LAB SINDIKATUA

2018/12/14 :: 17:55

Azken Eguneraketa:2018/12/14 :: 12:34

HIZKUNTZA
Hemen zaude: EUSKAL HERRIA

Euskal Herria

Osakidetzaren zentsurari erantzun diogu Basurtuko ospitalean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Osakidetzak bigarren aldiz debekatu du Zigor Merodio presoaren “Zorraztarria” erakusketa, oraingo honetan Basurtuko ospitalean. Bada, Donostiako Ospitalean uztailean jasotako debekuaren ondoren egin bezala, LABek ospitaleko atariraino eraman du erakusketa, mundu guztiak ikusi ahal izateko.  

"Orain Presoak" dinamikak larunbaterako egindako deialdietan egongo gara hainbat sindikatu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LAB, ELA, UGT, STEILAS, ESK, Etxaide, Hiru eta EHNE sindikatuok agerraldi bat egin dugu gaur Bilbon, Foro Sozial Iraunkorraren ekimenez, "Orain Presoak" giza ekimenaren harira larunbaterako antolatutako ekitaldia eta manifestazioarekin bat egiteko.

Egoitzak zabalik ditugu urriaren 12aren etorrerarekin, ez baitugu ezer ospatzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Urriaren 12an, beste urte batez “Hispanitate Egunaren” ospakizuna inposatzen zaigulako, lan egutegi propio bat aldarrikatzen ari gara. LAB sindikatuak, aurtengoan ere, planto egin die inposatutako jai egunei. Espainiak Amerikako lurraldeak bortizkeriaz konkistatu eta kolonizatu izana eta bertan egindako gehiegikeriak gogoratu eta ospatzeko helburuz inposatua izan zaigun jai egun horretan zer ospaturik ez dugu. Hala, LAB sindikatua lanean dago urriaren 12an ere. Hala, egoitzak zabalik ditugu.

Osakidetzak bigarren aldiz debekatu du Zigor Merodioren “Zorraztarria” erakusketa, oraingo honetan Basurtuko ospitalean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Bilbao-Basurto ESIko zuzendaritzak ez du baimenik eman ospitaleko Kanpo-Kontsultetan Zigor Merodio presoaren “Zorroztarria” eskultura-lanak jasotzen dituen argazki erakusketa egiteko, hau Edu Martinezen argazkiekin eta Alaitz Areitio eta Jon Troitiñoren testu eta bertsoek lagunduta dago egiteko. Erakusketa astelehenerako, urriaren 15ean, zegoen aurreikusita eta zuzendaritzaren debekua atzo bertan jakinarazi ziguten, urriaren 11an azken momentuan.

Ardura penal eta politikoak eskatzen ditugu Iñigo Cabacasen hilketaren aurrean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Urteak pasa dira eta oraindik Iñigo Cabacasen kasuak irekirik jarraitzen du. Hurrengo astelehenean, urriak 15, kasuaren epaiketa berriro abiatzen da eta horren harira, epaiketaren inguruan sortu den dinamikarekin bat eginez, langile guztiei beraien elkartasuna adierazi dezaten eskatzen diegu. Urriaren 14an, arratsaldeko 19,00etan kontzentrazioa deitu da Albia lorategian eta ondoren, 20.00etatik aurrera, gaubela abiatuko da. Urriaren 15ean, epaiketa hasten den egunean hain zuzen ere, kontzentrazioa jarraia deitu da goizeko 08.00etatik arratsaldeko 12.00etara Albia lorategietan bertan.

Iheslari eta Deportatuen Eguna egingo dute Tolosan, larunbatean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Kalera Kalera dinamikak egitarau zabal bat prestatu du larunbaterako, Tolosan, Iheslari eta Deportatuen Eguna dela eta. "Elkarbizitza normalizatzeko bidea" iheslari eta deportaturik gabeko Euskal Herria eraikitzea dela adierazi zuten jardunaldiaren aurkezpenean, eta mezu hori berretsiko dute 12:30erako programatutako ekitaldi politikoan.

Gernikan izango gara larunbatean, askatasuna erabakitzea delako

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Larunbat honetarako, irailak 29, ekitaldi "berezi eta historiko" bat iragarri du Gure Esku Dagok, Kataluniako urriaren 1eko erreferendumaren urteurrenaren harira. Hain zuzen ere, erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak ekitaldi bat antolatuko du Gernikan, demokraziaren defentsan eta Kataluniari, preso politikoei, exiliatuei eta errepresaliatuei eta haien senideei elkartasunez. Gernikan batu nahi dituzte Euskal Herriko eta Kataluniako eragile politiko eta sozialak zein erabakitzeko eskubidearekin bat egiten duten herritarrak, eta tartean izango da LABeko ordezkaritza bat, sindikatuko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu buru duela.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak bat egin du pentsio duinen aldeko mobilizazioekin

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak agerraldi bat egin du Bilbon, urriaren 1eko pentsio duinen aldeko mobilizazioetan parte hartzeko deia egin eta pentsio ez kontributiboen inguruan egiten duten irakurketa plazaratzeko.

Erabakitzeko eskubidearen aitortza eta defentsa egiteko aukera galdua izan da lehendakariaren hitzaldia

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gehiengo sozialaren aldarriei bizkar emanda, Iñigo Urkulluk euskal neoliberalen neurriko diskurtsoa egin du; patronala bezala, Urkullu ere esparru estatalaren menpe dago eroso.

