LAB SINDIKATUA

2017/08/18 :: 8:56

Azken Eguneraketa:2017/08/17 :: 7:00

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK INDUSTRIA Zurgintza Borrokari esker, hitzarmen duina lortu dugu Maderas Mejoradas Industrialen

Borrokari esker, hitzarmen duina lortu dugu Maderas Mejoradas Industrialen

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea

Ia bi hilabeteko borrokaren ondoren, Maderas Mejoradas Industrialeko langileek hitzarmena sinatzeko aurreakordioa lortu dute. Bi hilabete gogor izan dira baina borrokak merezi izan duela argi dago, izan ere, hitzarmen duin eta txukuna lortu baita.

Beste lorpen askoren artean azpimarratu behar da bi urteko hitzarmena dela, ultraaktibitate mugagabearekin; 2016 eta 2017rako, urte bakoitzerako %1,9ko soldata igoera zehazten dela; Lizentzietan hobekuntza batzuk izango direla; gertakari arruntak gizarte segurantzarekin gestionatzeko konpromisoa hartzen dela eta hurrengo hitzarmenean lanaldia aztertzeko konpromisoa jasotzen dela.

Borrokak merezi izan du, horri esker lortu dira hobenkuntzak langileen eskubideetan.

 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu