LAB SINDIKATUA

2017/09/26 :: 16:23

Azken Eguneraketa:2017/09/26 :: 11:04

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Garbiñe Aranburu: "Erabat antidemokratikoa den Estatu baten parte gara Euskal Herria eta Katalunia"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



LABek elkarretaratzeak eta agerraldi bat egin ditu gaur, Diada eguna dela eta. Catalunyari babesa eman diogu, “Aldaketa sozialerako, independentzia” leloarekin. Sindikatuko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk EAJren jarrera salatu du, Kataluniako prozesuarekiko distantzia hartu duelako, eta sindikatuaren posizioa berretsi du: “Urriaren 1ean baiezkoa bozkatuko genuke, independentistak garen heinean”.

Aranbururen agerraldia Donostiako egoitzan izan da, Euskal Herriko beste txoko batzuetako egoitzetan elkarretaratzeak egiten genituen bitartean. LABeko idazkari nagusiaren hitzetan, “Euskal Herria eta Katalunia bi herri desberdin gara, bi errealitate desberdin ditugu, baina baditugu batzen gaituzten gauzak: erabat antidemokratikoa den Estatu baten parte gara, erabakitzeko eskubidea ukatzen duen estatu baten parte”.



LAB ere burujabetza prozesu bat bultzatzen ari dela nabarmendu du, eta urriaren 1ekoa, emaitzak emaitza, guztiaren gainetik ariketa demokratiko bat dela adierazi du: “Herrien erabakitzeko eskubidea defendatzen duen orok posizio garbia eduki behar du. Anbiguetaterako tarterik ez dago. Edo baiezkoa edo ezezko posizioa, ez dago besterik”. Hain zuzen ere, anbiguetatearen jokoan EAJ ari dela mugitzen salatu du: "Ez du burujabetza prozesu bat nahi", ondorioztatu du.


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu