LAB SINDIKATUA

2017/05/25 :: 8:31

Azken Eguneraketa:2017/05/25 :: 4:21

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK INDUSTRIA Industria Kimikoa

Industria Kimikoa

 

Mobilizazioak egingo dituzte Amurrioko Megatechen enpresaren asmoen aurrean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Maiatzaren 18 eta 25ean kontzentrazioak egingo dituzte, 13:15etik 14:35era. Bestalde, maiatzaren 30ean, 4 orduko greba egingo dute txanda bakoitzean; eta ekainaren 1ean, 24 orduko greba.

Michelin langile ebentualak masiboki kaleratzen ari dela salatu dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_industria_industriaKimikoa_17_04_26Michelin_Gasteiz.png
Lan Ikuskaritzak 137 kontratu, iruzurrezkoak direlakoan, mugagabe bihurtzeko ebatzi ondoren, Michelinek erabaki du kontratu ebentuala bukatzen duten pertsonak kalean uztea. LABek exijitzen du kaleratzeak etetea, kaleratutako langileak berronartzea eta mobilizazioak eta kontratazio eredu berri bat proposatuko ditu, iruzurra ekiditeko eta kalitatezko enplegua bultzatzeko.

Lasarteko Michelinen ere lan istripu larriak gertatzeko baldintzak betetzen direla ohartarazi dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Lasarteko Michelin lantegiko enpresa batzordeak, LABen ekimenez, lantokian aritzen diren Ferrovial Servicios-eko langileek jasaten duten prekarietate egoera agerian utzi du, Michelin multinazionalaren zuzendaritzari eman zaion txosten baten bitartez.

Prekarietatea salatu dute Michelinen egindako grebarekin

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Greba egin dute gaur Gasteizko Michelin enpresan, Ferrovialeko langileen batzordeek eta LAB eta ELA sindikatuek deituta. Lan uzteek prekarietatea borrokatzeko abiapuntua izan behar dutela adierazi du LABek, eta grebak Ferroser enpresako (Ferrovial Servicios) langileen artean ia erabateko jarraipena izan duela adierazi du. Deialdia azken lan istripuen harira proposatu dute. Izan ere, hiru hilabete eskasetan, bi langile hil dira Michelinen, kontratetako langileak biak.

Grebara deitu dute Michelinen astearterako

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_industria_industriaKimikoa_16_11_11Michelin_michelin.png
Ferrovialeko langileen batzordeek eta LAB eta ELA sindikatuek grebara deitu dute astearterao, Michelinen. Gasteizen dagoen enpresaren segurtasun eza salatu dute, eta herritarrak ere deitu dituzte asteartean bertan egingo dute manifestazioan parte hartzeko. Hain zuzen ere, mobilizazioa Bilbo plazatik abiatuko da, 19:00etan.

Roal CB enpresako langileak hitzarmena aplikatzea lortu dute

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_industria_eraikuntza_16_06_22roalCB_20160622-Roal-CB-web.png
Cikautxoko azpikontratetan, prekarietatea borrokatuz, lan baldintzak hobetzea lortu dute. Orain arte 900 euro gordin kobratu dute gaur egun arte (800 euro garbi) 12 hiletan aparteko pagak barne. Egindako borrokari esker, akordioa lortu dute eta uztailean, hitzarmenak ezartzen duen soldata jasoko dute.

Sertego enpresako kaleratzeak salatzen ditugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Araiako Sertego enpresan sutea egon zen joan den apirilaren 25ean. Horren ondoren, enpresaren Zuzendaritzak Kontratuak Amaitzeko Expedientea aurkeztu zuen 19 langiletik 13rentzat, arrazoia moduan ezinbestekoa zela argudiatuz, kaleratzeak azkartu eta langileekin negoziatzea ekiditeko. LABetik enpleguari eustea defendatzen jarraituko dugu.

Araiako Interenvasesen ezarri nahi dute amaiera EEEa salatzen dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Sertegoko (Interenvases) zuzendaritzak amaiera EEEa jakinarazi die Lan Ordezkaritzari eta langileei, bertako langile gehienak kaleratzeko. Langileek susmatzen zuten zerbait konfirmatu da. Zuzendaritzak aspaldi erabaki zuela lantegi honetan jarduera etetea eta sutea erabaki hori gauzatzeko erabil zezakeela, langile gehienak kaleratuz. Horregatik, LABek zuzendaritzaren jukutria salatzen du, gure ustez, enpresaren utzikeriak sortu zuen sute baten ondorioak langileei ordainarazi nahi dizkiena.

Michelin-eko LAB Gorbeian hitzarmen duin baten alde

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_industria_industriaKimikoa_15_09_10Michelin_michelin.png
Gasteizko Michelin-eko LABeko sail sindikala hitzamen duin bat lortzeko dinamikari hasiera eman dio. Lehen ekintza Gorbeia mendiko tontorrean egin berri dute, gurutzean langileen aldarrikapenekin osatutako pankartak zabalduz. Dinamikarekin hitzarmenaren negoziazioa bultzatu eta plantila osoaren benetako eskakizunak aintzat hartzea eskatzen dute.

Mariskone enpresako langileak lan baldintzen hobekuntzak eskatzen dituzte

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_industria_industriaKimikoa_15_08_11Mariskone_mariskone.png
Oiartzungo Mariskone enpresako langileak enpresa paktuaren lan baldintzen hobekuntzak aldarrikatzen dituzte. LABeko sekzio sindikaletik irmoki enpresaren zuzendaritzaren jarrera salatu dute, negoziazioari uko egitea eta inposizioa izan baita jaso duten duten bakarra.

