LAB SINDIKATUA

2017/11/23 :: 2:41

Azken Eguneraketa:2017/11/22 :: 14:42

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak CETAri EZ!

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea

Karta Soziala osatzen dugun eragile eta sindikatuok elkarretaratzea egin dugu Gasteizko Legebiltzarraren aurrean "CETA EZ!" lemapean. Gaur Europako Gaietako eta Kanpo Ekintzako Batzordea Parlamentuan bildu da eta bertan, Valoniako parlamentuko ahaldun den Hélène Ryckmans andreak agerraldia egin du merkataritza-itunen gaineko parlamentu-kontrolari buruzko azalpenak emateko.

Agerraldi horren xedea da Valoniako parlamentariak azaltzea zergatik agertu zen Valoniako Parlamentua CETA izenpetzearen aurka hasiera batean, eta zer baldintza adostu zituzten Belgikako gobernuarekin azkenean akordioa izenpetzeko, oraindik berresteko badago ere.

CETA Itunaren ondorioak salatu eta gure ezekoa emateko lkarretaratzea egin dugu Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen dugun eragile eta sindikatuok.

Bide berean, gaur 19:30ean, hitzaldia antolatu dugu Aldabeko zentro zibikoan, Hélène Ryckmans (Valoniako parlamentaria), Gorka Martija (Euskal Herriak TTIP-CETAri ez) eta Nora Onaindiak (Eskubide Sozialen Karta) parte hartuko dutelarik bertan.