LAB SINDIKATUA

2018/10/19 :: 5:24

Azken Eguneraketa:2018/10/20 :: 12:48

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK INDUSTRIA Eraikuntza Salaketa sartu dugu Lan Ikuskaritzan El Corte Inglesi esleitutako lanetan saltoki handietako hitzarmena aplikatzen zaielako langileei

Salaketa sartu dugu Lan Ikuskaritzan El Corte Inglesi esleitutako lanetan saltoki handietako hitzarmena aplikatzen zaielako langileei

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea
Gipuzkoako eraikuntzako hitzarmena aplikatzea eskatzen du sindikatuak.

El Corte Ingles, Donostiako San Martin kaleko 48an egiten ari den lanetan ari diren langileei, saltoki handietako hitzarmena ari zaie aplikatzen. Honen inguruan, salaketa jarri du gaur LABek Lan Ikuskaritzan eta langileei Gipuzkoako eraikuntzako hitzarmena aplikatzea eskatu du.

Gipuzkoako eraikuntzako hitzarmena betetzea kontu garrantzitsua da LABen iritziz, baldintza okerragoak dituzten hitzarmenen aplikazioak areagotzen duen prekarizazio prozesua eteten duelako.

LABek lanean jarraituko du Gipuzkoako eraikuntzako lanetan herrialdeko sektoreko hitzarmena benetan bete dadin. Era berean, kritikatu egin du Donostiako Udalak horrelako obra batean egoera hau ematea ahalbidetzea berak esleitutako obra batean.
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.