LAB SINDIKATUA

2017/02/25 :: 5:15

Azken Eguneraketa:2017/02/24 :: 11:12

HIZKUNTZA
Hemen zaude: EUSKAL HERRIA Nafarroa

Nafarroa

Nafarroako Gobernuari eskatu diogu UPNren kontzertazio sozialeko eredua bazter dezala

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_euskalHerria_nafarroa_17_02_08Nafarroa_Nafarroa1.png
ELAk eta LABek agerraldia egin dute gaur, eta bi sindikatuek galdegin dugu Elkarrizketa Sozialeko Kontseilua desegiteko. Hain zuzen ere, berriro agertu dugu borondatea lan eta gizarte gaietan akordioetara iristeko. Hitzarmenen bidezko finantzaketa ezkutuaren eskandaluari dagokionez, ELAk eta LABek uste dugu, ezagutu diren informazio larrien ondorioz, Gobernuak ikerketa bat ireki beharko lukeela ardura politiko eta judizialak argitze aldera.

Elkarrizketa Sozialeko Kontseilua arbuiatu eta enplegu plana ez bahitzea eskatzen dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Nafarroako Gobernuak LAB eta ELA gonbidatu ditu, prentsa bidez, Elkarrizketa Sozialeko Kontseiluaren markoan enplegu planaren inguruan eztabaidatzeko. Alabaina, Gobernuak jakin badaki LAB ez dela inolaz ere marko horretara joango, bi arrazoi sendo direla medio. 

Etxaidek “ausardi politikoa” eskatu du Nafarroako aurrekontuak osatzeko eta burujabetzaren bidea egiteko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_euskalHerria_EskubideSozialenKarta_16_12_16Labrit_Manifestazioa.png
Ehundaka pertsonek parte hartu dute gaur Iruñeko Labriten egindako ekitaldian, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta Parlamentu Sozialak deituta. Bildutakoek manifestazioa egin dute geroago, “aldaketa gehiago” eta “aldaketa sozialagoa” izan dadila eskatzeko, '+Cambio, +Social. Aurrekontu sozial, parte-hartzaile eta burujabeen alde' leloarekin. LABeko idazkari nagusiak hartu du hitza ekitaldi nagusian.

Aurrekontu sozial, parte hartzaile eta burujabeen aldeko ekitaldia Labriten

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_euskalHerria_nafarroa_16_12_13CambioSocial_cambioSocial.png
Euskal Herriko eskubide sozialen Kartak eta Parlamentu Sozialak deituta datorren abenduaren 16an aurrekontu sozial, parte hartzaile eta burujabeen aldeko ekitaldia eta manifestazioa izango da Iruñean. "+Cambio +Social" lemapean burutuko da ekimena Iruñeako Labriten eta LAB, ELA, STEILAS, CGT, ESK, Attac, Bilgune Feminista, Nafarroako Osasun Plataforma eta Martes al Soleko kideek osaturiko ordezkaritza batek aurkeztu du medioen aurrean.

UGT, CCOO eta Patronala finantziatzeko partidak mantentzen dituzten aurrekontuak ez onartzeko eskatzen dugu LABek eta ELAk

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_euskalHerria_nafarroa_16_11_16_agerraldia.png
Nafarroako Gobernuaren 2017rako aurrekontu proiektuaren arabera UGT eta CCOOekiko hitzarmen bereziak desagertu egingo dira (ez, ordea, patronalarekikoak; honentzako 800.000 euro bideratuko dira hitzarmen berezien bitartez). ELAk eta LABek behin eta berriz eskatu izan dugu hitzarmen hauek bertan behera uztea, eta horrenbestez aurrekontu hauetakoa lorpen bat da UGTren eta CCOOen pribilegioak amaitu behar zirela aldarrikatu izan dugunontzat. Izan ere, hitzarmen horiek azpikontratatzeko mekanismoak ziren, administrazioak berak egin behar dituen politikak nahierara erabakitzeko.

LAB sindikatuak BerDUINtasuna ekimenean parte hartzeko deia luzatzen du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia


Aste honetan, urriaren 17tik 22ra, Berdintasunaren aldeko Akanpada burutzen ari da Iruñeko erdigunean, lan munduan diskriminazio oro eten eta denontzako lan duina aldarrikatzeko. Oinarrizko aldarrikapena izan arren, oraindik orain ez da praktikan gauzatu. Nafarroan eman den aldaketa instituzionala jendartearen zati baten kontrako bazterketa politikarekin amaitu du. Alabaina, lantokietan jarrera diskriminatorioek diraute. Diskriminazioa dago sexuaren, arrazaren edo desgaitasunen arabera. Gainera, hainbat lantokitan afiliazio sindikalaren araberako diskriminazioa ere eman da.

