LAB SINDIKATUA

2017/09/20 :: 22:00

Azken Eguneraketa:2017/09/20 :: 12:42

HIZKUNTZA
Hemen zaude: EUSKAL HERRIA Ezker Abertzalea EH Bildurekin elkartu gara egoera ekonomiko, sozial eta politikoa aztertzeko

EH Bildurekin elkartu gara egoera ekonomiko, sozial eta politikoa aztertzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea


LABeko eta EH Bilduko ordezkaritza bana bildu gara gaur Donostian, sindikatuaren Igarako egoitzan. Bileran testuinguru ekonomiko, sozial eta politikoa aztertu eta irakurketa bateratu bat egin dugu.

Gaur LABeko eta EH Bilduko ordezkaritza bana bildu gara. Bileran testuinguru ekonomiko, sozial eta politikoa aztertu eta ondorio batzuk atera ditugu:

-Euskal Herritarrentzat beste eredu ekonomikoeta sozial bat eraiki beharra dago, sortzen den aberastasuna modu egokian banatu eta herritar guztioi bizitza duina bermatuko digun eredua, hain zuzen ere.

-Burujabetzan sakondu ordez, Espainiako estatuko aurrekontuen negoziaketan EAJ-PNVk ontzat eman du PPren gobernuak egindako xantaia. Azken baten, indarrean dagoen proiektu ekonomiko eta sozial neoliberalaren aldeko hautua egin du.

-Azken urteotan Madrildik inposatu dizkiguten murrizketek euskal herritarren lan eta bizi baldintzen prekarizazioa eragindute. Espainiako aurrekontuen bidez nahiz hauspoa hartu duen PP-ren Gobernuaren dekretuen bidez, murrizketa eta oztopo berriak ezartzera doaz, kasu honetan EAJ-PNVren eta UPNren babesarekin.

-Madrilgo gobernuarekiko menpekotasun harreman horrekin apurtzearekin batera, kontzertu eta konbenioaren bidez eta ditugun eskumenen bidez jendartearen gehiengoaren mesedetan izango diren politika publikoak egiteko baliatu behar dira.

-Zerga politikak erreforma sakona eskatzen du, beti ere norabide egokian egiten bada. Gehien dutenek ordaindu behar dute gehien. Erreforma horrek zerga iruzurrarekin bukatu behar du, progresibitatean sakondu behar du, eta ez da kapital handien mesedetan izango.

-Estatuekiko menpeko izateari utzi eta herri honek erabakitzeko ahalmen osoa behar du. Ardatz soziala nagusi izango duen burujabetza prozesua martxan jarri behar da denborarik galdu gabe.