LAB SINDIKATUA

2017/12/18 :: 8:13

Azken Eguneraketa:2017/12/15 :: 12:08

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Maiatzaren Lehena 2014

Maiatzaren Lehenean langileok erabakitzeko dugun eskubidea aldarrikatu zuen LABek hamarnaka herritan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABek Maiatzaren Lehenean eskualdeka eta Euskal Herriko zazpi herrialdeetan egindako 28 mobilizazioen irudiak jasotzen dituen bideoa.

Ainhoa Etxaideren adierazpenak 2014ko Maiatzaren Lehenean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Bilboko LABen Maitzaren Leheneko manifestazioaren aurretik Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiak medioen aurrean egindako adierazpenak. LABek langilegoari protagonismoa emango dion sindikatuen arteko aliantzetan sakontzeko hartutako konpromezua azaldu zuen, besteak beste.

Maiatzaren Leheneko mobilizazioen argazki galeria

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Euskal Herrian LABek burututako Maiatzaren Lehenaren argazkia orokorra ematen duen argazki galeria. Pare bat mobilizazioen argazkien zain, gaur burututako ekimen guztietako argazki bat topatuko duzu bertan.

LABek milaka lagun bildu ditu Nafarroan aldaketa sozial eta politikoaren alde

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Aurten ere LABek Maiatzaren Leheneko mobilizazio sindikal handiena burutu du, Euskal Herria osoan 28 manifestazio eginez. Nafarroan 7250 lagunek parte hartu dute, Iruñean 5500, Tuteran 250, Tafallan 300, Lizarran 450, Irunberrin 150, Altsasun 300 eta Donezteben 300 izandako deialdietan.

Ainhoa Etxaide: «Langileriak badu gauzak aldatzeko gaitasuna»

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiaren interbentzioa Maiatzaren Leheneko Bilboko ekitaldian.

2014ko Maiatzaren Leheneko parte hartzearen datuak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

"Langileok erabaki, Euskal Herriak erabaki dezan" lelopean, LABek deitutako 2014ko Maiatzaren Leheneko mobilizazioetan 30.000 langilek parte hartu dute. 28 mobilizazio ezberdin egin dira Euskal Herriko zazpi herrialdeetan.

Milaka langilek krisitik ateratzeko berma direla aldarrikatu dute Euskal Herriko zazpi herrialdeetan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABen Maiatzaren Leheneko deialdiari jarraituz milaka langile irten dira kalera euskal langileoi eta Euskal Herriari zor zaigun erabakitzeko eskubidearen alde borrokatzera. LAB sindikatuak eskualdeka burutu du 2014ko Maiatzaren Lehena, langileon aldarriak hamarnaka herri eta zazpi herrialdeetara zabaldu delarik. 

MAIATZAREN LEHENA

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LAB sindikatutik gure eskubideen defentsan eta Euskal Herriak behar duen erabakitzeko eskubidearen alde, gaur, Maiatzaren Lehenean kalera irteteko gonbitea luzatu nahi dizuegu.

Erabakitzeko eskubidea da krisitik irteteko beharrezko dugun burujabetza prozesuaren giltza, eta gu langileok, gure parte hartzearekin berma.

LAB aldaketa sozial eta politikoaren alde mobilizatuko da Nafarroan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Zazpi manifestazio antolatu dira Nafarroan; Iruñea, Tutera, Tafalla, Lizarra, Irunberri, Altsasu eta Donezteben. Manifestazio nagusiena 12:00etan hasiko da Gaztelu Plazan eta bost bloke izango ditu: Zerbitzu pribatuak; Industria; Zerbitzu Publikoak; Gazte, langabe eta prekarioak; eta Pentsiodunak.

Baztan Bidasoako LAB eta Ernaik Maiatzaren Lehenean eta maiatzaren 3ko manifestAKZIOAn parte hartzera deitu dute

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Baztan Bidasoako LAB sindikatuak eta Ernai gazte antolakunde independentistak Estatuetatik inposatzen ari diren agenda ultraneoliberalaren kontra Maiatzaren Lehenean eta maiatzaren 3an Bilbon burutuko den manifestAKZIOan parte hartzeko deia luzatu dute.

Maiatzaren lehenean langileok kalera Euskal Herriak erabaki dezan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LAB sindikatuak pasadan Maiatzaren Lehenetik hona zerbitzu publikoen eta negoziazio kolektiboaren defentsan, enpleguaren eta langileon eskubideen alde eta euskal herriak bere bidea egiteko duen eskubidea aldarrikatuz egindako ekimenenak laburbiltzen dituen bideoa landu du. Langileok erabakitzeko ordua da, Euskal Herriak erabaki dezan. 

Borrokaren bitartez lehen lortutakoa berreskuratu behar dugula aldarrikatu du Hernaniko LABek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Maiatzaren lehenera deituz LAB sindikatuak prentsaurrekoa eskaini zuen pasadan ostegunean Hernanin. Hernaniko mobilizazioa eguerdiko 12:00etan Gudarien Plazatik abiatuko dela iragarri zuen.

LAB llama a los y las trabajadoras de Araba a reivindicar en Primero de Mayo la soberanía política, económica y social de nuestro pueblo

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Representantes de LAB en Araba han comparecido en rueda de prensa para presentar las movilizaciones previstas para el Primero de Mayo y hacer un llamamiento a los y las trabajadoras de la importancia de mobilizarse en defensa del empleo y unas condiciones dignas de trabajo y en contra de reformas e imposiciones.

 Hernaniko LAB: «Lehen lortutakoa berreskuratu behar dugu, borrokaren bitartez»

Debaldeako eta Buruntza Goierriko LABek Maiatzaren Lehenean kalera irtetearen garrantzia azpimarratu du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Debaldeako eta Buruntza Goierriko LABek bizi dugun egoera larriaren aurrean eredu propio baten beharra dugula aldarrikatzeko Maiatzaren Lehenean kalera irten dadila eskatu dio langilegoari. Pairatzen ditugun politiken ondorioak Debaldeko eskualdean eta Goierri ez direla salbuespena ere salatu dute sindikatuko ordezkariek.

Krisitik ateratzeko erabakitzeko eskubidea aldarrikatuko du LABek Maiatzaren Lehenean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Maiatzaren Leheneko aurkezpen prentsaurrekoko Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiaren interbentzioa.

2014ko Maiatzaren Leheneko mobilizazioak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LAB sindikatuak Maiatzaren Leheneko mobilizazioak eskualdeka egingo ditu aurten. "Langileok erabaki, Euskal Herriak erabaki dezan" lelopean 28 mobilizazio ezberdin burutuko dira Euskal Herriko zazpi herrialdeetan.

Krisitik ateratzeko erabakitzeko eskubidea aldarrikatuko du LABek Maiatzaren Lehenean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LABek Maiatzaren Lehenean kalera aterako dituen mezu, salaketa eta aldarrikapenak iragartzeko agerraldia eskaini du gaur Donostian. "Langileok erabaki, Euskal Herriak erabaki dezan" lelopean eskualdeka mobilizatuko da aurtengoan LAB, eskualde bakoitzeko errealitate ezberdinak mahaigaineratzeko nahiarekin. Ainhoa Etxaide, idazkari nagusiak, Maiatzaren Lehenaren protagonista langilegoa dela azpimarratu du, justizia sozialerako giltza burujabetza den bezala, langilegoa baita hori aurrera eramango duen ezinbesteko sujetua.

 Deialdiak