LAB SINDIKATUA

2017/08/20 :: 10:10

Azken Eguneraketa:2017/08/18 :: 9:43

HIZKUNTZA
Hemen zaude: EUSKAL HERRIA Aberri eguna

Aberri eguna

Garai berrirako lehentasunak: gatazkaren ondorioak, erabakitzeko eskubidea eta aldaketa sozialerako burujabetza

E-posta Inprimatu PDF fitxategia


2017ko Aberri Eguna
LAB sindikatuaren adierazpena

LAB sindikatuak, Aberri Egunaren karietara, Euskal Herrian irekitzen den garai politiko berriaren azterketa egin du. Aldarrikapenak konpromisoekin eta urrats hautemangarriekin josteko garaia dela dio LABek, hiru lehentasunetatik abiatuta: lehenik, ETAren armagabetzearen ondotik irekitzen den garai berrian gatazkaren ondorioei heltzea, presoen auzia agenda politikoaren erdian jarriz; bigarrenik, gatazka politikoaren ernamuina den erabakitzeko eskubidearen egikaritza; hirugarrenik, aldaketa sozialerako burujabetza prozesua abian jartzea.

Mugi gaitezen, independentziaren bidean, mobiliza gaitezen Aberri Egunean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Aberri Eguna gertu dugu. Aurtengoan Independentista Sareak Iruñean egin du deialdia martxoaren 27an "Independentziari bai" lelopean. LABek bat eginez, antolatutako manifestazio eta ekimenetan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu euskal langile guztiei. Manifestazioa eguerdiko 12:00etan hasiko da Golemen eta egunean zehar ekimen ezberdinetaz gozatzeko aukera izango da.

Etorkizuna independentzia dela aldarrikatu dute milaka eta milaka lagunek Iruñean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Independentistak Sareak milaka lagun bildu zituen Iruñean independentziaren alde Aberri Egunean.

LABen ustez posiblea da gaur egungo egoera eraldatu eta etorkizun berri bat eraikitzea

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Aberri Eguna iristear dugun honetan, eguneroko zurrunbiloak sortzen dizkigun zereginen gainetik, gogoeta lasaiagoa eta sakonagoa egiteko parada hartu nahi dugu. Gero eta nabarmenagoa da Euskal Herriaren etorkizuna jokoan dagoela. Gure ingurura begiratu eta hauxe besterik ez dugu ikusten: krisi ekonomikoa eta egundoko ustelkeria; inboluzio politikoa eta eskubide murrizketak; babes sozialaren eta zerbitzu publikoen deuseztea; langabezia, pobrezia eta bazterketa soziala; genero indarkeria eta diskriminazioa; gure hizkuntza, kultura eta hezkuntza sistemaren aurkako etengabeko erasoak; jarduera ekonomikoaren erorketa eta ehun produktiboaren ahultzea... Langileon, herritarron eskubide sozial eta politikoen etengabeko urraketa.

Guztion etorkizuna jokoan dago. HELDU INDEPENDENTZIARI!

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Aberri Eguna gertu dugu. Aurtengoan Independentista Sareak Iruñean egin du deialdia Apirilaren 5ean eta LABek bat eginez, antolatutako manifestazio eta ekimenetan parte hartzeko deia luzatu nahi dei euskal langile guztiei. Manifestazioa eguerdiko 12:00etan hasiko da Golemen eta egunean zehar ekimen ezberdinetaz gozatzeko aukera izango da.

LAB: “Euskal langileen inplikazioa, bultzada eta sostengua ezinbestekoa da nazio gisa ditugun erronkei aurre egiteko”

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABek bat egiten du Independentistak Sareak Iruñean antolatutako manifestazio eta ekimenekin eta dei egiten die euskal langileei bertan parte har dezaten.

ABERRI EGUNA
Apirilak 20 IRUÑEA
12:00etan MANIFESTAZIOA Golemetatuk
15:00etan BAZKARIA Anaitasunan
Egun osoan zehar INDEFESTA ALDE ZAHARREAN

«Gehiengoaren nahia, INDEPENDENTZIA»

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Independentistak sareak martxoaren 28an 2014ko Aberri Egunaren diseinua iragartzeko prentsaurrekoa eskaini zuen. «Gehiengoaren nahia, INDEPENDENTZIA» lelopean aurtengo Aberri Eguna apirilaren 20an Iruñean ospatuko da. 12:00etan Manifestazioa abiatuko da Golem Zinemetatik eta arratsaldeko 15:00etan Bazkaria izango da Anaitasunan. Egunean zehar Indifesta izango da Alde Zaharrean. 
E-posta Inprimatu PDF fitxategia

2013ko Aberri Eguna. LAB sindikatuaren adierazpena.