LAB SINDIKATUA

2017/12/18 :: 19:29

Azken Eguneraketa:2017/12/18 :: 10:49

HIZKUNTZA
Hemen zaude: FEDERAZIOAK INDUSTRIA

Industria

Siemens-Gamesako gaizki deitutako enpleguaren mahaian parte hartzeko dugun eskubide edo zilegitasunararen inguruko oharra

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
ELA sindikatuak ohar bat argiratau du zeinetan esaten den LABek ez duela eskubiderik Siemens-Gamesako zuzendaritzarekin enpleguaren inguruko egiten ari diren negoziazioetan, langileen babes nahikorik ez duelako. Nahiko tristea iruditzen zaigu ELA sindikatuak gure zilegitasuna auzitan jartzea eta inolako aipamenik ez egitea Siemens-Gamesako zuzendaritzaren jarrera prepotente eta mehatxariaren aurrean.

Beste industria politika bat aldarrikatu dugu Gipuzkoako Ogasuneko diputatuaren aurrean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasuneko diputatu Jabier Larrañagak Arrasateko JMA enpresara egin du gaur bisita, eta, hori dela eta, elkarretaratze bat egin dugu lan zentroaren sarreran. Hain zuzen ere, bisita EAJren industria politika eza estaltzeko propaganda besterik ez dela salatu dugu.

Alfako langileek manifestaziora deitu dute biharko Eibarren

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Alfa Precision Casting enpresako langileak borrokan dira, euren lan eskubideen defentsan. Hain zuzen ere, greba mugagabean daude eta, horren ondorioz, hainbat mobilizazio ari dira antolatzen. Bihar, abenduak 15, manifestazio batera deitu dute Eibarren. 19:00etan izango da, Untzaga plazatik abiatuta.

Siemens-Gamesako negoziaketa mahaitik bota gaituzte, enplegua desagertzea onartzen ez dugulako

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gaur, hilak 13, Siemens-Gamesako bigarren bilera eman da kaleratze espedientea erretiratu eta gero. Bilera honetan, aste guztian zehar egin dugun bezala, Siemens-Gamesa ez dela inor soberan defendatu dugu eta beraz, langileen irteera negoziatzea guztiz zentzurik gabeko erabakia dela defendatu dugu. Izan ere, Siemens-Gamesak Euskal Herrian dituen hainbat lantegietan langile eskasi nabarmena dagoela uste dugu.

Edesa Industrial-Geyserreko enpresa batzordeak ez dira inongo momentutan informatuak izan inolako egitasmoren inguruan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Ezagutzen dutena komunikabideetan irakurri dutela adierazi dute, langileen zati batekin atzo egin zen bileratik harago.

Patronalaren inpunitatea salatu dugu, Anoetako estadioaren eta Zubietako errauste plantaren obrak adibide hartuta

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Joan den abenduaren 4an, LAB sindikatuak Lan Ikuskaritzan bi salaketa aurkeztu ditu: lehena, Anoetako estadioan egiten ari diren lanak direla eta, legez kontra, laga direlako langileak; eta, bigarrena, Zubietako errauste plantaren lanei dagokienez, hitzarmena ez delako betetzen ari.

Siemens-Gamesan ez dago inor soberan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABek zoriondu nahi die Siemens Gamesako langile guztiei enpresaren aurrean beren lanpostuen defentsan erakutsitako tinkotasunagatik. Honek ahalbidetu du enpresak iragarritako EEE erretiratu izana. Zalantzarik gabe, albiste pozgarri bat.

Mobilizazioekin jarraitzea erabaki dute Alfako langileek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Atzo igandea, abenduak 10, Alfa taldeko langileen arteko asanblada egin zen, eta, bertan, azken egunetako gertaeren berri eman zen. Behin informazio hori zutela, langileek abenduaren 4ko azken asanbladan bozkatutako eta onartutako planteamenduarekin aurrera jarraitzea erabaki zuten; greba mugagabeari hasiera ematea, alegia. Hala, mobilizazioen harira, Eibarko udaletxearen aurrean elkarretaratze bat egin dute gaur, eta alkatearekin eta bozeramaileen batzordearekin bildu da greba komitea.

Uste dugu Ororbiako KYBSEn ekoizpena handitzeak posible egiten duela Orkoiengo KSSrekin fusionatzea

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Kayaba multinazionalak Nafarroan dituen hiru lantegietatik bitan arras egoera erberdinak bizitzen ari dira. KYBSEn behin-behineko langileen poltsa agortu dute eta espero dute heldu den urtean ekoizpena handitzea. Aitzitik, kontrako bidean, enplegua erregulatzeko espedientea dute KSS lantegian eta industria plan baten esperoan daude lantegiaren etorkizuna argitze aldera. Horregatik, LABek berriz ere erran nahi du, indarrez erran ere, bi lantegiak fusionatzeko gure proposamena egingarria eta beharrezkoa dela. Hala ere, gaurko egunean, oraindik ez dugu Kayaba multinazionalaren erantzun ofizialik jaso eta KSSren egoera erabat kritikoa da. Honi guztiari buruz hitz egiteko, agerraldi bat egin dugu gaur Iruñean. Bertan izan dira KYBSE eta KSS lantegietako LABeko ordezkariak eta Nafarroako Industria Federazioko arduraduna.

