LAB SINDIKATUA

2017/11/18 :: 20:27

Azken Eguneraketa:2017/11/17 :: 17:09

HIZKUNTZA
Hemen zaude: EUSKAL HERRIA Pentsiodunen Plataformak

Pentsiodunen Plataformak

Gipuzkoako Nagusien Kontseiluko parte hartzearen murrizketa salatzen dugu, kanpoan utzi baitituzte Jubilatu eta Pentsionisten Elkarteak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Pasa den urriko 2017/17 dekretuak Gipuzkoako Adinekoen Kontseiluaren osaketa aldatzen du. Orain, 17 bokalia izango ditu, orain arte 23 izan dituen arren, 2013/21 dekretuaren ondoren. Kendu duten bokalietako bat Jubilatu eta Pentsionisten Elkarteei zegokien.

Pentsio sistema propioaren aldeko 7.306 sinadura aurkeztu dira Nafarroan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Nafarroako Pentsionistak Martxan plataformak 7.306 sinadura aurkeztu ditu. Horri esker, Nafarroako Parlamentuko osoko bileran Herri Ekimen Legegilearen inguruko eztabaida burutu ahal izango da. ILP honen bidez pentsiorik apalenak osatu eta 1080€tako gutxiengo pentsioa ezartzea eskatzen dute, baita babes eta gizarte segurantzaren bertako sistema sortzea ere.

Pentsionistak Martxanek Herri Ekimen Legegilerako beharrezkoak diren sinadurak bildu ditu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Nafarroako Pentsionistak Martxan plataformak 6.500 sinadura baino gehiago bildu ditu dagoeneko, publikoki adierazi duenez. "Horri esker", esan dute,  "aurkez dezakegu Herri Ekimen Legegilea Nafarroako Parlamentuan. Hartan eskatzen dugu, bertzeak bertze, lege bat eratu behar dela, non haren bidez, pentsio osagarri txikiagoa eta hileko 1080 €tako gutxiengo pentsio ezarriko liratekeen. Kopuru horri, gaur gaurkoz, duintasuneko gutxiengo sarreratzat irizten diogu".

71.724 sinadura pentsio duinen alde eta babes eta gizarte segurantza sistema propioaren alde

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Eskubide Sozialen aldeko EAEko Pentsionisten Platatormek 71.724 sinadura aurkezten zituzten Gasteizko Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorrean pentsio duinen alde eta babes eta gizarte segurantza sistema propioa eskatuz (sinadura kopuru hau, Herri Ekimen Legegile bat aurkezteko behar diren sinadura kopuruá baino zazpi aldiz handiagoa da).

Pentsio duinak bermatzeko sinadura bilketa Nafarroan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Nafarroako Pentsionistak Martxan plataformak pentsio duinak bermatzeko Herri Ekimen Legegile bat nafar Parlamentuan tramitatzeko sinadura bilketari ekin dio. 7.000 sinadura behar dituzte eta sei hilabete dituzte guztiak jasotzeko. Herri Ekimen Legegile honekin pentsio baxuenak 1.080€taraino osatu daitezen lortu nahi dute.

Pentsio duinen aldeko sinadura bilketa martxan da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Eskubide Sozialen Aldeko Euskal Herriko Pentsionisten Plataformak hilean 1.080 euroko gutxieneko pentsioak eta EAEn Pentsio, Babes Soziala eta Dependentzia kudeatuko dituen Erakunde Publiko propioa sor dadin eskatzeko sinadura bilketa aurkeztu zuten atzo. Pentsionisten egoera asko okertu da eman diren murrizketak medio, egunetik egurera eros ahalmena galtzen ari dira. Ekimen honekin Europako Kartak aholkatzen duen moduan, Gasteizko Parlamentuan dauden ordezkariei eta Eusko Jaurlaritzari pentsio duinen alde, Aurrekontuen baitan beharrezko diren osagarriak onar ditzatela eskatzen zaie.

Pentsiodunek eskubide sozialen alde kalera irteteko deia egin dute

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Euskal Herriko Pentsiodunen Plataformak manifestazioa deitu du datorren otsailaren 25erako pentsio duinen alde, kopagorean aurka eta ondo adintzeko autonomia pertsonala eskatzeko. Mobilizazioa Bilbon izango eguerdiko 12:00etan eta Plaza Zirkularretik emango zaio hasiera. Aurretik pentsiodunek asanblada egingo dute egungo egoera eta Euskal Herriko Karta Sozialaren osaketa eta lanketan egindako lana aztertzeko.

Las plataformas de Pensionistas registran en el Parlamento 43.600 firmas contra el Copago

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Las Plataformas de Pensionistas de Gipuzkoa, Bizkaia y Araba registran 43.600 firmas de personas que están en desacuerdo con el decreto ley que regula los pagos sanitarios.

Pentsionistak Martxan plataformako kideek Madriletik berriz ere lapurretan ari direla salatu dute

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Bilbo, Donostia eta Gasteizen Pentsionistak Martxan Plataformak elkarretaratzeak burutu ditu Madrildik inposatzen dituzten erreforma eta murrizketak salatzeko. Elkarretaratzean dagoeneko pentsio erreformaren aurka jasotako 40.000 sinaduren berri eman dute. Sindikatu eta eragile sozialek datorren larunbaterako deitu duten manifestaziora joateko deialdia ere luzatu dute. 

Osasungintza publiko, unibertsal eta dohakoaren aldeko elkarretaratzea

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Euskal Herriko pentsiodunen plantaformek kopagoaren inposizioaren aurkako jarrera azaldu zuten atzo Gasteizko Legebiltzarraren aurrean.

LABek bat egiten du Euskal Herriko pentsiodunen plataformen mobilizazioarekin berrordainketaren aurka eta osasun sistema publikoaren alde

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Osasunerako eskubidea kolokan jartzen ari dira Euskal Herrian. Zerbitzuen kanporatzeak, pribatizazioak, langile eta diru partiden murrizketak, berrordainketak. Neurriz neurri, murrizketaz murrizketa publikoa, unibertsala eta doakoa izan behar duen Osasun Sistemaren oinarriak ahultzen ari dira, jakin badakitelako hauxe dela modu bakarra osasun asistentzia berdintasunez jasotzeko. 

Botiken berrordainketaren aurkako mobilizazioak bihar

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Euskal Herriko Pentsiodunen Plataformek botiken berrordainketaren aurkako elkarretaratzeak antolatu ditu bihar, otsailak 14 goizeko 11:00etan, Bilboko Osakidetzako egoitzan, Donostiako Groseko anbulategian, Gasteizko Santiago Ospitalean eta Lizarrako Foruen enparantzan. LAB sindikatuak bat egiten haien aldarrikapenekin eta bertan parte hartzeko deia luzatzen du.