LAB SINDIKATUA

2019/01/21 :: 10:47

Azken Eguneraketa:2019/01/21 :: 8:09

HIZKUNTZA
Hemen zaude: EUSKAL HERRIA Errepresioa

Errepresioa

Txente Askasibarren askatasunaren alde, kontzentrazioa Bilbon

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

BBVAko LABeko Sail Sindikalak mobilizazioa egingo du Askasibarren askatasuna eskatzeko abuztuaren 20an, asteazkenez, Bilboko Gran Via, 12ko BBVAren parean, 13:00etan.

Txente Askasibar, BBVAko langile jubilatua, 18/98 sumarioan epaitu eta 8 urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zioten bere jarduera politikoagatik. Askasibarrek 70 urte bete zituen 2012an eta egun, Salamancako Topas kartzelan dago preso.

Grebalariak aske! plataformaren mobilizazioa Bilboko Aste Nagusian

E-posta Inprimatu PDF fitxategia


Grebalariak aske! plataformak kontzentrazioa egingo du abuztuaren 18an 18:30ean Bilboko Udaletxean, Aste Nagusiaren testuinguruan. Bertan, martxoaren 29ko greba orokorrean parte hartzeagatik bi urte eta erdiko kartzela zigorra jaso duten Jon Telleria eta Urtzi Martinez grebalarien egoera salatuko dute.

Grebalariak aske! plataformak Telle eta Urtziren egoera salatu zuen atzo Bilboko Plaza Eliptikoan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Atzo arratsaldean hainbat herritarrek ekimen deigarri bat egin zuten Bilbon Jon Telleria eta Urtzi Martinezen egoera salatzeko. Telle eta Telle epe laburrean espetxeratuak izango dira bi urte terdiz, 2012 ko M-29ko greban pintada batzuk egitearren.

Telle eta Urtzi grebalariak aske nahi ditugu! Espetxeratzerik ez!

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Grebalariak aske! Herri plataformaren adierazpena

«2013an Aitor Fernandez, Jon Telletxea, Irantzu Yaldabere eta Urtzi Martinez grebalari gazteak epaitu zituzten, 2012ko martxoaren 29ko Greba Orokorraren egunean Bilbon gertatutako istilu batzuetan parte hartu izana leporaturik... »

LAB: «Telletxea eta Martinez libre nahi ditugu»

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
2012ko martxoaren 29ko greba orokorraren harira, 2013ko irailaren 11n Aitor Fernández, Jon Telletxea eta Urtzi Martínez gazteak epaitu zituzten. Absoluzioa guztientzat behar bazuen ere, Jon Telletxea zein Urtzi Martinezi 15 hilabetetako espetxe zigorra ezarri zieten. Hala ere, fiskaltzak, horrekin pozik ez eta espetxera sarrarazteko asmo argiaz, errekurtso jarri eta zigor hau bi urte eta erdira igotzea lortu du.

LABek bat egin du ikasleen kontrako jazarpenaren salaketarekin

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Ikasleen kontrako jazarpena salatzeko agerraldia eskaini zuten atzo LAB, Stee, Sortzen, Ikastolen Elkartea, GKK/CJC (Gazte Komunisten Kolektiboa), Bilgune Feminista, Elkartzen, Askapena, Euskal Herrian Euskaraz, Bai Euskal Herriari, Komite Internazionalistak, Ernai, Xabier Lasa (EGKko zuzendariordea) eta Ikasle Abertzaleak taldeak.

Iñigo Cabacas gogoan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Bi urte bete  dira gaur Iñigo Cabacas hil zenetik eta oraindik ez da justizia egin. Hau salatzeko, Bilboko sindikatuok (LAB, ESK, STEE-EILAS, CGT eta Bilboko CNT) Giza katea egin dute "Iñigo Cabacas gogoan, JUSTIZIA!" lelopean. Giza kateak PSOEko egoitza eta Sabin Etxea lotu ditu.

Oinarrizko eskubideak larriki urratuz, euskal gizartearekiko erabateko mespretxua adierazi du Espainiar estatuak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Tantaz tanta ekimenak euskal presoen eskubideen alde bihar Bilbon deitutako mobilizazioaren debekua gogor salatu nahi du LAB sindikatuak. Oraingoan, Estatuaren erasoak, Euskal Herrian eskubide zibil eta politikoen aldarrikapena eta praktika, biak ditu jopuntuan, presoen eskubideen aldeko aldarria isilarazteko helburuz adierazpen eta biltzeko eskubidea ere erasotu direlako.

Konponbideari erasorik ez!
Euskal Preso Politikoen Kolektiboko bitartekarien aurka Espainiar Estatuak burututako operazioa salatu eta atxilotuak askatzeko eskatuz elkarretaratze ezberdinak egin dira gaur goizean Euskal Herrian.

Nafarroako hainbat eragilek atxiloketak salatu dituzte
Gaur goizean Iruñean hainbat eragilek prentsaurrekoa eskaini dute EPPKko bitartekarien kontrako operazio poliziala salatzeko. Operazioak presoen eskubideen aldeko ekimenak kriminalizatzea bilatzen duela salatu dute.

 LABek gogor salatu nahi du Espainiar Estatuak abiatutako azken polizia operazioa 

Eragile ezberdinek atxiloketak salatu eta mobilizaziora deitu dute

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Atzo Espainiar Estatuak abiatutako operazio poliziala salatzeko hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek agerraldia eskaini dute. Bertan, operazioa salatzeko antolatu diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu dute. 

