LAB SINDIKATUA

2017/04/30 :: 10:40

Azken Eguneraketa:2017/04/29 :: 10:09

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Aldaketa sozialaren aldeko indarrak bildu eta aktibatzeko batzarra bihar Gernikan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea

IX. Asanblada Nazionalaren gai ordena.IX. Asanblada Nazionalaren gai ordena.

Aldaketa sozialaren aldeko indarrak bildu eta aktibatzeko helburuarekin, Asanblada egingo du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak bihar Gernikako Astran goizeko 10:00etatik aurrera. 

Eragile sozial eta sindikalen asanblada egingo du larunbatean Gernikan Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak. 2014ean prozesu zabal eta parte-hartzailearen bidez Karta eztabaidatu, onartu eta aurkeztu ondoren, ordutik hona egindako bidearen balantzea egingo da bertan: programa soziala eta interpelazio instituzionala, “Baditugu alternatibak, aldaketa soziala orain!” lemapean egindako mobilizazio koloretsuak eta urriaren 24an Bilbon egindako Alternatiben Herria, “Bizitza burujabea eskubide osoz”, aldaketa sozialaren aldeko indar eta eragileen elkarlan erraldoiari esker egindakoa. Bizitza erdigunean jarriko duen ereduaren aldeko erakusleiho itzela izan zen 167 eragileren elkarlanari esker egindako ekimen arrakastatsua.

10:00etatik 13:30ak arte Astran egingo den Asanbladan Euskal Herriko mugimendu sozial eta sindikalaren aurrera begirako erronkak zehaztuko dira, aldaketa sozialaren bidez, merkatuen logikaren gainetik herritarren bizitza erdigunean jarriko duen ereduaren aldeko borroka suspertu eta aktibatzeko. Alde batetik, datozen urteotako plangintzaren ardatz nagusiak finkatuko dira bertan, bizitza burujabea indartzea helburu. Bestetik, mugimendu ezberdinen elkarlanerako aukerak ere zehaztuko dira bertan, mugimenduak, aldarrikapenak eta elkarlana saretzeko helburuarekin.

Orain arteko prozesuan egin izan den bezala, metodologia zabal eta parte-hartzailea erabiliko da batzarrean zehar.