LAB SINDIKATUA

2017/05/25 :: 8:31

Azken Eguneraketa:2017/05/25 :: 4:21

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

"Langileon mobilizazioa izango da Euskal Estatuari benetako bultzada emango diona"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea

b_345_129_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_maiatzarenLehena_2017_17_04_25Eskumaldea_Eskumaldea2(1).png

LAB sindikatuak ekitaldi bat egin du gaur Zamudioko Teknologia Parkean. Maiatzaren Lehenean kalera ateratzeko deia egin du bertan Ainhoa Etxaidek, sindikatuko beste ordezkari batzuekin batera: “LABen aldarrikapen historiko batekin aterako gara kalera, langileok estatu propioa nahi eta behar dugula”. Etxaideren esanetan, “konbentzituta egingo dugu, gero eta arrazoi gehiago dagoelako horretarako eta, gainera, egoera berri batean gaudelako. Estatus politikoari buruzko eztabaida irekita dago ia 40 urte pasa ondoren, eta euskal instituzioei eta EAJri bereziki eskatuko diegu ez dezatela eztabaida hori bahitu, Gobernura eta Eusko Legebiltzarrera mugatuta. Euskal jendarteak erabaki dezala estatusari buruz”.



LABek hiru mobilizazio egingo ditu Maiatzaren Lehenean: Baionan, Bilbon eta Iruñean. Bilbokoa, 12:00etan hasiko da Zabalburu plazatik, eta Sabin Etxearen aurrean amaituko da.

Etxaideren arabera, burujabetza da gakoa. “Burujabetza, errealitatea eraldatzeko; eta mobilizazioa, 78ko iruzurra errepikatzea eragozteko. Langileon mobilizazioa izango da Euskal Estatuari benetako bultzada emango diona".

b_345_230_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_maiatzarenLehena_2017_17_04_25Eskumaldea_Eskumaldea1.png

Zamudioko ekitaldian, delegatu batek eta Iratxe Azkue LABeko Eskumaldeko arduradunak ere hartu dute hitza, eta gogor kritikatu dute patronala eta EAJren politika ekonomikoa.

b_345_259_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_maiatzarenLehena_2017_17_04_25Eskumaldea_Eskumaldea6.png

Teknologia Parkearen ekitaldiaren aurretik, hitzaldia egin dute duela urte batzuk itxitako Troquenor enpresan, Sondikan. Eusko Jaurlaritzaren aldetik dagoen industria politika falta salatu dute, honen “Industria 4.0” ereduak prekarietatean sakondu baino ez duela egiten nabarmentzeaz gain.

b_345_288_16777215_0___materiala_argazkiak_ekintzaSindikala_maiatzarenLehena_2017_17_04_25Eskumaldea_Eskumaldea5.png

Urdulizko ospitalean ere egon dira LABeko kideak, Osakidetzaren aldetik ematen ari diren pribatizazio ahaleginak salatzeko.