LAB SINDIKATUA

2019/01/21 :: 10:26

Azken Eguneraketa:2019/01/21 :: 8:09

HIZKUNTZA
Hemen zaude: EUSKAL HERRIA Errepresioa

Errepresioa

Zapuztu nahi duten bake prozesuaren alde egiteko aukera eman behar diogu euskal jendarteri

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LAB Mikel Irastorzaren atxiloketaren aurrean

Azken hilabeteetan ugariak eta oso interesgarriak izan dira eremu zibiletik hartu ditugun iniziatibak Euskal Herrian benetako bake egoera bat eraikitzeko. Hainbat eragile sindikal eta sozialek bat egin dugu gatazka garaiak atzean uzteko funtsezkoak diren gauzen inguruan. 

LABek babesa erakusten dio Eneko Compains irakasleari jazarpen mediatikoaren aurrean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
El Correo egunkariak bere azalean gaur argitaratu duen berri baten arabera “etakide-ohi batek Konstituzio Zuzenbidea irakasten du UPV/EHUn”, barnealdean honakoan aldatzen delarik: “UPV/EHUk etakide izateagatik kondenatutako irakasle bat kontratatu du”. Hain zuzen, Konstituzio Zuzenbidea eta Pentsamenduaren eta Mugimendu Sozial eta Politikoen Historia Saileko Eneko Compains irakasleari buruz ari dira, Konstituzio-Zuzenbidea euskaraz irakasteko kontratatua.

Arnaldo Otegiren inhabilitazioak Euskal Herriak baldintza demokratikoetan bozkatzeko duen eskubidea urratzen du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Ezagutu berri dugun Gipuzkoako Hauteskunde Batzordearen erabakiaren aurrean, argi geratu da berriro Estatu Egiturak Estatu politiken zerbitzura daudela, egitura hauek Madrilen edota hemen egon. Gaur, azken hamarkada luzean bezala, Estatu politika bakarra disidentzia guztia eragoztea eta erditik kentzea da, izan ilegalizazioen bidez, izan inhabilitazioen bidez. Espainiar estatuaren batasuna eta estatusa eskubide zibil eta politikoen gainetik daudela berretsi digute.

Ainhoa Villaberderi CORREOSen lan egitea galaraztea salatzen dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Ainhoa Villaberderi, bere militantzia politikoarengatik 2 urteko kartzelaldia eta inhabilitazioa ezarri zizkioten eta orain, Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren kontra, Gasteizko Epaitegi batek berretsi du Correos-eko Lan Poltsetatik kanporatu izana. LABek erabaki horren kontra mobilzazioa burutu du eta helegitea aurkeztuko du.

Kalea guztiona dela adierazi dugu Mobilizazioak Mozal legearen urteurrenean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Urtebete pasatu da Mozal Legea indarrean sartu zenetik, eta Herritarren Kriminalizazioaren Aurkako Plataformak mobilizazioa egin du gaur goizean Bilbon, Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren aurrean, Plaza Eliptikoan. Deitzaileek adierazi dute “batetik, eskubide sozialak lapurtzen dizkigute, bestetik eskubide horien alde borrokatzeko eskubidea kentzen digute”.

MOBILIZAZIOAK HIRIBURUTAN

No a las leyes mordaza. Lege injustuak desobeditu

LABek Eneko Goiari Udaltzaingoa herritarrak jazartzeko ez baliatzea eskatzen dio

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Aurreko astean LAB sindikatutik salatu genuen bezala Eneko Goiak zuzentzen duen Udal Gobernua Udaltzaingoaren erabilera alderdikoia egiten ari da errausgailuaren kontra eta bestelako jendarte eredu baten alde akanpatuak dauden herritarren kontra. Protesta ekimen hauek baketsuak eta errepetezku jarrera erakusteaz gain, Donostiako zein Gipuzkoako jendartearengan babes zabala dute asteburu honetan egindako manifestazioak erakutsi bezala.

Madrilen hasiko den epaiketa politikoa salatzen dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Beste behin Madrilen hasiko den epaiketa politikoa salatu beharrean gaude. Hain zuzen ere, gaur hasiko da espainiar Entzutegi Nazionalean Urko Aierbe, Joxe Aldasoro, Aniaitz Ariznabarreta, Sandra Barrenetxea, Erika Bilbao, Eneko Compains, Ugaitz Elizaran, Egoitz Garmendia eta Rosa Iriarteren aurkako epaiketa. EKINeko zuzendaritzako kide izatea leporatuta. Bestalde LABetik gure elkartasuna eta babesa adierazi nahi diegu auziperatu guztiei.

Sindikatuek babesa erakutsi diote Erika Bilbaori epaiketa politiko berri baten aurrean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Beste behin behartuta aurkitzen dugu gure burua aste honetan Madrilen euren jarduera politikoagatik 9 pertsona epaituko dituztela salatzera. Hauen artean dago Erika gure kidea. 9 kideok euren militantziagatik epaituko dituzte, militantzia herri mugimenduan zein mugimendu sozialetan.

Lau urte luze igaro dira

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Lau urte luze igaro dira gure lankide izandako Iñigo Cabacas Ertzaintzaren pilotakada batek hil zuenetik. Lau urte luze daramatza epaile batek testigantzak jasotzen han gertatutakoa “argitzeko asmoz”. Hori diote behintzat, baina errealitatea bestelakoa da. Zelan da posible lau urte luzetan Ertzaintza berak eragindako hilketa bat argitu ezin izatea?