“BerDUINtasuna: Acampada por la igualdad. Lan duina denontzat!” dinamika aurkeztu dute

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Dinamika honen bidez, kontratazioetan ematen diren bereizkeriak salatu nahi dira. Lehen ekimena Iruñeko Sarasate pasealekuan, urriaren 17tik 22ra arte, egingo den kanpaldia izango da. Emakumea, migratzailea, aniztasun funtzionala izatea edota UGT edo CCOOen afiliatua ez izateak Nafarroako enpresa jakin batzuetan lan egitea galarazten du, eta horregatik, jendarteratze eta salaketa dinamika jarri dute martxan.

Nafarroan benetako transizio baten alde borrokan jarraitzen du LABek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
 
Nafarroak behar duen aldaketa lantokietan ere eman dadin urrats berriak iragarri ditugu gaur Iruñean. Mobilizazioan oinarritzen da gure borroka eta egoera aldatzeko gaitasuna ziurtatuko duen marko soziolaboral berri baten alde manifestazioa deitu dugu martxoaren 19rako "Aldaketa lantokietan. Por un marco laboral propio" lelopean. 

Nafarroak lan eremua arautzeko ahalmena eskuratu behar du enplegu politika berria egiteko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Atzo onartutako Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatuak aurrerapausua suposatzen dute, nahiz eta LAB ez dagoen ados erakunde pribatuen konkurrentzia mantentzearekin. 

El Gobierno Navarro echa tierra sobre el escándalo de los convenios UGT-CCOO

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
La directora del Servicio Navarro de Empleo, Mari Paz Fernandez, ha comparecido hoy en el Parlamento para dar explicaciones por los convenios suscritos entre dicho organismo, UGT y CCOO. LAB exige al Gobierno que rectifique, que ofrezca los datos del 2015 que ha ocultado y que se atenga a las evidencias denunciadas.

Prestakuntza dirua, liberatuen nominak ordaintzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Prestakuntza sistema publikoa premiazkoa da kalitatea, eraginkortasuna eta gardentasuna bermatzeko

ELA sindikatuak azaldu duenez, ustez prestakuntzara eta enpleguaren sustapenera bideratutako funts publikoak UGT eta CCOOen egiturako liberatuen nominak ordaintzeko erabili da. Informazio hau baieztatuz gero, langileriari eta oro har nafar herritargoari egindako iruzura litzateke. 

Nafarroako Gobernuaren izendapenen inguruko LABek balorazioa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Kontseilari nahiz Zuzendari Orokorrak hautatzeko Gobernuak ezarritako profilarekin ez dator bat LAB.  Nafarroako Gobernuaren izendapenetan kudeatzaileak hautatu dira eta ez jendarteak behar eta eskatzen dituen aldaketak lideratzeko gai izango diren pertsona berritzaileak. Eman daitezkeen izendapen edo aldaketen aurrean LABek Gobernuari ordezkaritza sindikalarekin kontrastea egiteko beharrezko denbora hartu dezala eskatzen dio.

Nafarroako Gobernuak Administrazioko sindikatuekin deituako bileraren LABen balorazioa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Lehenik eta behin, ontzat ematen dugu, Gobernu berria osatu eta bi astera, administrazioko sindikatuekin bildu izana. Era berean, positiboa iruditzen zaigu irailaren amaiera edo urriaren hasierarako negoziazio mahaiak deitzeko Gobernuaren konpromisoa. Negozazio ereduaz nahiz egin beharreko Enplegu Eskaintza Publikoaz proposamena egiteko gonbitea luzatu digu Gobernuak eta LABek epe motzean erantzungo dio eskari horri. Sektore publikoan aro berria irekitzea espero dugu, UPN-PSNren Gobernuak lehen eta UPNren Gobernuak gero lurperatu zuten negoziazio kolektiboa berreskuratuz. 

LABi positiboa iruditzen zaio negoziazio mahaiak deitzeko Nafarroako Gobernuaren konpromisoa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Lehenik eta behin, ontzat ematen dugu, Gobernu berria osatu eta bi astera, administrazioko sindikatuekin bildu izana. Era berean, positiboa iruditzen zaigu irailaren amaiera edo urriaren hasierarako negoziazio mahaiak deitzeko Gobernuaren konpromisoa. Negozazio ereduaz nahiz egin beharreko Enplegu Eskaintza Publikoaz proposamena egiteko gonbitea luzatu digu Gobernuak eta LABek epe motzean erantzungo dio eskari horri. Sektore publikoan aro berria irekitzea espero dugu, UPN-PSNren Gobernuak lehen eta UPNren Gobernuak gero lurperatu zuten negoziazio kolektiboa berreskuratuz.