Gasteizko BSH Bosch-eko enpresa batzordeak bermeak eskatu ditu lantegiaren etorkizuna ziurtatzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gasteizko Legebiltzarrean egin du agerraldia, alderdiekin izandako bilerei buruz hitz egiteko. Bitartean, langileek bi orduko lanuztea egin dute euren ezinegona adierazteko.

Etorkizuna bermatuko duen plan bat eskatu dute Bergarako Arcelor Mittalen

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Elkarretaratze bat egin dute Bergarako lantegiaren aurrean. Enpresa batzordeak salatutakoaren arabera, berriro enplegua suntsitzen ari dira Bergarako lantegian eta, horretaz gain, ez dute etorkizuna bermatzen. Horiek dira elkarretaratzea deitu izanaren zergatiak.

Alfako enpresa batzordeak mobilizatzeko deia egin du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

ALFA taldea 800 langile izatetik 200 izatera pasatu da azken 5 urteotan. 2010 ingurutik ez da soldata igoerarik egon. Gainera, ordutik hona %10 eta %30 arteko soldata jaitsierak izan dituzte langileek. Aurreko urtean, ALFA LAN (enpresa taldearen burua) enpresako diru kontuetan, 3 pertsonen artean 2.240.000 euro banatu zituztela aurkitu zuten, hau Industris GOL enpresa saldu ostean kobratu dute "arrakasta prima" moduan. Langileek eta komiteak saiakera handiak egin dituzte errekuperazioa lortzeko, baina datu hau ezagutu izanak borrokatu areagotu du azken hilabeteotan. Langileak mobilizatzen hasi direnean (paroak, pankartak...) enpresak mehatxuei ekin die, oraingo honetan EEE bat mahai gainean jarrita. Honengatik guztiagatik, enpresa batzordeak egoeraren berri eman du gaur, Eibarren, eta euren aldarrikapenak eta datozen egunetarako mobilizazioak aurkeztu ditu; gaur arratsaldeko manifestazioa, tartean.

Lanpostuen defentsan mobilizatu dira Tubos Reunidos enpresako langileak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Lanpostuen suntsiketa salatu zuten atzo arratsaldean Amurrion, zuzendaritzaren asmoa dela eta. Goizean, berriz, Gasteizera eraman zuten euren ezinegona; Arabako Batzar Nagusien atarira, hain zuzen ere.

Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren jarrerak erraztu egin ditu Siemens-Gamesan iragarritako kaleratzeak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Atzo, Siemens-Gamesako Zuzendaritzak iragarri zuen 155 langile kaleratuko dituela Hego Euskal Herrian, horietako 48 Zamudioko lantegitik eta gainerakoak Nafarroako lantokietatik.

Ez daukagu mahaitik altxatzea beste aukerarik Siemens-Gamesan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Siemens-Gamesako langileekiko errespetu falta nabarmenaren aurrean, LAB, CCOO, UGT eta ELA ohar bat kaleratu dugu, berriro konstatatu dugulako zuzendaritzak nola filtratu duen informazioa langileekiko eraginaz EEEaren negoziazio mahaiaren osaketa prozesuan zehar.

Alesako langileek manifestazioa egin dute Gatikatik Mungiaraino

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Antonio Arredondo jabearen utzikeriaren eta bere alabaren gestio ezaren aurrean, haien etorkizunaren aldeko manifestazioa egin zuten atzo Gatikatik Mungiaraino. Greban dauden azaroaren 6tik.

Beste industria politika bat aldarrikatu dugu Kursaalen

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Elkarretaratze bat egin dugu gaur Kursaal kanpoaldean, Eusko Jaurlaritzaren eredua prekarietatean eta industriaren aldeko benetako apusturik ez egitean oinarritzen dela ohartarazteko. Mobilizazioa Basque Industry4.0. kongresua egiten zuten bitartean gauzatu dugu, Eusko Jaurlaritzaren industria politika eza estaltzeko propaganda ekitaldi erraldoia besterik ez dela salatzeko. Hain zuzen ere, “Zuen eredua Prekarietatea 4, Industria 0” eta “Kea saltzen ari zarete, gezurrik ez!” leloekin egin dugu protesta.

Hitzarmenaren aurreakordio ona lortu da Perfil en Frío enpresan, langileen borrokari esker

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Perfil en Frio-ko (Condesa taldea) langileek, urrian eta azaroan zehar eginiko sei egunetako grebari zein mobilizazio ezberdinei esker, blokeatuta zegoen negoziazioa zabaldu eta enpresa aurreakordio on bat sinatzera behartu dute.

Jaurlaritza eta Aldundiko ordezkari gorenak Sidenorrek Basaurin duen instalazio berrien inauguraziora joan izana salatzen dugu, prekarietatean oinarritutako eredua balioztatzeagatik

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Honakoa galdetzen diegu Jaurlaritza eta Aldundiko arduradunei. Honetan datza zuen industria-politika, hauxe al da zuen ekonomia eredua? Hori al da gure herriko gehiengo sindikalak eta sozialak kontuan hartu barik, ezarri den ekonomia eredua, CONFEBASKek agindu duen eredu ekonomikoa, gero eta txiroago bihurtzen gaituena?

Porth jaunari eta Daimler Taldearen Zuzendaritzari eskatzen diegu amai dezatela Mercedesen kontratazioan egiten ari diren iruzurrarekin

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Wilfried Porthek bisita egin du Gasteizko Mercedeseko lantokira. Daimler AGko Administrazio Kontseiluko kide da eta Giza Baliabideetako eta Mercedes-Benz Vans Dibisioko arduradun nagusia.

Page 1 of 50