LAB SINDIKATUA

2017/07/25 :: 22:36

Azken Eguneraketa:2017/07/21 :: 9:33

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK INDUSTRIA Zurgintza Akordio on bat lortu dugu Nafarroako zurgintza industrian

Akordio on bat lortu dugu Nafarroako zurgintza industrian

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea
Honakoak dira, besteak beste, jasotzen dituen edukiak: aplikazioan lehentasuna Estatalalen aurrean, lan baldintzak moldatzearen aurrean babes osoa, 8 urteko ultraaktibitatea eta soldata igoera Nafarroako KPIaren erreferentzia berreskuratuz.

LAB sindikatuak, Nafarroako Zurgintza Industrian erdietsitako adordioa positibotzat ematen du. LAB-ek, ELA-k, UGT-ek, CCOO-k eta ADEMAN-ek, sektoreko patronalak, gaur bertan sinatu dugu akordioa eta modu honetan, sektoreko langileei erkidegoko hitzarmen sektorial kolektibo bat izateko aukera eskeini diogu, zeinak lehentasuna izanen du hitzarmen estatalaren aurrean. Honekin batera, lan erreformaren aurrean babestu dugu 8 urteko ultraaktibitatearekin eta derrigorrezko arbitrajea ere baztertzea lortu dugu klausula baten bidez, beraz, sor daitezkeen gatazka oro, ALDE GUZTIEN arteko akordio bidez konpondu beharko dira.

Urtebeteko iraupena izanen duen hitzarmen honek, 2017ko urtarrilaren 1etik 2017ko abenduaren 31ra, Nafarroako KPI-aren erreferentzia berreskuratzen du soldata igoerei dagokionean eta honekin batera beste hobekuntza batzuk ere jasotzen ditu; besteak beste, lan egutegia akordio bidez ezartzearen beharra, edota istripuen aurreko aseguru polizen igoera. Ondorioz esan genezake, hitzarmen honek ez duela atzera pausurik eskubideen bermean eta hauek hobetzeko norabidean kokatzen dela.

LAB sindikatuak oso modu positiboan baloratzen du hitzarmen hau, erreforma ezberdinen aurrean babesten gaituelako eta negoziaziorako esparru propioa indartzen duelako. Eta honekin batera, sektoreko langileei baldintza minimo batzuk ziurtatzen dizkielako ondoren enpresa eremuan LAB-ek hauen ezartzea eta hobetzea defendatuko duelarik.
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu