LAB SINDIKATUA

2017/07/23 :: 0:34

Azken Eguneraketa:2017/07/21 :: 9:33

HIZKUNTZA
Hemen zaude: EUSKAL HERRIA Ezker Abertzalea

Ezker Abertzalea

Feminismoak Euskal Herriak dituen korapiloak askatzen lagundu eta etorkizuneko erronkei ekarpena egin behar diela nabarmendu dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_euskalHerria_ezkerAbertzalea_17_06_02Emakumeak_Emakumeak.png
Herri feminista bat eraiki nahi duen mugimenduak feminista behar du izan ezinbestean, eta helburua bezain garrantzitsua da bertara iristeko prozesua. Horregatik, ezker abertzaleko emakumeok gogoeta prozesu feminista batean murgilduta gaude bete-betean. Atzera begira jartzeko aukera izan genuen urtarrilean, Durangon egindako V. Nazio Batzarrean. Bada, gaur, adierazpen bat aurkeztu dugu komunikabideen aurrean, Bilbon, eta ezkerreko independentismoa indartu eta berreraikitzeko erronka estrategikoa dela berretsi dugu bertan, beste ondorio eta erronken artean. LABeko Exekutiboko kide Izaskun Garciak hartu du hitza agerraldian, besteren artean.

EH Bildurekin elkartu gara egoera ekonomiko, sozial eta politikoa aztertzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_euskalHerria_ezkerAbertzalea_17_05_17_17-05-17LAB-EHbildu.png
LABeko eta EH Bilduko ordezkaritza bana bildu gara gaur Donostian, sindikatuaren Igarako egoitzan. Bileran testuinguru ekonomiko, sozial eta politikoa aztertu eta irakurketa bateratu bat egin dugu.

#IndependentziaAbian!

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_euskalHerria_ezkerAbertzalea_abian_16_05_07_independentziaAbian.png
2015eko Azaroaren 7an Ezker Abertzalean hasitako Barne Hausnarketa eta Eztabaida prozesuari gaur eman diogu amaiera Durangoko Landako Gunean batzar eta ekitaldi baten bitartez. Talde Eragileak sei hilabete hauetako gestio informea aurkeztu, eztabaidaren nondik norakoak azaldu eta etorkizunerako Ezker Abertzaleak dituen erronkak zehaztu ditu.

ABIAN prozesuaren eztabaidarako txostena prest da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_euskalHerria_ezkerAbertzalea_abian_16_02_10Txostena_abian.png
Abian deituriko eztabaida ariketa egiten ari gara Ezker Abertzalean eta gaur ariketa hori zuzenduko duen txostena aurkeztu dugu. Txosten honen helburu nagusia Zutik Euskal Herria-k ekarri zuen estrategia aldaketak eragindako ziklo politikoan aurrera nola egin behar dugun zehaztea da. Estrategia gaurkotzeko ariketa bat da, baina aldi berean Ezker Abertzalearen nortasuna eta batasuna berrindartzeko balio beharko luke.

Abian prozesuaren eztabaidarako unea heldu da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0_http___www.ezkerabertzalea.info_wp-content_uploads_2016_01_Prentsaurrekoa2-1024x691.png
Azaroaren 7an Ezker Abertzaleko kide ezberdinek epe luzera begira jarri eta, Euskal Estatua helburu, etorkizunari ateak irekitzeko asmoz, gogoeta prozesu sakon bati ekiteko borondatea adierazi genuen. Larunbatean lehen fasearen balantzea egin eta bigarren fasea, eztabaida fasea, aurkeztu genituen. Honekin batera, euskal presoek Abian prozesuaren eztabaida behar den bezala eman dezaten dispertsio eta sakabanaketak eragindako baldintzak salatzeko mobilizazioa aurkeztu genuen. Otsailaren 20an Espainia eta Portugaleko espetxeetara martxak antolatu ditugu.

Abian prozesuaren baitan entzute ta harreman faseari ekitera goaz

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Pasa den azaroaren 7an, ezker abertzaleko 300 bat kidek Abian prozesuari hasiera eman zioten agerraldi baten bidez. Azken helburu gisa Euskal Estatua eraikitzea izanki urrats berri bat emateko borondatea azaldu genuen Zutik Euskal Herria eztabaidatik hona aurreratutakoak neurtuz, ezinak aztertuz eta hanka sartzeetatik ikasiz.

Euskal Herria #ABIAN da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_euskalHerria_ezkerAbertzalea_abian_15_11_07Prentsaurrekoa_zutikEtaAbian.png
Ezker Abertzaleko 300 bat kidek ABIAN prozesua aurkezteko agerraldia eskaini dugu gaur Donostian. ABIAN prozesuarekin Zutik Euskal Herria eztabaidatik hona aurreratutakoak neurtuz, ezinak aztertuz eta hanka sartzeetatik ikasiz egungo Ezker Abertzaleko belaunaldi militanteok ziklo berri honen bigarren urratsari ekingo diogu. Helburua Euskal Estatua.

"Estatuen zain egon gabe, gure bide propioa erabaki eta eraikitzera goaz, Euskal Bidea eginez"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Sortu, LAB eta Ernai antolakundeen ordezkariek agerraldia eman dute Ezker Abertzaleak bere oinarri sozialarekin batera datozen asteotan garatuko duen hausnarketaren berri emateko.
Hausnarketa hau Zutik Euskal Herria ebazpenaren segida da. Bertan azken hilabeteotako bilakaera kontutan hartuta, burujabetzaren norabidean sakontzeko premia ikusi da.