LAB SINDIKATUA

2017/06/26 :: 5:32

Azken Eguneraketa:2017/06/23 :: 9:38

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Euskal Presoak

Legebiltzarretara eramango dute presoak, iheslariak eta deportatuak etxeratzeko eskaera

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Sinadurak.jpg
Lan mundutik sortutako dinamika bat da Ireki, eta joan den larunbatean, Gasteizen egindako mobilizazioarekin, amaitu zuen bere ibilbidea. Langileen artean jasotako sinadura kopuruaren berri asteburuan eman zuten, eta gaur Foro Sozial Iraunkorreko kideen esku utzi dituzte sinadurak: 80.229 sinadura, hain justu. 

Garbiñe Aranburu: "Orain bai ez dagoela aitzakiarik preso eta iheslarien afera konpontzeko"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
17_06_17manifa.jpg
Ireki dinamikak langile mugimenduak historikoki garatu duen martxa formatoan eskatu du gaur euskal preso eta iheslarien etxeratzea. Hain zuzen ere, Arangiz eta Otazutik bi zutabe irten dira goizean, eta Gasteizko hirigunean elkartu dira eguerdian, Posta plazan, bertatik abiatutako manifestazioarekin bat egiteko. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu mobilizazioetan izan da, lan mundutik sustatutako dinamikari babesa emateko. Preso eta iheslarien askatasuna aldarrikatu du, gatazkaren benetako konponbidea lortzeko bidean.

Preso eta iheslarien eskubideen aldeko martxan parte hartzera deitu du Kalera Kalerak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Presoen eskubideen defentsan irtengo gara kalera, udan ere. Hain zuzen ere, Kalera Kalera dinamikak Kalera martxa izenekoa egingo du uztailaren 20 eta 27 artean. Preso, iheslari eta deportatuen aldeko ibilbide bat izango da, zortzi etapakoa. Gernikak hasi eta Lakuntzan amaituko da.

Larunbatean, Gasteizko kaleetan, IREKI dezagun preso eta iheslarien etxeratzeko bidea!

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Ireki.jpg
2016ko urriaren 15ean sortu zuten Donostian IREKI. Euskal Herriko txoko guztietatik joandako 40 langilerekin. Helburua, “langileen bultzadaz, euskal preso eta iheslariak etxeratze bidean jartzea” zela adierazi zuten. Orduan abiatu zuten urte osoko dinamika, eta ekainaren 17ko mobilizazio nazionalarekin biribilduko dute. Hain zuzen ere, larunbatean amaituko du IREKIk bederatzi hilabeko ibilbidea. Hala Ireki ekimenak langile martxak antolatu ditu larunbaterako. Arangiz eta Otazutik irtengo dira 11:00etan, eta bi zutabeak Gasteizen elkartu eta manifestazioa egingo dute, 12:30ean, Correos plazatik abiatuta.

Page 1 of 32