LAB SINDIKATUA

2017/10/22 :: 22:48

Azken Eguneraketa:2017/10/21 :: 14:45

HIZKUNTZA
Hemen zaude: EUSKAL HERRIA Euskal Gatazka

Euskal Gatazka

Garbiñe Aranburu: "Gatazkaren ondorioak konpontzea da hurrengo erronka"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

ETA erakundearen armagabetzea dela eta, jende andana bildu da larunbatean, Baionan, “bakearen artisauek” prestatutako egitarauan parte hartzeko. LAB ekitaldietan izan da, Garbiñe Aranburu idazkari nagusirako hautagaia buru izan duen ordezkaritzarekin. Sindikatuaren arabera, txalotzekoa da gizarte zibilak eta "bakearen artisauek" egindako lana Estatuek oztopatu nahi zuten armagabetze prozesua bideratzeko.

Euskal Herrian gatazkaren konponbide prozesuan aurrera egiteko urrats oso garrantzitsu baten aurrean gaude

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Le Monde egunkariak, Txetx Etxeberriren eskutik, ETA erakundearen erabatekoa armagabetzearen inguruan eginiko iragarpenaren aurrean LAB sindikatuaren adierazpena.

LAB: «Euskal Herrian martxan dagoen prozesuari egiten dion ekarpena ukaezina da»

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LABen erreakzioa nazioarteko egiaztatze batzordearen iragarpenaren aurrean

Nazioarteko Egiaztatzen Batzordearen eskutik ezagutu dugun iragarpenaren aurrean LAB sindikatutik, ETA Erakundeak egindako pausuak daukan garrantzia nabarmendu nahi dugu. Euskal Herrian martxan dagoen prozesuari egiten dion ekarpena ukaezina da, eta horrela ulertzen da bai Euskal Herrian baita nazioartean ere.

Presoen Kolektiboaren ekimenaren garrantzia eta balio izugarria azpimarratu ditu Ezker Abertzaleak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

EPPK zein preso ohien adierazpenak baloratzeko Ezker Abertzaleak igandean prentsaurrekoa eskaini zuen Donostian. Ezker Abertzalearen izenean Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiak,  EPPKren azken komunikatua prozesua desblokeatzeko duen garrantzia azpimarratu zuen.

LABen balorazioa EPPKren adierazpenaren aurrean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LAB sindikatuaren komite exekutiboak EPPKk egindako adierazpenak eta ondorengo erreakzioak aztertu ditu gaur izandako bileran eta egiten duen balorazioaren elementu garrantzitsuenak jendarteratu ditu.

Lore eskaintza Santi Brouard eta Josu Muguruza gogoratzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Atzo, azaroak 20, eta urtero moduan, gogora ekarri zituzten Bilbon duela 29 eta 24 urte, hurrenez-hurren, erahildako Santi Brouard y Josu Muguruza politikari abertzaleak. Militante, lagun eta familiak lore eskaintza egin zuten bai Muguruzaren eta bai Brouarden omenez jarritako bi monolitoen aurrean.

Ekainaren 15ean Miarritzen Iheslari eta Deportatu Politikoen kolektiboari hitza emateko ekitaldi nazionala

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Datorren larunbatean, ekainak 15, Iheslari eta Deportatu Politikoen kolektiboari gatazkaren konponbidean dagokien tokia aldarrikatzeko ekitaldi nazionala izango da Miarritzeko Irati Aretoan goizeko 11:30etan. Ekitaldi politikoaren ostean Herri bazkaria, kantaldia eta kontzertuak izango dira.

LAB: “Konponbidea nahi dugunontzat pauso garrantzitsua da”

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
ETA erakundeak gaur ezagutzera eman duen agiriaren bidez urrats berri bat egiteko prestasuna argi utzi du. Euskal jendarteak aspalditik aldarrikatzen du gatazkaren konponbidea ekarriko duen bidea behingoz egiteko eta, zentzu honetan, Estatu espainiar eta frantziarrarekin elkarrizketa zuzenak abiatzeko ordezkaritza izendatu izana pauso garrantzitsutzat jotzen dugu.

Eskubide zibil
eta
politikoen aurkako
prozesua
salatu
eta
auzipetuei elkartasuna adierazteko Madrilen izango da LAB


E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Espainiako auzitegi nazionalean D3M eta Askatasunarena aurka hasi duten epaiketaren harira, auzipetutako 13 euskal herritarrei elkartasuna adierazi nahi die LAB sindikatuak, erabaki politiko bati erantzuten dion prozesu baten aurrean gaudela salatzearekin batera.

Gaur ostirala, LABeko ordezkaritza bat, Ainhoa Etxaide idazkari nagusia buru dela, Madrilen izango da auzipetuei elkartasuna adierazteko. Halaber, LABek bat egiten du larunbatean ELEAK mugimenduak deituta Eskubide guztiak proiektu guztientzat lemapean egingo den manifestazioareakin. Bertan parte hartzeko deia egiten dugu. 

"Aukera historiko berria dugu aurrean, Euskal Herriak bere bidea egiteko modua izan behar du"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Eraiki beharreko akordioetan langileen arazoek beren tokia behar dutela adierazi dio LABek Lehendakariari.

Miles de personas respondieron al llamamiento de una amplia representación política, social y sindical para reivindicar un escenario democrático para Euskal Herria

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

GARA-. Las calles de Bilbo volvieron a ser escenario de una nueva manifestación en la que miles y miles de personas, en torno a 23.000 según el recuento de GARA, respondieron al llamamiento de una amplia representación política, social y sindical para reivindicar un escenario democrático para Euskal Herria y el fin de los juicios políticos. Asimismo, se denunció la brutalidad empleada por la Ertzaintza contra Kukutza.

Gehiengo sindikalak espainiar Estatuari eskatzen dio gehiago atzeratu gabe SORTU legezta dezala

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Euskal gehiengo sindikala osatzen dugun sindikatuok alderdien legea indargabetzea exijitu izan dugu bera onartu zen unetik, eta sarri arbuiatu izan ditugu jendaurrean lege horren zein 2001eko abenduko itun antiterroristaren baitan sigla politiko eta hautes-plataformak legez kanpo jartzeko prozesuak.

Ezker Abertzalearen legeztatzea eskatuz, Bakerantz, legalizazioa lelopean, larunbaterako Bilbon antolatutako manifestazioan parte hartzera dei egiten du LAB sindikatuak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Ezker Abertzalearen legeztatzea eskatzeko larunbat honetan Bilbon Bakerantz, legalizazioa lemapean egitekoa den nazio manifestazioari sostengua adierazi nahi dio LAB sindikatuak. Bake bidean lehentasunezkoa dugu normalizazio politikoa lortzea, aukera politiko guztiek lehia politikoan baldintza berdinetan jarduteko eskubidea bermatzea. Parte-hartze politikorako eskubidea premiazko exijentzia da, ezinbestekoa, ireki den bide berri honetan aurrera egiteko.

LABen irakurketa, ETAren azken komunikatuaren aurrean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
ETA erakunde armatuak gaur igorritako komunikatuaren aurrean, LABek iritzi publikoarekin eta, orohar, Euskal Herriko jendartearekin aipatu erakundeak eman duen urratsaren garrantzia partekatu nahi du.