LAB SINDIKATUA

2018/08/16 :: 0:01

Azken Eguneraketa:2018/08/13 :: 8:08

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK INDUSTRIA Eraikuntza Adegiren jarrerak grebara eramaten gaitu Gipuzkoako eraikuntzan

Adegiren jarrerak grebara eramaten gaitu Gipuzkoako eraikuntzan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea
Gaurko Gipuzkoako eraikuntzako hitzarmenaren bilera egin da eta Adegiren jarrera tamalgarria izan da. Joan den astean aurkeztu zuen proposamena berretsi du inongo hobekuntzarik egin gabe, sindikatuok ez nahikotzat jo genuen arren.

Hau guztia ezezik, hitzarmenaren aplikagarritasuna hobetzeko ELAk eta LABek aurkeztutako proposamen bateratua ere baztertu du. Proposamen honekin zera lortu nahi dugu:

- Hitzarmena ez betetzeagatik, langileek jaso ez dituzten soldatak azkarrago eta errazago kobratzea nahi dugu.
- Hitzarmena betetzen dela egiaztatzeko batzorde bat sortu obrak bisitatu ahalko dituena.
- Hainbat neurri prebentibo proposatzen ditugu hitzarmena bete dadin: obra publikoen langileen sarrerak eta irteerak kontrolatzea, lan egutegi bat, aparteko orduak ezabatzea edota mugatzea, laneko parteak edota prebentzioa egiteko baliabideei formakuntza espezifikoa ematea.

Adegik ez ditu onartu. Bakarrik onartu du azpikontrata batek hitzarmenaren soldatak ordaindu ez dituela egiaztatu ondoren enpresa nagusiak ordaintzeari etengo diola, hau da, legeak dioena, besterik ez.

Adegik hitzarmena betetzen ez dela aitortu ostean, hau proposatzea benetan eskasa iruditzen zaigu. Beraz, egoera larri honen aurrean, hitzarmena aplikagarria izateko benetako neurriak hartzea ezinbestekoa da eta, horretarako, grebaren eta mobilizazioaren bidea baino ez zaigula gelditzen uste dugu. Greba ekidin daiteke Adegik hitzarmena aplikatzeko borondate zintzoa baldin badu. Bestela, borrokara joango gara eta LABek proposamen bat helaraziko dio ELAri ekainean grebaren izaera eta egunak finkatzeko.

Datorren ostegunean izango da Gipuzkoako eraikuntzako hitzarmenaren hurrengo bilera. LABen ustez, Adegi denbora luzatu nahian dabil langileen erantzuna eragozteko. Aski da!

 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.