LAB SINDIKATUA

2017/09/20 :: 21:52

Azken Eguneraketa:2017/09/20 :: 12:42

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Maiatzaren Lehena 2017

#Maiatzak1 komunikabideetan jasotako berrien bilduma

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABek Maiatzaren 1ean Baiona, Iruñea eta Bilbon burutako hiru mobilizazioen inguruan komunikabide ezberdinek jasotako berrien bilduma.

Aldaketa sozialerako burujabetza osoa aldarrikartu dugu Iruñean #Maiatzak1 #euskalEstatua

E-posta Inprimatu PDF fitxategia


Estatu propio bat eraiki behar da langileriaren lan eta bizitza baldintzak hobetzeko, Madrilera lotuak egoteak ekonomiko zein sozialki kaltetzen baitgaitu. Azken hamarkadetan Madriletik inposatu zainzkigun erabakiek argi erakutsi dute faltsuki izendatutako Nafar autogobernuak gabezia asko dituela. Murrizketen, prekarietateren eta inposaketen fasea gainditu beharra dago. Ireki dezagun aldaketa sozialaren garaia, ireki dezagun langileon garaia.

Ainhoa Etxaide, LABeko Idazkari Nagusiaren interbentzioa Maiatzaren Lehenean.

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Langileok Euskal Estatua!
Burujabetza osoa aldaketa sozialerako

Trabajadores y trabajadoras vascas por el Estado Vasco
Soberanía plena para el cambio social

#Maiatzak1|eko argazkiak #euskalEstatua

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Baiona, Bilbo eta Iruñean egindako Maiatzaren Leheneko mobilizazioen irudiak.

Ainhoa Etxaide: "Euskal Estatu bat eratzea da gure herri proiektua, eta orain da momentua"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Maiatzaren Lehenaren etorrerarekin, Euskal Herriko kaleak hartu ditugu milaka eta milaka langilek, Euskal Estatua aldarrikatzeko. Burujabetza osoa behar dugu aldaketa soziala gauzatzeko, garai berri bat irekitzeko, eta hala aldarrikatu dugu Baiona, Iruñea eta Bilboko manifestazioetan. Mobilizazioa ezinbesteko tresna da politika instituzionaletan eragiteko. Herriak prozesu soberanistaren palanka izan behar du. Bada, Maiatzaren Lehenean, langileok erakutsi dugu garai berri baten bila goazela.

Maiatzak 1. Langileok Euskal Estatua

E-posta Inprimatu PDF fitxategia


Burujabetza osoa aldarrikatu dugu Iruñeko Gizarte Segurantzaren aurrean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Ekimen berezi bat egin dugu Iruñean, burujabetza osoa aldarrikatzeko. Zehazki, Gizarte Segurantza eta Lan Ikuskaritzako bulegoen plakak kendu ditugu eta bi plaka alternatiboak jarri ditugu. Alde batetik, nafar orori gutxieneko pentsioa bermatzeko eta dagozkigun prestazioak izateko, Nafarroan Gizarte Segurantzako kutxa propioa kudeatzeko eskumena aldarrikatuz. Eta beste aldetik, Nafarroak lan arloko eskumenak izatea eta zehazki, Lan Ikuskaritza propioa izateko eskumena aldarrikatuz.

"Langileon mobilizazioa izango da Euskal Estatuari benetako bultzada emango diona"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia



LAB sindikatuak ekitaldi bat egin du gaur Zamudioko Teknologia Parkean. Maiatzaren Lehenean kalera ateratzeko deia egin du bertan Ainhoa Etxaidek, sindikatuko beste ordezkari batzuekin batera: “LABen aldarrikapen historiko batekin aterako gara kalera, langileok estatu propioa nahi eta behar dugula”. Etxaideren esanetan, “konbentzituta egingo dugu, gero eta arrazoi gehiago dagoelako horretarako eta, gainera, egoera berri batean gaudelako. Estatus politikoari buruzko eztabaida irekita dago ia 40 urte pasa ondoren, eta euskal instituzioei eta EAJri bereziki eskatuko diegu ez dezatela eztabaida hori bahitu, Gobernura eta Eusko Legebiltzarrera mugatuta. Euskal jendarteak erabaki dezala estatusari buruz”.

Burujabetza aldarrikatuko dugu eredu ekonomiko eta sozial berria eraikitzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Aurtengo hau izan daiteke garai berri baten atariko Maiatzaren Lehena: “Euskal Herrian eta gure mugetatik harago ematen ari diren gertakariek aukera berriak zabaltzen dituzte. Erronka ekonomiko eta sozialei aurre egin ahal izateko, burujabetzarako bidea egiten ari dira Catalunya eta Eskozia. Gurean ere gero eta gehiago gara geure lan eta bizi baldintzen gainean erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dugunok”. Prentsaurreko bidez Igor Arroyo Nafarroako bozeramaileak adierazi duenez, “badira bi urte Nafarroan aldaketa instituzionala gauzatu zenetik. Aurrera egin da, nabarmen, gure herrialdearen demokratizazioan. Bazterketa sozialaren kontrako hainbat neurri hartu dira. Alabaina, aldaketa soziala eginkizun dago oraindik; berau gauzatzeko, bi oztopo nagusiri aurre egin behar zaie”.

Hainbat jarduera antolatu ditugu Eskumaldean, Maiatzaren Lehenaren atarirako

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Hainbat jarduera antolatu ditugu Eskumaldean, apirilaren 25erako, Maiatzaren Lehenaren aurrekari. Hitzaldi bat egingo dugu Sondikan, Troquenor enpresaren aurrean, "Industria 4.0? Industria 0, prekarietatea 4" leloarekin (9:00), propaganda banatuko dugu Urdulizko ospitalean (10:00); eta ekitaldi bat egingo dugu Zamudion, teknologia parkean (12:00). Jarduera horietan guztietan, Maiatzaren Lehenean Bilbon egingo dugun manifestaziorako deia luzatuko dugu.

Ainhoa Etxaide: “Burujabetza prozesuaren alde iniziatiba berriak hartzeko unea da”

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Maiatzaren Lehena iristear dugu. Hitzordu garrantzitsua sindikatuarentzat. Aurtengoan ere, Bilbo, Iruñea eta Baionan “Langileok Euskal Estatua. Burujabetza osoa aldaketa sozialerako” lemapean egingo ditugun mobilizazioaten gure aldarrikapenak plazaratuko ditugu. Guzti honen inguruan azalpenak emanez medioen aurrean izan dira Ainhoa Etxaide, LABeko Idazkari Nagusia, eta Garbiñe Aranburu, Idazkari Nagusi izateko hautagaia. LABek mobilizazioan kokatzen du burujabetza prozesurako giltza eta hala erakutsiko du Maiatzaren Lehenean. Erabakitzeko aukera berriro ere lapurtu nahi diguten momentu honetan, herri eta klase bezala borroka indartu behar dugu. PNV-PSE-PPk estatus politikoearen eztabaida proiektu ekonomikoaren interesen arabera kudeatu nahi dute. Beraz "78ko iruzurra berriro gerta ez dadin borrokatuko gara" azaldu du Etxaidek.