[IRITZIA] "Hautu bat egin beharko dugu"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABeko kide Jean Mixel Dirassarrek Ipar Euskal Herriko testuingu sozioekonomikoari buruz idatzi du. "Eztabaidaguneak berriz sortu beharko genituzke langileak parte hartzaileago bilaka daitezen", aldarrikatu du.

"Nahi al duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa geure kabuz eta aske erabakitzea?"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Donostia Galdeketa dinamikak azaroaren 18ko herri galdeketaren galdera aurkeztu du. Donostia aitzindari izango da, hautetsontziak kalera aterako dituen lehen euskal hiriburua izango baita.

Proposatu dugu Nafarroako funts gehigarrien banaketan talde prekarizatuenen baldintzak laguntzea

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
PPren aurreko gobernuak, UGT, CCOO eta CSIF sindikatuekin batera, Madrilen akordio bat sinatu zuten, non hainbat baldintza zehatz betez gero administrazioen langileen ordainsariak %0,3an handitzen ahal ziren. Hori bete egin da eta Nafarroari dagokionez 2018 urte honetarako funts gehigarrien kopurua 3,4 milio euro dira, (3,6 2019rako eta 3,8 2020rako). Osotara, beraz, 10,9 milio euro hiru urtetan. Diru hau Estatuko Gobernuak ezarri baldintzatan erabil daiteke, hobekuntza produktiboetan, homologazioetan edo antzeko alderdietan. Oraingoan diru hori zertan gastatzen den erabakitzea egokitzen da eta Nafarroako Gobernuak sindikatuoi galdetu digu.

Euskal Herrian dagoela adieraziko diogu Espainiako Itzuliko tropelari, asteazkenean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Vuelta a España txirrindularitza itzulia jokoan da, eta bere azken astean Euskal Herritik igaroko da. Hain zuzen ere, asteazkenean, irailak 12, Oiz mendian amaituko da etapa, Bizkaitik igaro ondoren. Hori dela eta, Euskal Herrian gaudela adierazteko, Oiz mendian eta itzulia igarotzen den herrietan ikurrina erakusteko deia egin du LABek, espainiarrak ez garelako.

Aurtengo erronkarik nagusiena elkarbizitza demokratikorako behin betiko oinarriak finkatzea dela esan du Foro Sozialak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Hasi berri den 2018-19 ikasturterako Foro Sozial Iraunkorrak finkatu dituen erronkak jakinarazi ditu gaur Bilbon, komunikabideen aurrean. Hain zuzen ere, elkarbizitza, biktimak, presoak eta memoria inklusiboa izango dira lehentasunak. Nekane Alzelai eta Agus Hernanek hartu dute hitza agerraldian.

Presoen aldeko manifestaziora deitu du Kalera Kalerak, iganderako

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Urtero bezala, euskal preso politikoen aldeko manifestaziora deitu dute iganderako, Kontxako estropaden bigarren jardunaldiaren etorrerarekin. Kalera Kalerak deitu du mobilizazioa, eta estropaden ostean izango da, 13:30ean. Bulebarretik abiatuko da, "Bada garaia, orain presoak" leloarekin. Manifestazioa gaur aurkeztu dute, eta LAB bertan izan da babesa emateko.

Maravillas Gaztetxea husteko mehatxua salatu dugu, eta Geroa Bairi bere jarrera zuzentzeko eskatu diogu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABek Maravillas Gaztetxearen defentsan eta bere hustearen aurka mobilizatzeko deia egiten die langileei. Ez dugu indarrez hartutako neurririk onartuko. LABek eraikina husteko agindua bertan behera uzteko eskatzen dio Nafarroako Gobernuari, eta elkarrizketaren bidezko irtenbide baten alde egin dezala.

Presoen alde mobilizatu gara Debako hondartzan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Abuztuaren 5erako Gipuzkoa, Bizkaia eta Lapurdiko hondartzetan Etxeratek deitutako protesten atarian, LABek Debako hondartza hartu du gaur euskal preso politikoen alde.

Euskal preso eta iheslarien kaleratzea eskatzeko mobilizazioak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Atzo, uztailaren 19an, mobilizazioa egin genuen Gasteizen “Euskal preso eta iheslariak KALERA” lemarekin. Gotzon Kortazar Gasteizko arduradunak, sindikatua kale zein enpresa mailan lantzen ari den preso eta iheslari politikoen inguruko ildoaren barruan kokatu zuen mobilizazioa.

Elkartasuna erakutsi genion atzo “Jotasi” Tafallan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Atzo Tafallan, 90 lagun inguru elkartu ziren Jose Jabier Oses “Jotasi”, elkartasuna adierazteko. Madrilgo Entzutegi Nazionalean ari dira “Jotas” epaitzen, beste batzuekin batera eta torturapean egindako lekukotzak dira euren kontrako froga bakarra. Gaur ezagutuko da eskatzen dieten zigorra.

Jotasen aldeko kontzentrazioa Tafallan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Egunotan ezker abertzaleko militanteak ari dira epaitzen Entzutegi Nazionalean, Euskal Herri libre eta sozialistaren aldeko borrokalariak. Kale-borrokarekin lotutako akusazioak egozten zaizkien, eta torturapean lortutako lekukotzak dira euren kontrako froga bakarra.

Euren artean dago Jotas gure lankidea, LABen egon zena eta Tafalla euskaldunago eta solidarioagoaren alde borroka aritutakoa, langileriaren borroka eta Tafallako gazteriaren errebeldia babestuz.

Hori dela eta, asteazkenean, uztailaren 11an, kontzentrazioa egingo dugu 19:30ean Tafallako Nafarroa Plazan, Jotas eta bere familia babesteko.

Page 2 of 51

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.