LAB SINDIKATUA

2018/07/21 :: 13:07

Azken Eguneraketa:2018/07/20 :: 12:12

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

‘Piztu Alarma’, laneko abusuei aurre egiteko tresna aktibista berria, aurkezteko hamahiru bilera eginen dituzte Iruñerrian

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea

LAB sindikatuak, bere afiliatu eta jarraitzaileekin elkarlanean, tresna aktibista berria sortu du Iruñerrian, lantokian gerta daitezkeen askotariko abusuei aurre egiteko. Tresna berriaren inguruan komunitate bat eratzen ari da, hainbat sostengu talde sortu dira eta, horiek osatzen segitzeko, hamahiru bilera ireki eginen dituzte maiatzean Iruñerriko bertze hainbertze tokitan.

Azken urteetako lan erreformek prekarietatean murgildu dituzte langile asko eta asko, enpresetako lan harremanak hankaz gora jarri dituzte, lan baldintzak okertu dituzte, eta gainera langileen aurkako abusuak ugaritu dituzte: tratu desegokiak, derrigorrezko aparteko orduak, esplotazioa, hitzarmena ez bete, mehatxuak...

Eta abusu horiei guztiei aurre egiteko, Piztu Alarma izeneko tresna abiatu du LAB sindikatuak. Hala, Iruñerriko auzo eta herrietan elkartasun komunitate bat osatu dugu, langileriaren sektore ahulek zein ohiko langile mugimendutik at daudenek pairatzen dituzten eskubide urraketak eta abusuak detektatzeko, salatzeko eta langileei babesa emateko.

Piztu Alarma tresna aktibo berria izanen da Iruñerrian, baina ez da ideia berria. Ipar Euskal Herrian ezartzen ari diren erreforma neoliberalak (Macron-en legea-eta) ez aplikatzeko LABek abiatua duen Alarma Soziala egitasmoa da gure ideiaren abiapuntua. Eñaut Aramendi, Alarma Soziala tresnako ekintzailea, lehenbiziko bileran izan zen.
 


 
 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.