LAB SINDIKATUA

2018/08/17 :: 12:44

Azken Eguneraketa:2018/08/14 :: 16:00

HIZKUNTZA
Hemen zaude: EUSKAL HERRIA Euskal Gazteria Maravillas Gaztetxea husteko mehatxua salatu dugu, eta Geroa Bairi bere jarrera zuzentzeko eskatu diogu

Maravillas Gaztetxea husteko mehatxua salatu dugu, eta Geroa Bairi bere jarrera zuzentzeko eskatu diogu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



LABek Maravillas Gaztetxearen defentsan eta bere hustearen aurka mobilizatzeko deia egiten die langileei. Ez dugu indarrez hartutako neurririk onartuko. LABek eraikina husteko agindua bertan behera uzteko eskatzen dio Nafarroako Gobernuari, eta elkarrizketaren bidezko irtenbide baten alde egin dezala.

Maravillas Gaztetxea erabilerarik gabeko eraikin publiko batean sustatutako gizarte proiektu bat da, ehundaka gazteren ekarpen boluntarioari esker. Nafarroako Gobernuaren eraikin hau hutsik egon da urte luzez, eta gobernu desberdinek ez dute ezer egin hondatzen joan den denbora honetan guztian. Egun, Nafarroako gazteeentzat espazio ireki bat bihurtu da, gazteek eurek zaharberritu eta gero.

Geroa Baik espazio hau husteko duen grina ulertzea zaila da. Bakarrik uler daiteke ikuspuntu alderdikoi batetik. Alegia, Geroa Bairen jarreraren oinarrian ez dago nafarren interes orokorra, autogestionatutako gazteen proiektuen aurkako gorroto ideologikoa baizik.

Gaztetxea husteko erabakia bezain larria da indarra erabiltzeko erakutsitako asmoa. Nafarroako Gobernuak ez du akordio bat lortzeko inongo saiakerarik egin, eta epaitegian eskatu du eraikinaren hustea. Hori horrela izanik, indar polizialei argi berdea eman die esku hartzeko, horrek ekar ditzakeen ondorioekin.

Jarrera honek ez du zerikusirik aldaketaren alde egin zuen gehiengo sozialaren nahiarekin. Geroa Bairen jarrerak Alfredo Jaime eta Yolanda Barcinaren garaia ekartzen digu gogora, Euskal Jai Gaztetxea hustu zutenekoa.

 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.