LAB SINDIKATUA

2017/12/15 :: 13:00

Azken Eguneraketa:2017/12/15 :: 7:31

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Ibon Iparragirrek eta gaixo dauden gainontzeko presoek kalean egon beharko luketela aldarrikatu dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



Sarek elkarretaratze bat antolatu du gaur Bilbon, gobernu delegaritza aurrean, gaixo dauden presoen egoera salatzeko; Ibon Iparragirreren kasua, bereziki. LABek bat egin du protestarekin, eta sindikatuko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk bertan hartu du hitza. "Egoera hau euskal presoei aplikatzen zaien espetxe poilitika krudel eta ankerraren ondorio da. Espainiako gobernuak euskal presoak bahituak eduki nahi ditu", nabarmendu du.

"Ibon Iparragirrek ez luke egun bat gehiago ere pasa beharko kartzelan, bere bizitza arriskuan dago. Ez dugu kartzelan hiltzen utziko, horregatik berehala aska dezaten eskatzen dugu". Garbiñe Aranbururen hitzak dira hauek, Bilbon gaur egindako protestan esandakoak. "PPren Gobernuak hitzetik hortzera erabiltzen du legea bete behar dela, eta berak ez ditu legeak betetzen. Lege horiek aldatu edota interesatzen zaion moduan interpretatzen ditu. Honela, Ibon Iparragirren egoera bezain muturrekoetara iristen gara. Mediku txostenek eta legeak dioenaren aurka, kartzelan jarraitzen du", adierazi du LABeko idazkri nagusiak.

Dagoeneko 6 urte igaro dira ETAk borroka armatua utzi zuenetik, eta Gobernu espainiarrak egiazko bakea lortzeko inolako urratsik ez duela eman kritikatu du: "Gure ustez, ezin da bake eta normalizazioaz hitz egin, presoak kartzeletan hiltzen dauden bitartean".

Amaitzeko, Garbiñe Aranburuk balioan jarri nahi izan du Euskal Herrian gehiengo zabala dagoela preso gaixoen etxeratzea eskatzen: "Gaurko argazkia kontsentsu horren beste argazki bat gehiago baino ez da".

Hain zuzen ere, hainbat eragile politiko, sozial eta sindikalek egin dute bat gaurko mobilizazioarekin; LAB, ELA, CCOO eta ESK sindikatuok, kasu.

 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Milaka lagun eta aldarrikapen bat, Euskal Presoak etxera!
BILBO