LAB SINDIKATUA

2018/10/18 :: 1:34

Azken Eguneraketa:2018/10/20 :: 12:48

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Lan Erreforma

Baionako kaleak hartu ditugu zerbitzu publikoen defentsan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Zerbitzu publikoen defentsan, eta Emmanuel Macronen gobernuaren erreformen kontra, beste mobilizazio egun bat antolatu dugu gaur sindikatuok. Hain zuzen ere, manifestazio bat egin dugu Baionako kaleetan, eta, bertan, irakasleek, osasun zerbitzuko langileek, trenbidetako langileek... zerbitzu publikoetako hainbat eta hainbat langilek hartu dute parte.

Baionako kaleak hartu ditugu Macronen erreformen aurka

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Sindikatuok mobilizazio eta greba eguna antolatu ditugu Ipar Euskal Herrian.

Brigada Soziala prest dugu, Macronen lan erreformaren ondorioen aurka borrokatzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Baionan amaitu dugu gaur “Tira-bira” ekimen ibiltaria, eta, bukaera ekitaldian, Alarma Soziala izeneko tresna aurrera eramango duen lehen Brigada Soziala aurkeztu dugu. Hain zuzen ere, Alarma Soziala alerta sistema bat da, Macronen erreformak enpresa batean atzerapen sozialen bat ekartzen duenean aktibatuko duguna. Behin alerta sakatuta, brigada bat joango da urraketa egon den lantokira, eta bidegabekeria gelditzeko protokoloa jarriko du abian. Lehen brigada antolatuta, beste batzuk osatzea izango da orain helburua.

Nafarroa Beherean da "Tira-bira" dinamika ibiltaria

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Donibane Garaziko eskualdera iritsi gara gaur, Alarma Soziala izeneko tresnaren berri bertako langileen artean emateko. Hain zuzen ere, horixe da "Tira-bira" itzuliaren helburua: tresna hori aurkeztea. Macronen erreformak enpresa batean atzerapen sozialen bat ekartzen duenean, aktibatuko dugun tresna da Alarma Soziala. Alerta sistema bat, alegia.

Hendaian ekin diogu "Tira-bira" dinamika ibiltariari, Sokoa enpresaren atarian

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Alarma Soziala izeneko tresna aurkeztu genuen Baionan, joan den urrian. Hain zuzen ere, alerta sistema bat da, Macronen erreformak enpresa batean atzerapen sozialen bat ekartzen duenean aktibatuko duguna. Tresna honen nondik norakoak azaltzeko, industriagunetik industriagunera, lantegiz lantegi, ibiliko gara datozen hamar egunetan, "Tira-bira" kanpainaren eskutik. Gaurtik abiatuta, otsailaren 9 arte, Ipar Euskal Herriko hainbat txokotan izango gara langileekin egoteko.

Langileek kalean jarraitzen dute Macronen erreformaren aurka

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Iraila beroa izan zen, 12 eta 21 ean langileak kalera irten ziren Macronen erreformaren aurka. Mugimendu horri jarraituz gaur, hilak 10, zerbitzu publikoetako langileek greba egin dute eta kalean atera dira. Hain zuzen ere Makronen erreformak eragin zuzena izango du funtzio publikoko langileen lan baldintzetan, hala nola indizi puntuak ez da aldatuko eta postuak murriztuko dituzte.

Macron Legearen aurka irten gara kalera

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Macron Legeak prekarietatea besterik ez duela ekarriko salatu dugu berriro, joan den irailaren 12an, Baionan, egin bezala. Oraingoan, sindikatuok deitutako manifestazioaren aurretik, LABek ekintza bat egin du Biriatuko ordainsarian. Autoei eta kamioiei ireki diegu bidea, eta Euskal Herria Macronen Legearen eremutik kanpo behar duela egon aldarrikatu dugu. Hendaiako Joncaux industriagunean abiatutako manifestazioarekin egin dugu bat ondoren, eta, bukaeran, Irungo Ficoban, sindikatuko ordezkari nagusi Garbiñe Aranburuk hartu du hitza. Ficoban, Frantziako hainbat herritako topagune bat antolatu dute, eta bertan egon da Frantziako Gobernuko ordezkari bat. Hori dela eta, garbi eta ozen esan diogu Parisi Euskal Herriak ez duela Macron Legerik onartuko.

Macronen lan erreformari modu kolektiboan egin behar diogu aurre

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Langileen haserrea ozen entzun da Baionako kaleetan. Sindikatuak egindako greba eta mobilizazio deialdiari erantzunez jende ugari bildu da frantziako gobernuaren azken erasoa salatzeko. Paristik etortzen diren inposaketek prekarietatea besterik ez dute ekarriko. Eraso hauei modu kolektiboan erantzun behar diegula aldarrikatzen du LABek. Gainera, hemengo beharrak kontutan hartuz hemen erabaki behar dugula deritzogu.

Baionako manifestazioarekin bat egingo dugu bihar, Macronen erreformei aurre egiteko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Greba orokorrera deitu dute biharko Ipar Euskal Herrian, Frantziako presidente Emmanuel Macronek proposatutako Lan Kodigoaren erreformaren aurka. Mobilizazioen barruan, Baionan manifestazio bat antolatu dute, eta LABek atxikimendua eskaini dio protestari. Lan Burtsatik abiatuko da, 10:30ean.

Igor Arroyo: "Negoziazio kolektiboan, bataila legal eta sindikalari eutsiko dio LABek irailetik aurrera"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
EITB.comEITB.com
Igor Arroyo Iruñealdea-Pirineoak eskualdeko idazkariak, elkarrizketa eskaini zuen abuztuaren 23an Euskadi Irratiko Faktoria saioan.

Page 1 of 2

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.