LAB SINDIKATUA

2018/12/15 :: 15:49

Azken Eguneraketa:2018/12/14 :: 12:34

HIZKUNTZA
Hemen zaude: EUSKAL HERRIA Ipar Euskal Herria

Ipar Euskal Herria

[IRITZIA] "Hautu bat egin beharko dugu"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABeko kide Jean Mixel Dirassarrek Ipar Euskal Herriko testuingu sozioekonomikoari buruz idatzi du. "Eztabaidaguneak berriz sortu beharko genituzke langileak parte hartzaileago bilaka daitezen", aldarrikatu du.

Segurtasun legearen eta lan kodigoaren haustearen kontra "front social" bat antolatzen ari da Ipar Euskal Herrian

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

AKM, CGT territoriaux Biarritz, Solidaires, Europe Ecologie les verts, Indar beltza, LAB, NPA Pays basque eta EH BAI besteak beste, kolektibo berri bat antolatzen hasi dira, Euskal Herriko "front social" bat. Lehen hitz orduak iraila hastapen hontako finkatuak dira, irailaren 10 (Segurtasun legea salatzeko) eta 12an (Lan kodigoaren haustea salatzeko).

1.500 pertsona bildu gara Baionan Lan legearen kontra

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Mobilizazio berri bat, 14.na, iragan da ostegun honetan Baionan Parisek inposatutako Lan Legearen kontra.1.500 pertsonek Baionako karrikak zeharkatu ditugu geltokitik abiatuz azpi-prefekturaraino. LABeko kideak "jusqu'au retrait" kolektiboarekin mobilizatu gara eta ondoan izan ditugu ere, CGTeko kide batzuk. Heldu den irailaren 19an Kolektiboa bilduko da mobilizazioaren segidaz eztabaidatzeko.

Greba eguna Ipar Euskal Herrian Parisek lan erreforma erretira dezan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Martxoaren 9ko mobilizazio arrakastatsua eta gero, mobilizazio eta greba eguna izango da gaur Ipar Euskal Herrian lan erreformaren kontra. Martxoaren 31a greba orokor eta iraunkor bat bilakatu behar dugu, mugimendu zabal eta iraunkor bat osatzeko abiapuntua Parisetik ezarritako Khomri lan kodea erretira dezan eskatzeko.LABetik langile guztiak deitzen ditugu Hendaian, Donibane Lohitzuen eta Bidarten egingo ditugun kotxekarabanetan eta 10:30etan Baionan izango den manifestazioan parte hartzeko.

Borrokan lan kodigoaren erreforma apurtu arte

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Atzo Baionako mobilizazioa handia izan da. Hala ere, ezin gara hortan egon eta ondoko egunetan, BORROKAN segitu beharko dugu. ADI EGON! Laster izango dira hitzordu berriak!

Jeronimo Prieto (LAB) da Baionako lan auzitegiko lehendakari berria

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
.- Urtarrilaren 9an hartu zuen LAB sindikatuko ordezkariak, Jeronimo Prietok, Baionako lan auzitegiaren kargu gorena. Gaur egun lan auzitegian langilegoa eta enpresaburuak ordezkatzen dituztenek 2017a arte beteko dute kargua baina joan den azaroan bozkatu zen lege baten ondorioz (irakurri HITZAk egin zuen erreportaia) ordezkariak ez dira gehiago hauteskundeetan izendatuak izanen. Jitekoa den erreforma berri batek gainera, hain berezia den lan auzitegiaren ibilmoldea bera aldatu lezake.

 JERONIMO PRIETO: PRÉSIDENT DU CONSEIL DE PRUD'HOMMES DE BAYONNE 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.