LAB SINDIKATUA

2017/04/26 :: 9:43

Azken Eguneraketa:2017/04/25 :: 12:56

HIZKUNTZA
Hemen zaude: EUSKAL HERRIA Euskal Gazteria

Euskal Gazteria

Gazte Akelarreko hitzaldietan parte hartuko dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Garbiñe Aranburuk, Ainhoa Etxaidek, Oihane Zabalak eta Ander Bilbaok solasaldiak emango dituzte apirilaren 14an, Igorren. Sindikalgintza XXI. mendean, lan baldintzak eta burujabetza izango dira hizpide izango dituzten gaiak, besteak beste.

Gazte Danbada bestelako herri baten alde

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Aitzina eta Ernai gazte antolakundeek Gazte Danbada antolatuko dute martxoaren 25etik 28ra Laudion ‘Esna harrapa gaitzala’ lemapean. Etorkizunaren zain egon gabe, «bestelako herri baten aldeko borroka hauspotzea» izango dute helburu. LABek ere eredu justuago baten eraikuntzan rol aktiboa izan nahi du, horregatik gazteen gobidapenai erantzunez Gazte Danbadan izango da.

LABek Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan Ertzaintza sartu izana salatzen du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
@buikainfo@buikainfo
Atzo arratsaldean, Herri Unibertsitatea ekimenaren baitan, ikasleak itxialdia egiten ari zirela sartu zen Ertzaintza Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan, Dekanoak deituta. LAB UPV/EHUko Idazkari Orokorrarekin jarri da harremanetan Bilboko eskolan gertatutakoa salatzeko eta errepikatu ez dadin exijitzeko. Gertaera hau onartezina da eta argi izan behar du Errektoreak, jakin dakienean beste hainbat ikastetxetan arazorik gabe garatzen ari den ekimena dela Ertzaintzaren presentziarik gabe.

Altxa #m17|an Lanbide Heziketako prekarietatearekin amaitzeko!

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_euskalHerria_euskalGazteria_16_03_14AltxaLH_altxa.png
Datorren martxoaren 17an, Ikasle Abertzaleak, Ernai gazte antolakundeak eta LABek deituta, baterajotze nazionala egingo dugu Lanbide Heziketan ikasten ari diren gazteek bizi duten egoera larria azaldu eta gutxi batzuen interesak asetzeko gazte askoren hezkuntza eta praktikaldiak prekarizatzen dituztela salatzeko.

ZATOZ! Leioako Herri Unibertsitatera

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_euskalHerria_euskalGazteria_16_03_14_Herri-Unibertsitatea.png
Herri Unibertsitatea herritik eta herriarentzako eraikitzen ari garen hezkuntza eredu berria da. Aurtengoan, martxoaren 14tik 16ra bitarte, autogestionatutako klase, eztabaida, asanblada eta tailerretan parte hartzeko parada izango da. Adibidez “Emakumea euskal askapen mugimenduan” izenburupean antolatutako mahai inguruan Ainhoa Etxaide, LABeko Idazkari Nagusiak, hartuko du parte Itziar Aizpurua, Arantza Arruti eta Onintze Enbeitarekin batera.

Altxa gaitezen Lanbide Heziketan esplotazioarekin amaitzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_euskalHerria_euskalGazteria_16_02_05AltxaLH_altxa.png
Gaur egungo sistemak gazteak prekarietatera eta pobreziara kondenatu nahi ditu, beraien etorkizunaz erabakitzeko aukera lapurtuz, edota enplegua lortzeko emigratzera behartuz. Egoera hau errotik aldatzeko elkarlana eta indarrak batzea ezinbestekoa dira. Helburu honekin langile, gazte zein ikasleen arteko aliantzak eraikitzen ari gara eta honen adierazle da gaur LAB, Ernai eta Ikasle Abertzaleak-ek Lanbide Heziketako praktiketan gazteen eskubideak bermatzeko martxan jarritako kanpaina.

