LAB SINDIKATUA

2017/12/15 :: 11:17

Azken Eguneraketa:2017/12/15 :: 7:31

HIZKUNTZA
Hemen zaude: EUSKAL HERRIA Etxe kaleratzeak Etxebizitza lege proposamenaren aldeko manifestazioarekin egin dugu bat

Etxebizitza lege proposamenaren aldeko manifestazioarekin egin dugu bat

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



Apirilaren 26an irtengo gara kalera, PAH Hipotekak Kalte Eginikoen Nafarroako Plataformak deituta. Mobilizazioa Hemingwayren monumentutik abiatuko da 19:00etan, eta Iruñeko udaletxean amaituko da. Hainbat eragilek eta sindikatuk babesa eman diogu manifestazioari.

PAH Hipotekak Kalte Eginikoen Nafarroako Plataformak prentsaurreko bat eman du gaur Iruñean, apirilaren 26ko manifestazioarekin bat egin duten eragileen babesarekin. Mobilizazioa iragartzeaz gain, Espainiako Kongresuan maiatzaren 14an aurkeztuko duten etxebizitza lege proposamenaren edukien berri eman dute: etxebizitza ordainean lagatzeko eskubidea, alokairu bermatua, etxe kaleratzerik eza, etxebizitza soziala sustatzeko neurriak eta oinarrizko baliabideak bermatzea. LABek proposamenarekin egin du bat.
 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu