LAB SINDIKATUA

2018/07/16 :: 20:22

Azken Eguneraketa:2018/07/16 :: 9:48

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Euskal Herriak bere bidea

Pobrezia eta prekarietatearen aurkako giza katea gaur 11:30etan Gasteizen

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gune Plataformak deituta, gaur, hilak 7, giza katea egingo da Ama Zuritik Legebiltzarrera probreziara eta prekarietatera kondenatzen gaituzten politkak salatzera. Ekimen honekin Euskal Herriko eragile eta sindikatuok Hego Euskal Herriko erakundeei aldaketarako behar diren aurrekontu eta zerga-politikak aplika ditzaten eskatu nahi dugu.

 NOS ARRASTRAN AL EMPOBRECIMIENTO Y LA PRECARIEDAD. EUSKAL HERRIAK BERE BIDEA (Gune Plataforma)
 La plataforma Gune denuncia el «Consejo del FRAUDE fiscal» de CCOO, UGT, CEN, UPN y PSOE

Pobrezia eta prekarietatearen aurkako giza katea azaroaren 7an Gasteizen

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gune Plataformak deituta, datorren ostiralean, hilak 7, giza katea egingo da Ama Zuritik Legebiltzarrera probreziara eta prekarietatera kondenatzen gaituzten politkak salatzera eta Hego Euskal Herriko erakundeei aldaketarako behar diren aurrekontu eta zerga-politikak aplika ditzaten eskatzera.

Iruñean emandako 6 ikasleren atxiloketak salatu eta Euskal Herriko Hezkuntza Sistema Propioaren eraikitze lanari segida ematera deitzen du LABek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Aurreko astean Ikasle Abertzaleak deitutako greba egunak izugarrizko arrakasta izan zuen eta horren lekuko dira ikastetxe zein unibertsitateko gelak hutsik eta Euskal Herriko lau hiriburuetako kaleak ikaslez bete egin zirela. Berriro ere ikasle mugimenduak Estatutik datozen inposaketen aurrean argi utzi zuen Lomcearen aurkako jarrera eta Euskal Herrian Hezkuntza sistema propioaren aldarrikapena.

Gizartearen gehiengoaren aldarrikapenek erantzun politikoak eskatzen dituztela aldarrikatu eta atxiloketekin amaitzeko eskatzen du LABek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Martxoaren 3an Troikaren aurkako mobilizazioen testuinguruan Bilbon izandako gertakarien harira beste hiru gazte atxilotu zituzten atzo Bilbon. Azken hauekin jada 12 dira atxilotuak. LAB sindikatutik, lehenik eta behin, gazte hauek guztiak lehenbailehen eta kargurik gabe libre uztea eskatzen dugu. Bigarrenik, eskatzen dugu martxoaren 3az geroztik gero eta luzeagoa bihurtzen ari den atxiloketa kate honekin amaitzea. Hirugarrenik, atxiloketen kontra deitutako mobilizazioetan parte hartzera deitzen dugu.

Pobrezia eta prekarietatearen kontrako borrokari segida eman zitzaion atzo martxaren amaierako ekitaldian

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Atzo, Euskal Herriko eragile sozial eta sindikalek pobrezia eta prekarietatearen kontra abian jarritako martxari amaiera eman zioten arratsaldeko 19:00etan Iruñeako kaleak zeharkatu zituen manifestazioarekin. Ehundaka langilek egungo politikak salatu eta Euskal Herrirako alternatiba erreal bat aldarrikatu zuten. Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiak, eta martxari segida emateko, alternatibarako neurriak lortzeko lanean jarraitzeko deia luzatu zion euskal jendarteari.

«LABek Madrilen 22an burutuko den manifestazioan parte ez hartzea erabaki du»

LABek Madrilen 22an burutuko den manifestazioan parte ez hartzea erabaki du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LAB sindikatuak martxoaren 22ko Mandrileko manifestazioaren hasierako helburuak desitxuratuak gelditu direla uste du eta ondorioz, manifestazioan parte ez hartzea erabaki du. Sindikatuaren ustez hasierako iniziatibaren partaide ez ziren hainbat eragilek, euren onura propioaren bila, ekimenaren benetako helburuak guztiz trakestu dituzte. 

Euskal Herriko Martxari Iruñean emango zaio amaiera

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Hego Euskal Herria zeharkartu eta gero, "Nos arrastran al empobrecimiento y la precariedad. Euskal Herriak bere bidea" martxa bere amaierara iristear dago. Gaur arratsaldeko 19:00etan Iruñean izango den ekitaldi eta manifestazioarekin amaitutzat emango da euskal eragile eta sindikatuek pobreziaren eta prekarietatearen aurka hasitako ekimena.

Euskal Herriko Martxa Gasteiz, Buruntza-Goierri eta Bortzirian izan da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Atzo, martxoak 18, pobreziaren eta prekarietatearen kontrako eta Euskal Herriak bere bidea egiteko duen eskubidearen aldeko martxa Gasteiz, Buruntza-Goierri eta Bortzirian barrena ibili zen.

Basauritik Ugaora Euskal Herriak bere bidea egiteko duen eskubidearen alde eta pobreziaren kontra

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Hamarnaka lagunek Basauritik Ugaorako bidea egin zuten oinez pasadan igandean,  "Nos arrastran al empobrecimiento y la prekariedad. Euskal Herriak bere bidea" martxari segida emanez.

Page 1 of 4

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.