LAB SINDIKATUA

2018/12/15 :: 0:29

Azken Eguneraketa:2018/12/14 :: 12:34

HIZKUNTZA
Hemen zaude: EUSKAL HERRIA

Euskal Herria

"Gernikan batzen garen eragileok luze baino lehen Euskal Preso Politikoen Kolektiboarekin harremanetan jartzea adostu dugu"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gernikako Adierazpena sinatzen dugun alderdi, sindikatu eta eragileek , baikorki baloratu nahi dugu Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) lehenik modu pribatuan eta ondoren publikoki gurekin harremanetan jartzeko erakutsi duen nahia eta interesa. 

Ezker Abertzalearen legeztatzea eskatuz, Bakerantz, legalizazioa lelopean, larunbaterako Bilbon antolatutako manifestazioan parte hartzera dei egiten du LAB sindikatuak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Ezker Abertzalearen legeztatzea eskatzeko larunbat honetan Bilbon Bakerantz, legalizazioa lemapean egitekoa den nazio manifestazioari sostengua adierazi nahi dio LAB sindikatuak. Bake bidean lehentasunezkoa dugu normalizazio politikoa lortzea, aukera politiko guztiek lehia politikoan baldintza berdinetan jarduteko eskubidea bermatzea. Parte-hartze politikorako eskubidea premiazko exijentzia da, ezinbestekoa, ireki den bide berri honetan aurrera egiteko.

LAB sindikatuak atxikimendua adierazten dio Euskal Herrian Euskaraz-ek larunbaterako deitua duen manifestazioari

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Euskal Herrian Euskaraz-ek deituta larunbat honetan, otsailak 12, Donostian "Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe" lemapean egingo den manifestazio nazionalari atxikimendua adierazten dio LAB sindikatuak. Halaber, euskal langileriari deia luzatzen diogu, manifestazioan parte hartzeko.

"Auzipetutako 20 lagunek adierazitako pozarekin bat egiten du LAB sindikatuak"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Udalbiltza auziko epaia ezagutu dugun honetan, auzipetutako 20 lagunek adierazitako pozarekin bat egiten du LAB sindikatuak. Espainiako auzitegietan eskutik izan dugu hamaika aurrekari Udalbiltzako epaiketa abian jarri izana eta bere ondorioak kezkaz eta arduraz bizitzeko. 

Gernikako Akordioaren sinatzaileek manifestazio deialdia igorri dute larunbaterako

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Asteartean izandako atxiloketen harira eta euskal herriak jasaten duen gatazka demokratikoki konpontzeko konpromezua berresteko Gernikako Akordioaren sinatzaileek datorren larunbaterako manifestazio nazionala deitu dute Iruñeako kaleetan.

LABen irakurketa, ETAren azken komunikatuaren aurrean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
ETA erakunde armatuak gaur igorritako komunikatuaren aurrean, LABek iritzi publikoarekin eta, orohar, Euskal Herriko jendartearekin aipatu erakundeak eman duen urratsaren garrantzia partekatu nahi du.

LABeko ordezkaritza zabala izango da larunbatean Bilbon, euskal presoen eskubideen aldeko nazio manifestazioarekin bat eginez

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Larunbat honetan, urtarrilak 8, Euskal Presoak Euskal herrira, Egin Dezagun Urratsa lemapean Bilbon egingo den nazio manifestazioan izango da LAB sindikatua. Manifestazioaren arrazoi eta aldarrikapenekin bat eginez, sindikatuko Komite Exekutiboko nahiz Nazio Komiteko ordezkaritza zabalak hartuko du parte. Ainhoa Etxaide idazkari nagusia buru dela, han izango dira Sonia González (komunikazio idazkaria) eta Igor Arroyo (Nafarroako bozemalea), zuzendaritzako beste hainbat kiderekin batera.

LAB se ha concentrado en Iruñea para denunciar la detención y tortura de cuatro jóvenes de Iruñerria en la última operación policial contra Segi

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LAB denuncia que existe una lista negra elaborada con los nombres arrancados en comisaría a los detenidos de diferentes redadas. En esa lista figuran docenas de jóvenes que desarrollan un trabajo social, cultural y político en sus pueblos y barrios. El Gobierno y las fuerzas policiales utilizan esa lista a su conveniencia: cuando les interesa aparentar fortaleza del Estado frente al independentismo, eligen varios nombres de esa lista. Los jóvenes elegidos son incomunicados y según diferentes testimonios son torturados en comisaría. Es una especie de macabra lotería que recuerda a los peores tiempos del franquismo.

Page 51 of 51

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.