LAB SINDIKATUA

2017/11/23 :: 2:39

Azken Eguneraketa:2017/11/22 :: 14:42

HIZKUNTZA
Hemen zaude: EUSKAL HERRIA "Bateragune Auzia" Espainiako Estatuko aparatu judizialak bururaino eramango du Rafa Diezen kontrako burugabekeria

Espainiako Estatuko aparatu judizialak bururaino eramango du Rafa Diezen kontrako burugabekeria

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea

Rafa Diezen irudia, LABen 9. Biltzar Nagusian.Rafa Diezen irudia, LABen 9. Biltzar Nagusian.

Auzitegi Gorenak hala inposatuta, LABen Idazkari Nagusi ohi Rafa Diezek oso-osorik bete beharko du bere jarduera politiko eta sindikalen ondorioz ezarritako zigor bidegabea. Bi ziren Rafa Diezen espetxeratzearen atzean zeuden arrazoiak. Alde batetik, Estatuko botereek independentismoaren aurka ezarritako salbuespen egoeraren ondorio bat gehiago izan zen. Baina gainera, Rafa eta beste hainbat atxilotzeko burututako Bateragune operazioak Ezker Abertzalearen estrategia aldaketa oztopatzeko helburua zuen. Honela, argi eta garbi geratu zen Estatuak nahiago zuela independentismoa zokoratuta mantenduko lukeen bortizkeria eskenatoki bat, Herri baten borondatearen eta borondate hori ukatzen duen Estatuaren arteko konfrontazio politikoa baino.

ETAk alde bakarrez borroka armatua bertan behera utzi zuenetik sei urte igaro direnean, eta euskal jendartearen nahiz instituzioen ekimenez Estatuak desiratzen ez duen armagabetzea eman denean, azken hau Euskal Herriaren aurkako salbuespen neurrietan tematzen ari da. Antzeko gatazkak eta are latzagoak pairatu dituzten herrialdeetan justizia trantsizionalaz, presoen askapen progresiboaz edota biktima guztien erreparazioaz mintzatzen diren bitartean, Estatuak bere politika errepresiboari eutsi eta, Altsasukoa bezalako kasuetan, areagotzea erabaki du.

Egoera honen aurrean, LABek berriro ere Rafa Diezen askatasuna aldarrikatzen du, baita euskal preso guztien berehalako Euskal Herriratzea, gaixotasun larriak dituzten horien askatasuna nahiz salbuespen egoeraren behin betiko amaiera ere.
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu