini da.

Gipuzkoako papergintzako langileek lehen greba eguna izan dute gaur

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuok hilabeteak daramatzagu papergintzako hitzarmena negoziatzen eta akordio batera iristeko saiakerak egiten, baina patronalaren immobilismoaren aurrean greba egitea beste biderak ez zaigu geratu. Gaur izan dugu lehen greba eguna eta Tolosan mobiliazatu hitarmena exigitzeko.

Papergintzako hitzarmena lortzeko helburuarekin greba egitea aztertuko da asanbladetan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuok 10 hilabete daramatzagu papergintzako hitzarmena negoziatzen eta akordio batera iristeko saiakerak egiten, baina patronalaren jarrera oso gogorra da eta ez du fitxarik mugitzen. Hau dela eta, datozen egunetan egingo diren asanbladetan, greba proposamena egingo dugu.

Adegik jarreraz aldatu ezean, papergintzako hitzarmenaren alde mobilizatzen jarraituko dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Beste behin Gipuzkoako Pasta, Paper eta Kartoi sektoreko ordezkariek elkarretaratzea egin genuen atzo Lan Harremanen Kontseiluaren aurrean ADEGI Patronalaren jarrera zorrotza eta mehatxagarria salatzeko. Sektoreko arazoei erantzungo dien hitzarmena sinatzea ahalbidetuko luken jarrera aldaketa bat exigitzen dugu. Hau gertatu ezean mobilizazioekin aurrera jarraituko dugu.

Gipuzkoako Papergintzako Hitzarmenaren benetako negoziaketari uko egiten dio ADEGIk

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gaur, berriro ere, ADEGIrekin bildu gara Gipuzkoako Papergintzako Hitzarmena negoziatzen jarraitzeko. Patronalak bere hasierako plataformatik puntu atzerakoi batzuk kendu arren benetako negoziazioari ekin gabe jarraitzen du.

Papresak soldatak jaisteko erabakia ez dela legezkoa esan dute epaileek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Urtarrilean, Papresa enpresako zuzendaritzak, aldebakarrez eta inposaketaz, langileon soldatak jeistea erabaki zuen, KPIaren negatibotasuna aitzaki gisa hartuz. Enpresa batzorde osoaren aurka, Gipuzkoako Lan harremanen kontseiluaren iritziaren kontra eta patronalaren informe juridikoen aurkakotasunarekin burutu zuen jetsiera.

LABen bere balorazioa publiko egin nahi du Kataluniako Cominter enpresak papelera erosi izanaren inguruan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gureola Hernaniko papelera historikoan ordezkaritza osoa LABek izanagatik, ez du publiko egin orain arte Gureolan egin duen lana ezta baloraziorik egin. Hala ere, azkenaldian agertutako albisteei erantzunez, bere balorazioa publiko egin nahi du Kataluniako Cominter enpresak papelera erosi izanaren inguruan.

Euskal Herriak bere bidea egitea ezinbestekoa da, baita negoziazio kolektiboko esparruan ere

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Datorren azaroaren 19an Papergintzaren Estatuko Hitzarmen Kolektiboko negoziazio mahaia eratuko da Madrilen. Sindikatuari bertan parte hartzeko egin diguten gonbidapenaren aurrean, LAB sindikatuak ezezko erantzuna eman du.

Berri gehiagoren zain, Virtisu enpresan 103 enplegu mantentzea ekarriko duen akordioaren notizia ontzat ematen du LABek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LABen iritzia, daukan informazioaren arabera, Virtisu enpresak aurrera egiteko Bizkaiko Diputazioak eginiko akordioaren inguruan.

Mobilizazioak Crown Embalajes enpresan lan baldintzak okerragotzeko erabakiaren aurrean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Crown Embalajes lantegiko langileak 13 hilabete eman dituzte hitzarmen kolektiboa negoziatzen eta denbora horretan enpresak akordioetara irisiteko inolako borondaterik ez du azaldu. Hori horrela, zuzendaritzak atzo deskuelge espedientea aurkeztu zuen, urteko lanaldia 24 ordu igo eta %10eko malgutasuna ezarri nahian.

Unipapel enpresako langileek greba amaitutzat eman dute zuzendaritzarekin akordio batera iritsi ostean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Unipapel lantegiko Enpresa Batzordeak atzo zuzendaritzarekin adostutako akordioa ezagutzera eman dute gaur. Zuzendaritzak urte eta erdian ez ditu soldatak jaitsiko, ez du produkzioa beste lantegi batera eramango eta ez ditu kaleratzeak egingo. Proposamena langileek gehiengoak babestu du, 56 langiletatik 51k.

Unipapel enpresako langileek greba amaitutzat eman dute zuzendaritzarekin akordio batera iritsi ostean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Unipapeleko langile eta zuzendaritzak atzo izandako bileran akordio batetara iristea lortu zuten. Eguerdian langileek Enpresa Komiteak gaur jakinariziko duen proposamena ontzat eman zuten batzarrean.

Unipapel enpresako langileak materialak ateratzeko lanak gelditzen saiatu dira

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Adunako Unipapel enpresako langileak 83 langileren lanpostua arriskuan jartzen duen deslokalizazio planaren kontra greba mugagabean dira urtarrilaren 20az geroztik. Atzo zuzendaritzak materiala ateratzeko agindua eman zuen eta langileak eta eskualdeko herritarrak materiala zeramaten kamioiak gelditzen saiatu ziren. Ertzantzak gerturatutako langile eta herritarrak bortizki eta kupidarik gabe kolpatu eta bertatik bota zituzten.

Seguimiento total en la jornada de huelga en Crown Embalajes

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

El sindicato LAB valora como un rotundo éxito el seguimiento de la jornada de huelga convocada en la empresa Crown Embalajes España S.L ( Ugao ) en protesta por el despido de tres trabajadores en pleno periodo vacacional de navidad, y sin razon alguna.

Page 1 of 2