LAB SINDIKATUA

2018/12/14 :: 17:36

Azken Eguneraketa:2018/12/14 :: 12:34

HIZKUNTZA
Hemen zaude: EUSKAL HERRIA

Euskal Herria

Osakidetzak zentsuratutako “Zorroztarria” erakusketa ikusgai izan da Donostia Ospitalaren aurrean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Osakidetzaren debakuaren aurrean, LABek Zigor Merodio presoaren “Zorroztarria” eskultura-lanak jasotzen dituen argazki erakusketa (Edu Martinezen argazkiekin eta Alaitz Areitio eta Jon Troitiñoren testu eta bertsoek lagunduta) ikusgai jarri ditu gaur Donostia Ospitalaren aurrean. Gogoratu zuzendaritzak debekatu egin duela programaturik egon arren.  

Donostia Ospitaleko sarreran ikusgai egoteko onartuta zegoen “Zorroztarria” erakusketa zentsuratu du Osakidetzak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Zigor Merodio presoaren “Zorroztarria” eskultura-lanak jasotzen dituen argazki erakusketa (Edu Martinezen argazkiekin eta Alaitz Areitio eta Jon Troitiñoren testu eta bertsoek lagunduta) ezin izan da egon ikusgai Donostia Ospitaleko sarrera nagusian ESI horretako zuzendaritzak debekatu egin duelako, duela hilabete batzuk programaturik egon arren. Debekuari erantzunez, LABek ospitaleko atariraino eramango du erakusketa, mundu guztiak ikusi ahal izateko Osakidetzak bai ala bai estali nahi duen hori. Eguna: uztailak 5, osteguna, goizeko 11.00etan.

EAE eta Nafarroako sindikatu guztiak presoak hurbiltzearen alde azaldu gara

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Eusko Legebiltzarrean ekainaren 13an eta Nafarroako Parlamentuan ekainaren 29an erdietsitako akordioen ondoren, orain Nafarroa eta EAEko sindikatu guztiak espetxe politikaren aldaketa eta presoen hurbilketa eskatu dugula jakitera eman du Foro Sozialak.

Indar errepresiboak unibertsitatetik eta Euskal Herritik at!

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Beste behin, operazio polizial baten aurrean topatzen gara. Oraingoan, Guardia zibilak UPV/EHUko hiru ikasle atxilotu ditu eta Letren, Farmazia eta Lan harreman eta gizarte langintza fakultateetako ikasle gelak miatu ditu, hainbat material eramanez (ordenagailuak, kartelak, dokumentuak…).

"Edozein gobernuren lehentasuna herritar guztiei bizitza duin bat bermatzea izan beharko litzateke"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak elkarretaratze bana egin ditu gaur Bilbon eta Iruñean: Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza nagusian, bata; Nafarroako Parlamentuaren aurrean, bestea. Hain zuzen ere, Kartak martxan duen pobreziaren kontrako Herri Ekimen Legegilearen testuinguruan egin ditu deialdiak, eta LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu eta Nafarroako bokalia Imanol Karrera izan dira bertan.

Altsasuko gazteen askatasuna exijitu dugu Iruñean, milaka eta milaka herritarrekin batera

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABeko ordezkaritza zabal batek bat egin du manifestazioarekin, eta benetako justizia aldarrikatu dugu Euskal Herriarentzat.

Altsasukoak askatu eta Euskal Herrian benetako justizia eta demokrazia finkatzea beharrezkoa da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Igor Arroyo LABeko idazkari nagusi ondokoak agerraldia egin du gaur Altsasun, Sakanako delegatuekin batera. Bertan, Iruñerako deia egin dugu beharrezkoa delako Altsasukoak askatu eta Euskal Herrian benetako justizia eta demokrazia finkatzea.

Gutxieneko errenta eta etxebizitza eskubidearen alde bildu gara Gasteizko Legebiltzarraren aurrean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragile sozial eta sindikatuok elkarretaratze jendetsu bat egin dugu gaur Gasteizko Legebiltzarraren aurrean. Hain zuzen ere, abian jarritako gutxieneko errenta eta etxebizitza eskubidearen aldeko Herri Ekimen Legegilea babestu dute bildutakoek, eta EAJ eta PSE proposatzen ari diren Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren erreforma murritzailea kritikatu dute.

Espetxe politikari buruzko mahai inguru bat egingo dute bihar Iruñean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Foro Sozial Iraunkorrak "Garai berrietan espetxe politika berria" izenburua duen solasaldia antolatu du, 19:00etarako, Ezpeleta Jauregian.

Pobrezia eta bazterketa sozialaren aurkako Herri Ekimen Legegilearen alde sinatu daiteke dagoeneko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen duten eragileok agerraldi bat egin dugu gaur Bilbon, Herri Ekimen Legegilea aurrera eramateko beharrezkoa den sinadura bilketaren berri emateko. Hain zuzen ere, datorren urriaren 30a arte sinatu ahalko dute herritarrek Euskal Autonomia Erkidegoan. Nafarroan, ordea, ezingo dute, Nafarroako Gobernuak uko egin baitio ekimena martxan jartzeari. Agerraldian ere asteazkenerako deitutako mobilizazioa iragarri dute: Gasteizen izango da, 10:30ean, Legebiltzarraren aurrean.