Gazteen egoera aztergai Gasteizen abenduaren 12an

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_euskalHerria_euskalGazteria_15_12_11deialdia_20151212_Ernai_Gasteiz.png
Gaur egun gazteek bizi duten prekarietatea ezin da larriagoa izan eta horren aurrean alternatiba eraikitzen hastea premiazkoa. Guzti honen inguruan aritzeko Ernai gazte antolakundeak ekitaldia antolatu du bihar, abenduak 12, 18etan, Gasteziko gastetxean “Bizitzeko jaio gara” izenburupean. Ekitaldiaren hasieran, Ainhoa Etxaide, LABeko Idazkari Nagusiak hitzaldia emango du “Burujabetzaren bidean bagoaz” izenburupean.

Esplotaziorik gabeko Euskal Herria eraikitzera goaz

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_euskalHerria_euskalGazteria_15_12_02ErnaiLAB_ernaiLab.png
ERNAI eta LABen elkarlanaz herriz herri eta lantokiz lantoki borrokak pizteko eta esplotazioarik gabeko Euskal Herriaren eraikuntzan aurrera egiteko gazteen prekarietatearekin amaitzeko aldarrikapen taula adostu eta publiko egin dugu gaur Bilbon. Prekarietateari aurre egin behar diogu, eta horretarako denok gara beharrezko. Euskal Herrian lan eta bizi nahi dugulako, etorkizuna irabazteko dugulako, batu borrokara!

LABek Gibelalderen dimisioa eskatzen du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_euskalHerria_euskalGazteria_15_10_05GibelaldeAdierazpenak_gibelALDE.png
Etxaide: "Gibelalderen adierazpenak iraingarriak dira langabezian dauden familia guztientzat"

Krisiak gazteak larriki kolpatzen ditu. Enpleguko azken datuek erakusten duten moduan langabeziak gora egin du gazteen artean, %5 hain zuzen ere. Hori horrela, Adegiko presidente Pello Gibelaldek egin berri dituen adierazpenak ezin dira larriagoak izan. Honelako adierazpenen aurrean LAB sindikatuak ezin du beste alde batera begiratu. Horregatik gaur Gibelalde jaunaren dimisioa eskatu eta ekimen berriak iragarri ditugu. Datorren ostegunean Adegiren aurrean mobilizatuko gara.

LAB eta ERNAIk elkarlanaren bidean urrats berriak emango dituzte

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_euskalHerria_euskalGazteria_15_09_23ErnaiLAB_ernai.png
Erronkaz beterik datorkigu kurtso berria eta hauei aurre egiteko lehentasunak eta plangintzak finkatu eta konpartitzeko lanetan dabil sindikatua. Helburu honekin batu da gaur, hilak 23, LAB sindikatua ERNAIekin. 

Gaztetxeak eta gune autogestionatuak defenda ditzagun irailaren 12an Bilbo eta Donostian

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_euskalHerria_euskalGazteria_15_09_09Gaztetxeak_gaztetxeak.png
Hiri eta auzoetan zeuden hutsuneak betetzeko helburuarekin, herriak eta herriarentzako sortutako guneak dira gaztetxe eta espazio autogestionatuak, herritarren autoantolaketaren emaitza. Udal batzuek ordea, autogestionatutako gune hauen kontrako jarrera nabarmena hartu dute hasieratik, ahal duten heinean gune hauen ibilbidea oztopatuz. Kukutza eta Kortxoenean gertatutakoan honen adibide ezin hobea dira. Gertatutakoa salatu beharra dago eta beste hainbat eragilerekin batera irailaren 12rako deituta dagoen manifestazioan izango da LAB.

"Gazteen lan eskubideen gida" Bakion

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_euskalHerria_euskalGazteria_15_08_21_bakioGazteGida.png
LAB eta ERNAIren arteko “ Gazteen lan eskubideen gida” eskualdez eskualde aurkezteko dinamika aurrera doa. Atzokoan Bakion izan zen gazteek ditutzen lan eskubideak ezagutu eta aldi berean borroka tresna gisa erabiliz ukatuak zaizkigun eskubideen aldeko borroka indartu eta bestelako eredu sozioekonomikoa eraikitzeko gidaren aurkezpena.

 Gazteontzako lan eskubideen gida [PDF]
 
Guía de derechos laborales para jóvenes [PDF]


Urratsez urrats etorkizuna borrokatzen Aiaraldean uztailaren 1etik 3ra

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_euskalHerria_euskalGazteria_15_06_29aiaraldea_lanBiziIkasi.png
Uztailaren 1etik 3ra Aiaraldean Lab Bizi Ikasi plataformak eskualdeko ibilaldia antolatu du. Aretako LIPmesa enpresatik abiatuko eta Amurrion amaituko den martxak Aiaraldeko gazteak formakuntzan, aisialdian eta eztabaidan batzea du helburu. Lan mundua aztertzeko Ainhoa Etxaide LABeko Idazkaria Nagusia izango da lehen egunean arratsaldeko 17:30etan.

