LAB SINDIKATUA

2017/06/27 :: 22:43

Azken Eguneraketa:2017/06/27 :: 10:56

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Hauteskunde Sindikalak

Iruñeko Udala: LAB nagusi + 1

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_zerbitzuPublikoak_UdalEtaForuAdministrazioa_16_09_29Udala_iruneaUdala.png
Berriz ere sindikatu bozkatuena izan gara eta LAB sindikatuak atzoko hauteskundeetan jaso dituen 237 botoetako bakoitzak balio izan digu baieztatzeko orain dela urte batzuk gure lan sindikala aurrera eramateko aukeratutako bidea egokia zela.

LAB lehen indarra E. Leclerc eta Gurpea Industrialen

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

LAB sindikatuak enpresa ezberdinetan hauteskundeak irabazi ditu. E.Leclerc Hipermenkatuetan LABek komitearen gehiengoa mantendu du 6 ordezkari lortuz 13tik. Gurpea Industrialen ere, sindikatua ordezkari 1etik 2ra igo da eta gehien bozkatutako sindikatua izan gara. Bestetik, enpresa txikietan ordezkaritza lortzen ari gara. Gaurdaino ordezkaritza ez genuen SLAN eta Solera enpresetan esaterako, hauteskundeak irabazi ditugu.

LAB lehen indarra Edesa Industrialeko hauteskunde sindikaletan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

CNA enpresak Fagor Electrodomésticos erosi zuenetik lehen aldiz burutu dira hauteskundeak eta langileek ondorengo ordezkaritza hautatu dute: LABeko 6 delegatu eta ELAko 3 delegatu. Bozketetan, LABek 105 bozka eskuratu ditu, eta ELAk 50 bozka. 

5 delegatu gehiago lortu ditu LABek Lanbideko hauteskunde sindikaletan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Lanbideko azken hauteskundetako emaitzek LAB 4 ordezkari izatetik 9 izatera pasa dute. Ordezkari gehiago aukeratzen ziren hauteskunde hauetan LAB izan da gorakada handiena izan duen sindikatua. Lanbideko LABek emaitza hauek asanbladaren iritziarekin bat datorren ekintza sindikalaren saria dela adierazi du. Emaitzek utzitako argazki orekatuaren aurrean eta hauteskunde kanpainako tensioak gainditzeko nahiarekin, LABek langileen eskubideen defentsan eta enplegu publikoaren alde batasun sindikala berrindartzeko deia egin du.

Gipuzkoako Laboralak "LABekin bat"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_labSindikatua_hauteskundeSindikalak_2014_15_06_23_gipuzkoakolaboralak.png
LAB sindikatua Gipuzkoako Laboraletako hauteskunde sindikaletan 4 delegatu lortuta lehen indarra izan da. LABetik gure alde egin duten langile guztiei eskerrak ematearekin batera langileon eskubideen defentsan jarraitzeko konpromezua berritsi nahi dugu.

LAB lehen indarra Auzo Lagun Gipuzkoan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Pasadan ostegunean Auzo Lagun S.Coop. Gipuzkoan hauteskunde sindikalak burutu ziren. Lortutako 740 bozkek LAB lehen indarra izatera eraman dute, 12 delegatutik 14ra pasa da. LABek hauteskunde egunean ELAk izandako jarrera salatu nahi du, posta bidezko 8 bozken ziurtagiriak faltsifikatu baitzituen.

LABek lehen indarra izaten jarraitzen du Irakaskuntzan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_labSindikatua_hauteskundeSindikalak_2014_15_06_01Irakaskuntza_irakaskuntza.png
LABek 2014/2015 ikasturtean burututako Hauteskunde Sindikalen balorazio positiboa egiten du. Sindikatuaren proiektuak babes zabala jaso du langileen aldetik eta beste behin, lehen indarra da Irakaskuntzan.

LABek gehiengo osoa lortu du Nafarroako bi industria garrantzitsutan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_labSindikatua_hauteskundeSindikalak_2014_15_05_29Nafarroa_nafarroa.png
5 ordezkari eskuratu ditu Urdiaingo Magotteaux-en eta 7 Tafallako Fagor Ederlanen. LABek hazten jarraitzen du hilabetez hilabete. Lan Sailak publikatutako azken datu ofizialen arabera (apirilak 30), LABek bere gailur historikoa gainditu du berriz ere, ordezkaritza sindikalaren %14,43 eskuratuta. 

LAB babes gehien jaso duen sindikatua izan da Nafarroako Administrazioan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Atzo Nafarroako Administrazioan burututako hauteskunde sindikaletan LAB izan zen langileen aldetik babes gehien jaso zuen sindikatua. Polizia Foraleko eta Osasun Publiko eta Laboralen Institutoko ematzen faltan LAB 55 ordezkari izatetik 78 izatera pasa da. Emaitza hauek langileak Nafarroan hain beharrezkoa den aldaketa politiko eta sozialaren alde egin dutela erakusten du eta bide horretan LABek aldaketaren aldeko akordio soziopolitiko bat proposatu nahi dugu. Lau ardatz izan beharko lituzkeena; demokratizazioa, sektore publikoa, lan harremanetarako esparru propioa eta erabakitzeko eskubidea.

LABek Pasaiako Udaleko hauteskunde sindikalak irabazi ditu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_labSindikatua_hauteskundeSindikalak_2014_15_05_14PasaiakoUdala_pasaiakoUdala.png
Pasadan asteartean Pasaiako udal langileek beren ordezkari sindikalak aukeratu zituzten. Bost ordezkari lortuta LABen zerrenda izan zen boto gehien jaso zituen sindikatua. Pasaiako LABek bere hautagaiengan jarritako konfiantza eskertu die udal langileei, eta programan zabaldu dituzten konpromisoei helduko dietela esan dute.

Page 1 of 3