Bizitza duina bermatuko duen jendarte eredu bat eraikitzeko konpromisoa berretsi dugu, inolako indarkeriarik eta injustizia sozialik gabe

Inprimatu
Partekatu albistea



Une honetan ematen den giza eskubideen urraketa nabarmenena preso eta iheslariek pairatzen dutela nabarmendu du Garbiñe Aranburuk, Kanboko ekitaldi historikoan.

LABeko ordezkaritza bat Kanboko ekitaldi historikoan izan da, eta, bertan, sindikatuko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk nabarmendu du gaurkoa etapa baten amaiera dela, baina baita etapa berri baten hasiera ere, atzo egin genuen adierazpenaren haritik: “ETAren desagerpenak ez du suposatzen gatazka politikoaren amaiera, gatazka politikoak jarraitzen du”.

Hain zuzen ere, Garbiñe Aranbururen hitzetan, “biktima guztien aitortza eta erreparazioa egitea egokitzen da orain, guztien erreparazio bat egitea, eta guztioi dagokigu, eragile politiko, sozial eta sindikal guztioi, erantzukizun eta arduraz jokatzea”.

Justizia eta bake eszenario bat eraikitzeko urrats berriak ematea beharrezkoa dela nabarmendu du LABeko idazkari nagusiak, elkarbizitzan eta normalizazio politikoan sakontzeko: “Momentu honetan guretzat lehentasunezkoa da, eskubide guztien aitortza helburu, preso eta iheslarien eskubideen urraketarekin amaitzea. Une honetan ematen den giza eskubideen urraketa nabarmenena preso eta iheslariek pairatzen dute. Hortaz, sakabanaketarekin amaitu behar da, gaixo dauden presoek kalean egon behar dute eta salbuespen legediarekin bukatu behar da”.

Eñaut Aramendi eta Garbiñe Aranburu, LABeko Ipar Euskal Herriko bokalia eta sindikatuko idazkari nagusia, hurrenez hurren.Eñaut Aramendi eta Garbiñe Aranburu, LABeko Ipar Euskal Herriko bokalia eta sindikatuko idazkari nagusia, hurrenez hurren.

Horrekin batera, Garbiñe Aranburuk adierazi du herri honi dagokion erabakitzeko eskubidea errespetatzeko lanean jarraituko duela LABek, “eskubide guztiak errespetatuko dituen jendarte eredu bat eraikitzeko bidean, guztiontzat bizitza duina bermatuko duen eredu bat, inolako indarkeriarik eta injustizia sozialik gabe”.

 


GARBIÑE ARANBURU
Maiatzaren 4an Kanboko Arnaga Etxean antolatutako Nazioarteko Topaketa

Gatazka politiko eta armatuaren ondorioak gainditzea falta da orain; horretarako ere jendarte zibilaren inplikazioa beharrezkoa da

 
 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.