LAB SINDIKATUA

2017/11/20 :: 16:34

Azken Eguneraketa:2017/11/20 :: 13:32

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Mobilizatzera deitu dugu, Ibon Iparragirre berehala askatzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea
Oso larria da Ibon Iparragirreren euskal presoaren osasun-egoera. HIESaz gaixo eta ia defentsarik gabe, Kartzela Zaintzako Epaitegia atzeratzen ari da bera kaleratzeko agindua, Estatuak euskal preso politikoen kontra erakusten duen politika basati, krudel eta mendekuzkoaren erakusgarri.

LABek Iparragirre berehala askatzea exijitzen du, gaixorik dauden beste preso politikoekin batera. Aldarrikapen honek sindikatuen ia erabateko babesa du, uztailaren 5ean ELA, UGT, Steilas, ESK, Hiru, EHNE Konfederazioa eta Etxalde Mugimenduarekin batera eta Foro Sozialarekin eskutik egindako agerraldian adierazi genuen bezala: “Sindikatuok eskumena duten agintariei eskatzen diegu indarrean dagoen estatuko legedia eta nazioarteko estandar zorrotzenak aintzat har ditzatela gaixotasun sendaezin oso larriak dituzten presoak hirugarren graduan sailkatzeko eta espetxetik ateratzea ahalbidetzeko, arrazoi humanitarioak eta duintasun pertsonala direla eta”.

Bestalde, euskal presoak lehenbailehen kaleratzeko bidean jartzeko bidean ezinbesteko pausoa da hau.

LABek, Iparragirre zein gaixorik dauden beste presoen askatasuna eskatzeko mobilizatzera deitzen ditu langileak, herri presioa ezinbestekoa izango delako bide honetan. Jarraian dituzue astebururako deialdiak:

Gaur, ostirala:
IRUÑEA - Giza-katea (19.00 Santo Domingo) BILBO - Manifestazioa (20.00 Santutxu, Egunkaria plaza)

Bihar, larunbata:
BASAURI - Giza katea (12.00 kartzelatik)

Etzi, igandea:
DONOSTIA - Giza katea (13.30 Bretxa)
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Milaka lagun eta aldarrikapen bat, Euskal Presoak etxera!
BILBO