Elkartasuna ez da delitua, #herriakLibre

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Datorren urriaren 19an Audientzia Nazionalak Walter Wendelin, Aritz Ganboa, Dabid Soto, Unai Vázquez eta Gabi Basañez Askapenako kideak eta lau elkarte -Askapena , Askapeña, Herriak Aske eta Elkar Truke- epaituko ditu. Internazionalismoaren aurkako eraso honen aurrean gaur Iruñean Espainiar Estatu Inperialista epaitu da. LAB bertan izan da auzipetuei elkartasuna eskaintzearekin batera, borroka internazionalistarekiko eta Euskal Herri internazionalista baten bidean lanean jarraitzeko bere konpromisoan berretsiz.

LABek “Bakea, erabakia” lelopean urriaren 3an Donostian egingo den manifestazioan parte hartzeko deia luzatzen die euskal langileei

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Denbora darama euskal jendarteak urteetako sufrimenduari ateak itxi eta aro berri batean murgiltzeko nahia eta beharra aldarrikatzen. Espainiar zein frantziar Estatuen asmoak bestelakoak dira, ordea, independentzia nahi duen herria isilarazi nahian tematuak jarraitzen dute. Estatuaren oldarraldiaren aurrean kalera irten eta mobilizatzea ezinbestekoa da. Zentzu honetan, hitzordua jarrita dago, larunbat honetan, hilak 3, Donostiako kaleetan, “Bakea, Erabakia” lelopean egingo den manifestazioarekin bat egiten du LABek.

LABek gaur goizean Otxandion izan diren atxiloketak salatzen ditu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LAB sindikatuak, gaur, hilak 15, goizaldean Guardia Zibilak Otxandion egindako atxiloketak salatzearekin batera hauek lehenbailehen libre uztea exigitzen du. Horrez gain Miren Soloeta eta Amaiur Lopez de la Calle LABeko kideei eta beren senide eta lagunei besarkada bero bat helarazi nahi die.

Elkartasuna ez da delitua, #herriakLibre

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

"Herriak Libre" dinamikaren baitan irailetik aurrera Espainiar Estatu inperialista epaitzeko "Herri epaiketak" egingo dira Euskal Herriko auzo, herri eta hirietan. Jasotakoarekin epai bateratu bat osatuko da eta Urriaren 12an sententziaren berri emango da mobilizazio nazional batean. Askapenak burututako lana herrien arteko elkartasunean oinarritzen da eta elkartasuna delitua ez denez, LABek dinamikaren baitan Euskal Herrian egingo diren ekimentan parte hartzeko deia luzatu nahi die Euskal Herriko langile eta herritar guztiei.

Mozal legearen aurkako mobilizazioak Euskal Herrian

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gaur Mozal Legea indarrean ezarri da. Eragile ezberdinek deituta atzo eta gaur mobilizazioa ezberdinak burutu dira Espainiako Parlamentuak dagoeneko onartu duen Herritarren Segurtasunerako Lege Organikoa salatzeko.

Denok kalera. Mozal Legeari ez! #mozalikGabe

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gaur, hilak 30 eta bihar, uztailak 1, mobilizazio ezberdinak burutuko dira Euskal Herrian herritarrak isilaraztea bilatzen duen Mozal Legea salatzeko. LABek euskal langileria eta hiritargoari dei egiten dio Mozala Legea arbuiatu eta eskubide guztien alde aritu dadin

Utzi bakean Euskal Herria, #herrikoakLibre

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Madrildik berriro ere Euskal Herrian konponbidearen bidean ematen ari garen urratsei galga jarri nahi die. Oraingoan Herrikoak bahitu eta 20 militante politiko zigortzen dituen erabaki politiko-judizial baten bidez. Euskal Herriari egin dioten azken eraso honi erantzuteko deituak izango diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu nahi dizuegu LABeko kide guztiei, langilegoari eta jendarte osoari. Adi mobilizazioei! Utzi bakean Euskal Herria, LIBRE!

Euskal Herri internazionalista baten bidean elkarlanak bilatzeko bildu gara Askapena eta LAB

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Pasa den apirilaren 25ean Zarautzen, nazioartekoarekin batera, Euskal Herriko 80 eragile politiko, sozial eta sindikalen elkartasuna jaso zuen Askapenak. Babes hau guztia, Askapenari eta auziperatuei eskainitakoa baino askoz gehiago denaren ustetan Askapenak eragileekin Euskal Herri internazionalista baten bidean elkarlanak bilatzeko bilera ronda berri bat abiatzea erabaki du. Bilera errondari hasiera gaur eman dio LAB sindikatuarekin.

LABek gezurtatzen du, asteburuan Tafallan jazotako ustezko liskar batzurekin erlazionatuz argitaratutako informazioa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABek guztiz gezurtatzen du sindikatu honi erreferentzia eginez zabaldutako informazioa. Guardia Zibilaren iturriak aipatuz komunikabide desberdinetan jasoak izan diren ustezko gertaera horietan ez da LABeko abokaturik inplikaturik egon.

Giza eskubideak, konponbidea eta bakea aldarrikatzeko deialdi anitza ostiral honetarako Iruñean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

.- EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, LAB, ELA, ESK, STEE-EILAS, CGT, Etxerat, Sasoia, Ernai, Gazte Abertzaleak dira deitzeaileak. 19etan Autobus geltokitik abiatuko da manifestazioa.

Giza eskubideen, bakearen eta konponbidearen alde mobilizazio erraldoia egin da Donostian

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Milaka lagun elkartu gara gaur Donostian, astelehenean izandako operazio politiko-polizialari erantzunez, giza eskubideen, bakearen eta konponbidearen alde eragile sozial, politiko eta sindikalon deialdiari jarraituz.

 ARGAZKI GALERIA

Page 3 of 6

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.