LAB SINDIKATUA

2018/05/22 :: 10:13

Azken Eguneraketa:2018/05/22 :: 5:53

HIZKUNTZA
Hemen zaude: EUSKAL HERRIA Kutxabank Kutxabanken bidegabeko jabetze delitua egin zuten pertsonak zigortuak izan dira

Kutxabanken bidegabeko jabetze delitua egin zuten pertsonak zigortuak izan dira

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



Kutxabank auziko epaiari buruzko lehen balorazio batean, herri akusazioak (LAB, ESK, STEILAS, EHNE Bizkaia, HIRU, Pentsionistak Martxan eta EKA-OCUV) pozik dagoela adierazi nahi du, azkenean, bidegabeko jabetzea egin zutenak zigortuak izan baitira. Bai Fernandez zein Alkorta jaunek, honen antolatzaile bezala bai Cabiecesek, beronen onuradun bezala, 6 hilabeteko eta urtebeteko kartzela zigorrak jaso dituzte eta baita isuna ere, delitu horren egiletzat jo baitituzte.

Gure helburua zen Euskal Kutxak-Kutxabanken pribatizazioaren kontestuan eman ziren mesede tratuak zigorrik gabe ez geratzea eta lanik egin gabe, Cabiecesen kasuan bezala, miloietako iruzurrezko soldatak jaso zituztenak penalki zigortuak izatea.

Epaiaren beste alderdi batzuk patxada gehiagorekin baloratuko ditugu datozen egunotan.
 


 
 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.