LAB SINDIKATUA

2018/07/16 :: 20:20

Azken Eguneraketa:2018/07/16 :: 9:48

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Garbiñe Aranburu: "Urte erabakigarria izan behar du presoen eta iheslarien etxeratzea bideratzeko"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea

Manifestazioaren burua, La Casillatik abiatzen.Manifestazioaren burua, La Casillatik abiatzen.

Euskal presoen eskubideen alde Sarek deitutako manifestazioarekin bat egin dugu gaur, hainbat eragile sozial, sindikal eta politikoekin batera. Bilboko martxa La Casillatik abiatu aurretik, LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk adierazi du espero duela aurtengo manifestazioa "azkenekoa izatea, hurrengo urtean honera etortzeko beharrik ez izatea". LABeko ordezkariak nabarmendu du gaixo dauden presoen askatasuna eskatzeko eta sakabanaketarekin amaitzeko adostasun zabala dagoela, eta horrek norabide horretan erabakiak ekarri beharko lituzkeela. Horrekin batera, adierazi du presoen kaleratzea eskatzeko ere "geroz eta konplizidade gehiago" eraikitzen ari direla, eta bide hori jorratu behar dela.

LABeko ordezkariak, Euskal Herritik kanpo etorritako sindikatu batzuetako zenbait kiderekin.LABeko ordezkariak, Euskal Herritik kanpo etorritako sindikatu batzuetako zenbait kiderekin.

Garbiñe Aranbururen hitzetan, "Euskal Herrian adostasunak jorratzea da bidea, eragile sindikal, sozial eta politiko desberdinen artean. Hori da Ipar Euskal Herrian egin duten bidea, eta ikusten ari gara, Frantziako Gobernuaren aldetik, urrats batzuk emateko borondatea edo erabakia".

Presoen zenbait senide, Bilboko manifestazioan.Presoen zenbait senide, Bilboko manifestazioan.

Espainiako Gobernuak ez duela bere posizioa mugitzen aitortu du, baina, LABeko idazkari nagusiaren iritziz, "gehiengo zabal batek adostasun horiek eraikitzen baditu, Espainiako Gobernua ere derrigortuko dugu urratsak ematera. Horregatik diogu urte erabakigarria izan behar duela preso eta iheslarien etxeratzea bideratzeko".
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Milaka lagun eta aldarrikapen bat, Euskal Presoak etxera!
BILBO


Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.