Erabakitzeko eskubideak bidea egiten jarraitzen du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gure Esku Dago dinamikaren giza kateak Gasteiz, Bilbo eta Donostia lotu ditu gaur, “Eman eskua etorkiZUnari” leloarekin, milaka eta milaka herritarren ekarpenarekin. LAB sindikatuak bat egin du deialdiarekin, eta sindikatuko ordezkaritza zabal batek hartu du parte; Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak, esaterako, Donostian izan da. "Langile bezala, ezinbestekoa da erabakitzeko eskubidean sakontzea eta burujabetza eskuratzea. Hemen lan egiten dugu, hemen bizi gara; hortaz, hemen erabaki nahi ditugu lan harremanak, babes soziala, pentsioak eta sistema matxista honi aurre egingo dion sistema parekidea. Milaka arrazoi ditugulako hemen gaude gaur" adierazi du.

Mugimendu feministak bat egin du eskubide sozialen aldeko martxarekin

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Sestaotik abiatuko da larunbateko mobilizazioa, 12:00etan, eta Santurtziko portuan amaituko da. Ezkerraldea Martxan! plataformak deitu du; murrizketak, gastu militarra, langabezia, kriminalizazioa, diskriminazioa eta pobrezia salatzeko, besteak beste. Mugimendu feministak Barakaldoko Lanbideren egoitzaren aurrean eman dio gaur atxikimendua martxari.

Nafarroako Gobernuak etxebizitzarako eta errenta bermatuaren gaineko eskubideari buruzko eztabaida ukatu du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Nafarroako Parlamentuaren mahaiak Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunari jakinarazi dio erabaki duela ez dituela onartuko tramitera Bermaturiko Errenta hobetzeko aurkeztu den Herri Ekimen Legegilea, ez eta alokairu sozialeko etxebizitza eskuratzeko eskubidea. Horrek esan nahi du ukatzen dela Nafarroako Parlamentura eramateko egin beharreko sinadura biltzeko eztabaida. Ukazio hau oinarritzen da Nafarroako Gobernuak HEL horrekiko beto eskubidea gauzatu duela “aurrekontu-kredituen hazkundea dakarrelako”.

Eskubide sozialen defentsan mobilizatu dira Santurtzin

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Ezkerraldea Martxan! plataformak hileta bat irudikatu du udala eta Lanbideren egoitza artean, hainbat egoera salatzeko: murrizketak, gastu militarra, langabezia, kriminalizazioa, diskriminazioa eta pobrezia, besteak beste. Larunbateko martxan parte hartzeko deia ere egin dute. Hain zuzen ere, Sestaon abiatuko da protesta, 12:00etan, eta Santurtziko portuaren hasieran egingo da amaiera ekitaldia.

Nazio Komiteak babesa erakutsi die Altsasuko auzipetuei

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Altsasutik Altsasura, LABeko Nazio Komiteak elkartasuna erakutsi die gazte auzipetuei, euren senideei eta Altsasuko herriari. Ekainaren 16ko mobilizaziora joateko deia ere luzatu dugu sindikatutik.

Munduko Federazio Sindikalak gogor kondenatzen du Espainiako estatuaren errepresioa eta autoritarismoa Altsasuko kasuaren aurrean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Munduko Sindikatuen Federazioak (MSF) munduko txoko ezberdinetan afiliatutako 92 milioi langileren ordezkari modua, gogor kondenatzen du Espainiako estatuaren errepresioa Altsasuko gazteei 13 urtetako gartzela zigorra ezartzeagatik.

Eraldaketa soziala gauzatzeko alternatibak egingarriak direla erakutsi dugu Iruñean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Alternatiben Herrian izan gara, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren baitan dauden gainontzeko eragileekin batera. Erabakitzeko eskubiderik gabe eraldaketa sozialik ez dagoela berretsi du LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk, burujabetzari buruz egindako mahai inguruan. Aurretik, Kapitalari "13 zaska" eman dizkiogu, konpromisoen bilduma sinatu eta Iruñean ahalbidetutako hautestontzietan gure atxikimendua utzi eta gero.

EKAINAK 2, ALTERNATIBEN HERRIA IRUÑEAN

E-posta Inprimatu PDF fitxategia


Alternatibak badaudela eta martxan daudela erakutsiko dugu ekainaren 2an. Sistema da aldatu beharrekoa eta horregatik beste gizarte eredu bat aldarrikatzen dugu, erdian pertsonak jarriko dituena. Ongi bizitzeko, pertsonen eta herrien beharrak asetzeko, geure burua zaintzeko eta Lurra zaintzeko, dominazio eta injustiziarekin bukatzeko ekainaren 2an Iruñera.

Page 3 of 51

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.