LABek gogor salatu nahi du Espainiar Estatuak abiatutako azken polizia operazioa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LABetik gogor salatu nahi dugu gaur arratsaldez Euskal Preso Politikoen Kolektiboak eman duen urratsaren kontra Espainiar Estatuak abian duen operazio errepresiboa. Egoeraren larritasunak gogoeta pausatu eta sakonago bat eskatzen badu ere, premiazko lehen erreakzio moduan salatu nahi dugu gaurko operazioa kolektiboak egin urratsa kolpatzeko helburuarekin antolatutako operazio polizial, politiko eta mediatiko bat dela. Era berean LABek dei egiten die langileei presoen eskubideen alde kalera ateratzeko.
 

Itxaso eta gainontzeko auziperatuen absoluzioa eskatu dute Iruñean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Espainiako Auzitegi Nazionala hainbat euskaldun epaitzen ari da beren militantzia politikoa dela eta. Horietako bat Itxaso Torregrosa da, Nafarroako LABen Merkataritza arduraduna. 

Ernai, Sortu eta LABeko kideek jazarpen eta espioitza politikoa salatu dute

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Ernaiko, Sortuko eta LABeko kideek agerraldia eskaini zuten atzo jasaten ari diren jazarpen eta espioitza politikoa salatzeko. Ernaiko kideek, euren egoitza baten aurrean aurkitutako espioitza tresnak erakutsi dituzte.

Ikurriña eta nafar ikurra Suhiltzaileen Parkean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABek ikurriña eta nafar bandera bana zintzilikatu zituen pasadan ostiralean Trinitarios-eko Suhiltzaileen Parkean, "Arrantzale Bizardunen" kasuan inputatuko bi suhiltzaileekin elkartasuna adierazteko. LABeko bozeramaile Igor Arroyok adierazpenak egin zituen komunikabideen aurrean, Iñigo Balbas eta Natxo Barriuso inputatuak ondoan zituela. 

Madrilen hasi berri diren bi epaiketa politikoak salatu dituzte sindikatuek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

ELA, LAB, ESK, ESTEE-EILAS, EHNE, HIRU eta CNT sindikatuek SEGIn lan egitea egozten zaien 40 gazteren aurka eta Herri Batasunako Mahai Nazionaleko, Batasunako eta Euskal Herritarrok koalizioko zuzendarikako kideen aurka Madrilen hasi berri diren epaiketa politikoak salatu dituzte. 

LAB denuncia que PP y UPN practican el neofranquismo contra la población Navarra

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Ante la detención ayer de seis personas acusadas de mostrar una ikurriña en los últimos San fermines y las diferentes actuación policiales y judiciales llevadas a cabo por la Delegación del Gobierno (PP) y el Gobierno de Navarra (UPN) , el sindicato LAB denuncia que nos encontramos ante un fenómeno que habría que denominar como neofranquismo y reclama el respeto a la libertad de expresión.

LAB: “Politikaren jazarpenari herri gisa erantzun behar diogu, demokraziaren aldeko agenda propio batekin”

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Aste honetan, Madrilgo Audientzia Nazionalak Segiko 40 gazteren eta Batasunako beste hainbeste militanteren aurka abiatuko dituen epaiketen harira, LAB sindikatuak lehenik bere elkartasuna adierazi nahi die makroprozesu hauetan auziperatuak izan diren euskal herritarrei. Makroepaiketa hauek, beste behin ere, arrazoi eta helburu guztiz politikoei erantzuten diete. Lan eta militantzia politikoa zigortu nahi da, hori da euskal militante hauen delitu bakarra. 

Sindicatos protestan en Iruñea ante la Delegación del Gobierno por las prohibiciones y en favor de la libertad de expresión

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Video: ATEAK IREKI
Video: ATEAK IREKI
La Delegada del Gobierno Sra. Alba se está acostumbrando a prohibir movilizaciones con el arbitrario argumento de que no son urgentes. La semana pasada dio un paso más y adujo un argumento totalmente descabellado para prohibir las concentraciones cuando ELA-LAB-ESK-STEE-CGT-CNT-EHNE-HIRU convocaron el viernes para protestar por la operación político-policial contra Herrira: Que podia incurrir en enaltecimiento del terrorismo. 

Periko Solabarriaren eta Ernaiko sei gazteren inputazioa gehiengo sozialaren alde dihardutenen kontrako erasoa dela salatzen du LABek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LAB sindikatutik gure elkartasuna eta gure besarkadarik beroena helarazi nahi diegu Periko Solabarriari eta berarekin batera inputatutako Ernai gazte erakundeko sei kideei.

Makroprozesuen aurka herri erantzuna sustatzeko konpromisoa adierazi du LABek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

35/02 sumarioan auzipetutako kideek Euskal Herriko eragile politiko, sindikal, sozial eta instituzionalekin abiatutako bilera errondaren baitan, gaur, LAB sindikaturekin bildu dira, Donostian. Auzipetuen izenean Floren Aoizek gogoratu du “prozesu honen gaineko irakurketa partekatu, egoera azaldu eta epaiketari erantzuna emateko” abiatu dituztela bilerak.

Grebalariak Askeko kideek, sindikatu eta eragile sozialek greba eskubidea aldarrikatu dute M29ko hiru grebalarien kontrako epaiketaren azken saioan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gaur M29ko hiru grebalarien kontrako epaiketaren bigarren eta azken saioa burutu da. Gaur ere akusatuei babesa eskainiz Grebalariak aske! plataformako kideek sindikatu eta gizarte eragileekin batera kontzentrazioa burutu dute. 

Page 5 of 6

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.