Kimiketako Estatu Hitzarmenaren aurreakordioak ez du balio erreformari aurre egin eta lan baldintzat babesteko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Madrilen, Kimiketako Estatu Hitzarmenaren aurreakordioa lortu berri da, UGT-k eta CC.OO-k eta FEIQUE patronalak sinatuta. Lortutako aurreakordioak bi sindikatu horien negoziatzeko eredu eta jarduna erakusten du. Madrilen negoziatzen dute, kosta ahala kosta estatu esparrua babesten dute, probintzia mailako hitzarmenak negoziatu ahal izatea eragotziz.

GAIKER-IK4ko langileek bizi duten egoera latzaren aurrean zentroaren kudeaketan aldaketak eskatzen dituzte

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
GAIKER-IK4ko langileak azkenaldiko asteazkenero bezala, honetan ere enpresaren aurrean, Bizkaiko Parke Teknologikoan enpresak dituen instalazioetan, kontzentratu dira “Zuzendaritza eraginkor baten alde” lelopean, bizi duten egoera latzaren aurrean zentroaren kudeaketan aldaketak  eskatzen dituztelarik.

Lasarteko Michelineko plantilak zentroetako komitetik irtetea erabaki du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Enpresa Komiteak deitutako erreferendumean, hilaren 2an, plantillaren gehiengoak estatuko zentroarteko komitea uztea erabaki zuen. Platillaren %90 hartu zuen parte eta “Lasarteko fabrika Zentroarteko komitean egotea nahi duzu?” galderari 322 pertsonek baiezkoarekin erantzun zioten, hau da bozken %64a, 170 pertsonek kontra bozkatu zuten (%34). 554 pertsonek osatzen duten plantillatik, 501ek hartu zuten parte.

LABek bere sostengua eta elkartasuna adierazi nahi die Arkemako langileei

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Berriro ere, Enkarterriko enpresa bat ixtearen atarian dago: plantilla hartako 59 beharginak gehi kontratetan beharra egiten dutenak langabeziaren putzu beltzean erortzear daude. Honi erantsi behar diegu Enkarterri osoan izango duen eragina (merkataritzari, ostalaritzari, zerbitzu publikoei,...). LABek haren sostengua eta elkartasuna adierazi nahi die Arkemako langileei, enpresa ixtearen aurka borrokatzen ari diren eta borroka horren partaide diren langileei.

Megatech enpresak greba komitearen kontra 5 milioi euroko kalte ordaina eskatu du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Hilaren 17an, Megatech enpresak epaitegian salaketa ipini zuen Enpresa Komitearen kontra, Greba komitearen kontra alegia. Salaketa honetan greba bertan behera uztea eskatu zuen enpresak. Salaketan 80.000 euroko kalte-ordaina eskatzen du lanuzteko 30 minutu bakoitzeko.

Kaleratzeen aurka greba Amurrioko Megatechen

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LABek kaleratze berri bat salatu nahi du Megatechen. Enpresa lan erreforma lotsagabeki erabiltzen ari da, langileen lan baldintzak okertzeko eta lanpostuak suntzitzeko. Gaurtik hasita hiru eguneko greba deitu dute kaleratutako emakumea berriz onartu dezaten eta langileen eskubideak zapaltzeari utz dezaten eskatzeko.

MICHELINgo malgutasun akordioaren kontra garaipena lortu du LABek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Atzo, Madrilgo Audientzi Nazionalean, orain urtebete Michelinek CCOO eta UGTekin adostu zuen malgutasun akordioaren kontra LABek sartutako demanda epaitzeko epaiketa eman da. Atzokoa LAB sindikatuarentzat garaipena izan da. Langileen eskubideak urratu ez daitezen ituna aldaraztea lortu dugu.

LABek salaketa aurkeztu du Audientzia Nazionalean Michelinek CCOO eta UGTrekin adostutako malgutasun akordioaren aurka

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gaur LABek Audientzia Nazionalean Michelinek, CCOO eta UGTrekin adostu zuen MALGUTASUN akordioaren aurkako salaketa jarri du. Akordio honek izaera estatala izanik Michelinek Lasarten eta Gasteizen dituen lan zentruetan ere eragina dauka.

Cegasa Taldeko Enpresa Batzordeek komunikatu bateratu bat igorri dute lanpostuen defentsan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
CEGA Multidistribución S.Ak, CEGASA Internacional Vitoriak eta CEGASA Internacional Oñatik osatzen duten CEGASA Taldeko Enpresa Batzordeek komunikatu bateratu batean konkurtso-prozedurak eragingo dituen negoziazioetan partaide izan nahi dutela adierazi eta bide batez, enpresari, haren akziodunei eta erakunde publikoei lanpostuen eta CEGASA TALDEAREN industria-proiektuaren iraunkortasunari eusten lagunduko dion irtenbidean lan egin dezatela eskatu die.

3 eguneko kaleratzea aparteko orduak lan ez egiteagatik Megatech enpresan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Aiara eskualdeko LAB sindikatuko ordezkariek, Amurrioko Megatech enpresak LABeko delegatuen aurka burutzen ari diren jazarpen sindikala salatu dute. Alarma guztiak piztu dituen Megatech enpresako azken ekintza, LABeko delegatu bat 3 egunez kaleratzearena izan da, aparteko orduak lan egitera ezezkoa emateagatik.

Page 1 of 4