Demokratizazio, babes sozial eta sektore publikoan aurrerapausu garrantzitsua Nafarroan, erreforma fiskal ez nahikoa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Sindikatuaren baitan arloz alokako azterketa sektorial sakona egiteke badugu ere, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak adostutako Nafarroako Gobernurako Akordio Programatikoaren lehen balorazio publikoa egin nahi du LABek. 

LABek demokratizazioaren eta sektore publikoaren aldeko apustu irmoa eskatu du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_euskalHerria_nafarroa_15_06_29_nafarroa.png
Gaur egindako prentsaurrekoan, gehiengo sozialak eskatzen duenari entzun eta eremu guztietan interes publikoen alde egin dezaten eskatu die LABek Aldaketaren aldeko indar politikoei. Geroa Bairi  aldaketari muga fiskalik ez jartzea eskatu dio.

LAB celebra su 40 aniversario en máximos históricos y reafirma su compromiso para impulsar el cambio en Nafarroa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

El sindicato LAB ha organizado hoy en Iruñea un acto y comida posterior para celebrar su 40º aniversario, con la participación de la Secretaria General Ainhoa Etxaide y el portavoz para Navarra Igor Arroyo. Se cumplen también 70 años de la creación del FSM, la Federación Sindical Mundial, de la que LAB forma parte. 

LABek eredu soziala aldatu eta lan harremanak demokratizatzeko beharra plazaratu dio Geroa Bairi

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_euskalHerria_nafarroa_15_06_11GeroaBai_nafarroa.png
LABek eta Geroa Baik bilera izan dute gaur, azken honek eragile sozialekin egiten ari den biraren baitan. LABen aldetik Igor Arroyo (Nafarroako bozeramailea), Isabel Artieda (zerbitzu publikoetako arduraduna) eta Juantxo Goien (antolakuntza arduraduna) egon dira; Geroa Bairen aldetik, berriz, Uxue Barkos eta Manu Aierdi.

Nafarroako aldaketaren aldeko gehiengo parlamentarioa txalotu eta aldaketa soziopolitikorako proposamena berresten du LABek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Xahuketaren, Nafarroako Kutxaren desagerketaren, pribatizazioen eta murrizketen erantzule diren Erregimenaren indarrak (UPN-PP-PSN) zigortu egin ditu Herritargoak bozka bidez. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerrak gehiengo nahikoa dute Aldaketaren Gobernua osatzeko, baita udal gehienetan alkatetzak eskuratzeko ere. Langileriarentzat oso berri ona da eta aipatutako lau indarrek akordioak egin ditzatela nahi du herritarren gehiengoak. 

Administrazioan azaldutako aldaketarako borondatea igandean ere gauzatu dadin eskatu du LABek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Argazkian, LABeko ordezkaritza (Igor Arroyo, Isabel Artieda, Iosu Alcalde eta Aitziber Perez) EH Bilduko ordezkariekin (Adolfo Araiz, Xabi Lasa, Victor Rubio eta Arantza Izurdiaga) bilduta. EH Bilduk LABek egindako proposamena aintzat hartu du. Argazkian, LABeko ordezkaritza (Igor Arroyo, Isabel Artieda, Iosu Alcalde eta Aitziber Perez) EH Bilduko ordezkariekin (Adolfo Araiz, Xabi Lasa, Victor Rubio eta Arantza Izurdiaga) bilduta. EH Bilduk LABek egindako proposamena aintzat hartu du.
Foru administrazioko hauteskundeak irabazi ostean, bertan azaldutako aldaketarako borondatea igandean ere gauzatu dadin eskatu du LAB sindikatuak "Murrizketei eta pribatizazioei aurre egin ostean, orain zerbitzu publikoak berreraikitzeko garaia da eta horretarako ezinbestekoa da legegintzaldi honetan Gobernu ardurak izan dituztenak (UPN eta PSN) oposiziora igaro daitezen", adierazi du LABen bozeramaile Igor Arroyok.

 Aldaketaren aldeko akordio soziopolitikorako proposamena
 
Propuesta de acuerdo sociopolítico por el cambio

Page 1 of 3