LAB SINDIKATUA

2017/09/20 :: 22:02

Azken Eguneraketa:2017/09/20 :: 12:42

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK INDUSTRIA Industria Kimikoa Mobilizazioak egingo dituzte Amurrioko Megatechen enpresaren asmoen aurrean

Mobilizazioak egingo dituzte Amurrioko Megatechen enpresaren asmoen aurrean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea
Maiatzaren 18 eta 25ean kontzentrazioak egingo dituzte, 13:15etik 14:35era. Bestalde, maiatzaren 30ean, 4 orduko greba egingo dute txanda bakoitzean; eta ekainaren 1ean, 24 orduko greba.

Amurrioko Megatech Industrieseko LABeko sekzio sindikaletik, asanblada ezberdinetan eta Enpresa Komitearen onarpenarekin adostu ditugun mobilizazioak jakinarazi nahi ditugu.

Maiatzaren 18 eta 25ean kontzentrazioak egingo ditugu, 13:15etik 14:35era. Bestalde, maiatzaren 30ean 4 ordutako greba txanda bakoitzean eta ekainaren 1ean, 24 ordutako greba.

Mobilizazioen arrazoiak, enpresak aurkeztu dituen soldata eskala bikoitzak, kimika hitzarmen estatalaren aplikazioa kontratazio berriei eta soldaten igoera produktibitateari egoztea dira, igoera sendotu ezinak gainera... besteak beste.

LABetik ez ditugu inoiz horrelako helburuak onartuko eta Megetech-eko langileentzako hitzarmen duin baten alde borrokan jarraituko dugu
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu