LAB SINDIKATUA

2019/01/21 :: 11:03

Azken Eguneraketa:2019/01/21 :: 8:48

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Eskubide Sozialen Karta

2018ko ekainaren 2an izango da Iruñeko Alternatiben Herria

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Eragile sozial eta sindikaletako hainbat ordezkarik aurkeztu dute gaur dinamika; LABeko zenbait kidek, tartean. Hauek izango dira helburuak: martxan dauden alternatibak hedatzea eredu ekonomiko eta sozial berri bat eraikitzeko; mobilizazioaren eta gizartea aktibatzearen beharra azpimarratu, trantsizio soziala eta ekologikoa gauzatzeko; eta sareak sortu eta aliantzak egin eta indartzea Alternatiben Herria ospatu eta gero elkarrekin lanean jarraitzeko.

Eskubide sozialen defentsan mobilizatzeko beharra berretsi dute

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Egun gutxi barru, maiatzaren 31n, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Enplegu eta Politika Sozialetako Departamenduak diru sarreren bermerako eta inklusio sozialerako sisteman egingo duen erreformaren neurriak iragarriko ditu. Neurriok, orain arteko ildoari jarraituz, prestazioak jasotzeko baldintzen gogortzea ekarriko dutelakoan gaude. Hori dela eta, datozen egunetan mobilizazioak egingo ditu Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak. Ildo honetan, elkarretaratzera deitu dute gaurko, Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean.

Ainhoa Etxaide : "jendartearen bultzadarekin, mobilizazio soziala suspertuz, lortuko dugu egoera aldatzea"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Euskal herritarrok ez dugu hutsik egin. Euskal Herriko eskubide sozialen kartak egindako deialdiari erantzunez Bilboko kaleak bete ditugu babes sozialerako euskal sistema duin eta kalitatezkoa exigitzeko. LABeko Idazkari Nagusi Ainhoa Etxaidek adierazi duenez, "egoera soziala larritzen ari da etengabe, eta egoera honen atzean politika jakin batzuk daudela salatzera atera gara kalera".

Eskubide sozialen aldeko manifestazioan parte hartzeko deia luzatu dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABeko Nazio Komiteko ordezkariek eskubide sozialen aldeko manifestazioan parte hartzeko deia luzatu dute. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitutako mobilizazioa Bilbon izango da larunbatean, 17:30ean, Jesusen Bihotzetik abiatuta. Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari eta Lanbidek kudeatutako gainontzeko prestazioei Lanbide-arteko Gutxieneko Soldatak izan duen %8ko igoera aplikatzea aldarrikatuko dugu, besteak beste.
 Era berean, 2017rako Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuan jasotako xedapen gehigarrian prestazio sozialen zenbatekoan ezartzen den %7ko murrizketa eraginik gabe uztea eskatuko dugu.

Eskubide sozialen aldeko manifestaziora joateko deia luzatu du euskal gehiengo sindikalak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Euskal gehiengo sindikalak agerraldi bat egin du gaur Bilbon, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak larunbaterako antolatutako manifestazioan parte hartzeko deia luzatzeko. LABeko idazkari nagusi Ainhoa Etxaidek ohartarazi du pobrezia arriskuak eta pobreziak berak gora egin dutela, eta neurriak hartzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari: “Bitarteko ekonomiko nahikoak daude Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta indartzeko”.

Ehunka erakundek bat egin dute gizarte eskubideen aldeko manifestazioarekin

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LAB, beste hainbat eragile bezala, Bilbon izango da larunbatean. Eskubide Sozialen Kartak manifestaziora deitu du egun horretarako, Bilbon, eta gaur agerraldia egin dute protestara atxikitzeko deia zabaltzeko. Jesusen Bihotzetik irtengo da manifestazioa, 17:30ean.

Bilboko manifestaziora deitu du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Apirilaren 1erako deitutako manifestaziora joateko deia luzatu du gaur Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, propaganda eguna antolatu baitu mobilizazio hori iragartzeko. Bilbon izango da hitzordua, 17:30ean, Jesusen Bihotzetik abiatuta. Deialdiak hainbat eragileren babesa jaso du, LABenarena barne.

Alternatiba gorpuzten jarraitzeko deia egin du Ainhoa Etxaidek, Eskubide Sozialen Kartaren eskutik

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen dugun eragile eta sindikatuok ekitaldi bat egin dugu gaur Gasteizen, Mendizorrotza pilotalekuan, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu neoliberalak salatzeko. LABeko idazkari nagusi Ainhoa Etxaidek hitza hartu du, eta bestelako aurrekontuak egiteko aukera eta bidea badaudela nabarmendu du, gehiengo sozial eta sindikal bat dagoelako horren alde: "Alternatiba saretzen eta gorpuzten jarrai dezagun, Eskubide Sozialen Kartaren eskutik. Politikak aldatzeko borroka indartu dezagun, programa soziala herriz herri sozializatuz eta bertan jasotzen diren neurrien aldeko dinamikak piztuz". Apirilaren 1erako deitutako manifestaziora joateko deia luzatu du (Bilbo, 17:30ean, Jesusen Bihotzetik abiatuta), gure aldarrikapenekin plazak betetzen jarraitzeko, "Euskal Herriko politika sozialak erabakitzeko benetako parlamentua herria izatea lortu arte".

Gasteizko Legebiltzarrean erregistratu ditugu Eskubide Sozialen Kartaren aldarrikapenak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen dugun eragile eta sindikatuon ordezkariak Gasteizko Legebiltzarrean izan gara gaur, aurrekontu sozial, parte hartzaile eta burujabeen aldarrikapena erregistratzeko, behin izapidea beteta, alderdiek gure proposamenaren berri izan dezaten. Ostiralean, Gasteizen egingo ditugun ekimenen atarian egin dugu gaurko agerraldia.

Aurrekontu sozial, parte hartzaile eta burujabeak aldarrikatuko ditugu Gasteizen, martxoaren 17an

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen dugun eragile eta sindikatuok ekitaldi bat egingo dugu Mendizorrotza pilotalekuan, 10:30ean, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu neoliberalak salatzeko. Ekitaldiaren ondoren, manifestazioa egingo dugu Legebiltzarreraino, “Aldaketa sozialerako, aurrekontu sozial, parte hartzaile eta burujabeen alde” leloarekin. "Alternatiba sozialak badaude, baina gure agintariek ez dute borondate politikorik bide hori egiteko. Aurrekontuen oinarriak zeintzuk diren kontuan hartuta, argi dago ez dagoela aukerarik ikuspuntu sozial batetik proiektuaren inguruan akordio batera iristeko", ohartarazi dugu. 

Page 5 of 13

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.