MAIATZAK 1
LAN, BIZI, HERRI DUINA

SOBERANÍA DESDE LA IZQUIERDA

2018/08/15 :: 15:13

Azken Eguneraketa:2018/08/13 :: 8:08

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Maiatzaren Lehena 2018

Aldaketarako grina bizi-bizirik dagoela erakutsi dugu Euskal Herri osoan zehar egindako mobilizazioetan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Eskualdez eskualde mobilizatu gara gaur, Maiatzaren Lehenaren etorrerarekin. Euskal Herriko hainbat txokora eraman ditugu gure aldarrikapenak, “Lan, bizi eta herri duina. Burujabetza ezkerretik” leloarekin. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk nabarmendu du baldintzak daudela alternatiba orokor bat gauzatzeko.



LABek lan, bizi eta herri duinak aldarrikatu eta milaka pertsona bildu ditu Nafarroako sei manifestazioetara

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Maiatzaren Lehenaren karietara Euskal Herriaren luze-zabalean 25 manifestazio egin ditu LAB sindikatuak gaur. Nafarroan sei izan dira: Iruñean, Tuteran, Altsasun, Tafallan, Lizarran eta Donezteben. Guztietan aldarri bera izan da: lan, bizi eta herri duinak. Nafarroako manifestaziorik jendetsuenean, Iruñekoan, Igor Arroyo LABeko bozeramaile eta idazkari nagusi ondokoak adierazi du beharrezkoa dela “planto orokor bat patriarkatuaren, prekarietatearen eta 78ko Erregimenaren aurrean”.

Lan, bizi, herri duinaren alde Maiatzak 1ean kalera! #LanBiziHerriDuina #M1Duina

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

"Lan, bizi, herri duina" izango dugu ardatz aurtengo Maiatzaren Lehenean eta eskualdeka mobilizatuko gara 25 manifestazio ezberdinetan. Eraldaketa sozialerako grina gauzatzeko mobilizazio soziala indartu beharra dago eta aldaketa sozialerako grina edo gogo hori burujabetza prozesuarekin lotu behar dugu. Horretara goaz, Maiatzaren Lehenean denok kalera!

Mobilizazioen irudiak eskualdeka #M1Duina

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Maiatzaren Lehenaren mobilizazioak eskualdeka egin ditu LABek aurtengoan. Hemen eskualde guztietako argazki sorta bat duzue.

2018ko Maiatzaren Leheneko argazkiak #lanBiziHerriDuina #M1Duina

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
2018ko Maiatzaren Leheneko argazki guztiak hemen.

Page 1 of 2

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.