LAB SINDIKATUA

2018/12/14 :: 17:35

Azken Eguneraketa:2018/12/14 :: 12:34

HIZKUNTZA
Hemen zaude: EUSKAL HERRIA Errepresioa Iñigo Cabacasen kasuko epaiarekin egindako injustizia salatu eta mobilizaziorako deia egin dugu

Iñigo Cabacasen kasuko epaiarekin egindako injustizia salatu eta mobilizaziorako deia egin dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



Atzo ezagutu zen Iñigo Cabacasen kasuaren inguruko epaia. LABen iritziz, epaia ez da bidezkoa eta ez da justiziarik egin.

Epaiketa hasi aurretik 4 printzipio zehaztu genituen epaiketan bete beharrezkotzat, ardura penal de politikoak eskatuz:

- Gertatutakoaren egiaren aitortza.
- Justizia; erantzuleek inolako pribilegiorik gabe egindako kalteagatik erantzun dezaten.
- Kaltetutako familiari kalteordaina.
- Berriro ez errepikatzeko bermea. Horretarako, ezinbestean, gaur egungo polizia ereduarekin amaitu behar dugu.

Epaiketa amaitu eta epaia atera ondoren ikusten dugu horrelakorik ez dela bete, eta agerian geratu dela Cabacas hil zutenen inpunitatea.

LABek dei egiten du epaiaren aurka eta justizia eske egingo diren mobilizazioetan parte hartzera. Besteak beste, Iñigo Gogoan ekimenak antolatu duena gaur arratsaldeko 17etan, Bilboko epaitegien aurrean.
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.