LAB SINDIKATUA

2018/12/10 :: 12:42

Azken Eguneraketa:2018/12/10 :: 8:53

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Milaka irudi eskubide zibil eta politikoen alde

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea
Astebukaera mugitua izan dugu pasatakoa. Euskal Herriari zor zaizkion eskubide zibil, ekonomiko, linguistiko, politikoak... aldarri izan dira. Kalatuiniari begira egon garen honetan, herriek erabakitzeko duten eskubidearen aldarrikapenak ez dira falta izan.


Ostiralean Euskal Herriko eragile eta sindikatuok osatzen dugun Gune plataformak pobrezia eta prekarietatearekin amaitzeko politika propioak eskatu genituen Gasteizen.



Larunbatean Gure Esku Dago ekimenak deituta milaka lagun Donostiako Zurriolako hondartzan bildu ginen atzo Eskozian, gaur Kataluinian eta bihar Euskal Herrian gure etorkizunaz erabakitzeko dugun eskubidea aldarrikatzeko. 10.000 lagunek mosaiko erraldoia osatu zuten.


Bideoa: Gure esku dago

Igandean Gasteiz, Bilbo eta Donostian EHBilduk deituta eta Iruñean alderdi politiko eta sindikatuek bultzatuta, Erabakitzeko Eskubidearen aldeko mobilizazioak burutu ziren atzokoan Katalunian egun handia izan zenari Euskal Herritik babesa emateko eta gure herriak ere egin nahi duen bidea zein izango den aukeratzeko duen eskubidea aldarrikatzeko.


Argazkia: EHBilduk elkarbanatua

Larunbatean ere gure herriaren zeinu den euskara eta euskaraz ikasteko dugun eskubidea aitortua izan dadin eskatzea tokatu zitzaigun. Kaskarotenea Ikastolaren alde eta Ipar Euskal Herrian euskaraz ikasteko, bizitzeko dugun eskubidearen alde 6.000 lagun inguru bildu ginen Ziburuko kaleetan.



Euskal Gazteria pairatzen ari den jazarpen politiko eta poliziala salatzeko eta eskubide politiko eta sozialen alde Iruñeako kaleak laranjaz blaitu ziren larunbatean. Milaka lagun Audientzia Nazionalean epaitzen ari diren 28 gazteren absoluzioa eskatu zuten.


Bideoa: Ahotsa.info

Kataluniari begira
2.250.000 kataluniarrek bozka eman zuten atzo Kalatunian burutu zen prozesu partehartzailean eta %80ak Estatu Independiente baten alde azaldu da.


Argazkia: @CUPnacionalek elkarbanatua

LAB sindikatuak kataluniar herria zoriondu nahi du atzokoan emandako erakustaldiagatik eta Kataluniako galdeketa prozesua erabakitzeko eskubidearen aldeko borrokan mugarritzat jotzen du. Estatuak ezetzaren gainean eraikitako horma gaindituko duen herri ariketa da kataluniarrak egindakoa; herri aktibazioa oinarri eta motore izan duena.

Kalatuniari jarraituz Euskal Herrian ere oinarrizko eskubide zibil eta politikoen kontrako erasoei erantzuteko adostasunak lortu behar ditugu. Euskal eragileon aldetik erantzun bateratuak emateko gai bagara egoerak eta gure herriak eskatzen duen mailan kokatzea ekarriko du. Ezin gara begirale hutsak izan.

Zorionak Catalunya, felicitatcions Euskal Herria
Lluitarem totem juntes fins la victoria final! Gora herri askeak!

 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.