LAB SINDIKATUA

2019/01/21 :: 11:24

Azken Eguneraketa:2019/01/21 :: 8:48

HIZKUNTZA
Hemen zaude: EUSKAL HERRIA Errepresioa Babesa erakutsi diegu Iñigo Cabacasen familiari eta egia argitzeko lanean ari diren demandatuei

Babesa erakutsi diegu Iñigo Cabacasen familiari eta egia argitzeko lanean ari diren demandatuei

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea

Epaitegien aurrean gaur egindako elkarretaratzea.Epaitegien aurrean gaur egindako elkarretaratzea.

2012ko apirilean pilotakada batek jota hildako Iñigo Cabacasen auziari lotutako lehen epaiketa egin dute gaur, eta lotsagarria da gertaera haiekin lotutako lehen bista gertatutakoa argitzeko ez izatea, Ertzaintzaren ofizialorde batek jarritako demanda bati erantzuteko baizik. Ofizialorde horrek, pilotakada hilgarria jaurti zuten gauean polizia koordinatu zuenak, biktimatzat aurkeztu du bere burua. Mundua alderantziz.

Iñigo Cabacasen hilketatik sei urte geroago, mingarria eta bidegabea da egia argitzeko lanean ari direnak izatea epailearen aurrera eraman dituzten lehenak; gertatutakoa frogatzeko trabak eta mehatxuak besterik ez dituztenean jaso, euren lana egiteagatik. LABek elkartasuna luzatu nahi die demandatuei, eta babes osoa adierazi nahi dio Iñigo Cabacasen familiari, sei urte gogor hauetako benetako biktimei.
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.