Euskal gazteriak jasaten duen langabezia eta prekarizazio egoerari aurre egin behar zaio

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak egin duen agiriak ez du zalantza izpirik uzten, eta euskal gazteria jasaten ari den egoera gordinaz LABek egin duen balorazioa baieztatzen du. Uste dugu neurriak hartu behar direla eta ezikusiarena egiteari utzi behar zaiola.

Gazte-gidaren aurkezpena ekainaren 18an Bermeon

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_euskalHerria_euskalGazteria_15_06_10BermeogazteGida_gazteGida(1).png
Ernai gazte antolakundeak, LAB sindikatuak eta Bermioko Gazte Asanbladiek deituta datorren ekainaren 18an Ernai eta LABek plazaratutako "Gazteontzako lan eskubideen gida" aurkeztuko da Bermeon. "Kontatu barik lan egin behar badut, ze eskubide dekot?" izenburupean arratsaldeko 19:00etan Kabidxen emango zaio hasiera aurkezpenari.

LABek gogorki salatu nahi ditu Igarki, Ibon eta Aialaren atxiloketa eta Ertzaintzak izandako jarrera bortitza

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
@pellozubiria@pellozubiria
LABek gogorki salatu nahi ditu gaur Gasteizko Andra Mari Zuriko Herri Harresian izandako gertaerak. Salatu nahi dugu Igarki Robles, Ibon esteban eta Alaia Zaldibarren atxiloketa, eta atxiloketa unean Ertzaintzak izandako jarrera bortitza, bai gazteen aurka, bai euren aldeko herri harresia osatu nahian jardun zuten herritarren kontra. 

LANGILEOK BORROKAN GAZTEAK LIBRE

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_euskalHerria_euskalGazteria_15_05_12LibreGasteiz_gazteakLibre.png
LABek dei egiten die Euskal Herriko langile guztiei, eta herritarrei orohar, gure herriaren, gure gazteriaren kontrako azken bidegabekeria hau salatu eta Estatuaren estrategia errepresiboaren aurrean, Euskal Herria libreago bat eskatzeko datorren astebururako deituak izan diren mobilizazioetan parte hartzera  eta salaketa hori bera lantokietara ekarri eta ikusgai egitera. 

Gazteontzako Lan Eskubideen Gida zabaltzeko ekimena Bilbon

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LAB sindikatuak eta Ernai gazte antolakundeak lan baldintza duinen gida zabaltzeko ekimen informatiboa egin zuten Bilbon. Burger King baten aurrean egin zuten ekimena,  gazteriaren lan baldintza prekarioen erakusleetariko bat delako enpresa multinazionala.

Gazteen lan eskubideen gidaren aurkezpena Lizarran

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LAB eta ERNAIren arteko “ Gazteen lan eskubideen gida” eskualdez eskualde aurkezten ari gara. Atzokoan Lizarran 15 lagun batu ziren aurkezpenera. Konturatuak gaude, horrelakoak antolatzea guztiz beharrezkoa dela eragile bien arteko harremana sendotzeko, antolatzeko eta borrokatzeko beharra ikustarazteko eta gazteak egungo legeen barruan zein eskubide dituzten jakitun izateko, gero eskubide horiek beteak izan daitezen.

Gazteon lan eskubideen gidaren zabalpena Gasteizen

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Krisiaren aitzakipean aurrekaririk gabeko erasoak jasaten ari da euskal gazteria. Besteak beste lan baldintzen okertuz, ikasteko zailtasuna areagotuz edo politika sozialetan murrizketak aplikatuz langile klasearen prekarietate egoera betikotu nahi dute. Egoera larri honen aurrean unea da dagozkigun eskubideen berri izan eta norabide berean bultzatzeko. Atzo, Gasteizen langile gazteen artean zabaldu genuen gida, dituzten eskubideen inguruan informatuz eta borrokara batzeko animatuz.

Page 1 of 3