LAB SINDIKATUA

2017/10/19 :: 12:33

Azken Eguneraketa:2017/10/19 :: 8:12

HIZKUNTZA
Hemen zaude:

Ekintza Sindikala

Itziarreko Reiner e Hijos SL enpresan askatasun sindikalari eraso egiten zaio

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Itziarreko Reiner e Hijos S.L.- ko delegatu batek falta larri baten komunikazioa jaso zuen maiatzaren 12an enpresaren partetik Kimikako hitzarmen estatalean 60.5 artikuluan oinarrituta, “desobedentziaren” akusaziopean. Ez dugu egoera hau ez ulertzen, ez konpartitzen, denbora luzean enpresari kontu ezberdinak eskatu dizkio gure delegatuak, denon baldintzak eta eskubideak hobetzeko asmoz, horregatik ez dugu onartuko enpresako langile eta delegatua jo puntuan jartzea.

Altsasura iritsi da Ekimen Ibiltaria

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Altsasun geldiadia egin du gaur Ekimen Ibiltariak, "Lan duina, bizi duina" mezua Sakanan zabaltzeko helburuarekin. Hain zuzen ere, tailer bat egin dugu goizean Gure Etxean, lan munduko hainbat gairen inguruan. Sindikatuaren ekintza soziosindikal berrituaren nondik norakoen berri eman dugu, besteak beste. Arratsaldean, Sakanako egoera orokorra izango du hizpide. 

LAB eta ELA Ostalaritzako Akordio Markoaren inpugnazioaren aurka mobilizatuko gara urriaren 24an

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Giza kate bat egingo dugu Eusko Jaurlaritzatik EAEko Justizia Auzitegi Nagusiraino, CCOO eta UGT sindikatuek aurkeztutako demandaren epaiketaren hasiera dela-eta. Agerraldi bat egin dugu gaur Bilbon, eta Ostalaritzako Akordio Markoa indargabetzeak izango lituzkeen ondorioen berri eman dugu, hots, sukaldaritza kolektiboko hitzarmen estatala aplikatzeak. Hain zuzen ere, zenbait kasutan soldata %50 baxuago izango litzatekeela salatu dugu, besteak beste.

Prekarietatearen aurkako mezua industriaguneetara eraman dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

"Lan duina, bizi duina" ekimen ibiltariak bigarren eguna bete du gaur. Iruñean aurkeztu genuen atzo, eta gaur Lekunberri, Leitza eta Beteleu bisitatu ditu prekarietatearen aurkako dinamikak. Hain zuzen ere, industriaguneetan izan gara lan eta bizi duinak izateko eskubidea aldarrikatzen.

Lan eta bizi duinak izateko eskubidea aldarrikatuko du LAB-ek ekimen ibiltari baten bidez

E-posta Inprimatu PDF fitxategia


 LAB sindikatuak "Lan Duina Bizi duina" ekimen ibiltariaren aurkezpena egin du gaur Iruñean. Martxa honekin gaur egun langileek bizi duten prekarietatea salatu nahi dute, herriz herri, lantokiz lantoki, eta lan eta bizi duinak izateko eskubidea aldarrikatuko du.

Abian da Ekimen Ibiltaria, lan duina eta bizi duina izateko eskubidea aldarrikatuko duen herriz herriko dinamika

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Abian da LABek antolatutako Ekimen Ibiltaria. Iruñean egin dugun ekitaldiak hasiera eman dio, eta, behin abiatuta, Euskal Herri osoa zeharkatuko du abenduaren 6a bitartean. Sindikatuko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk hartu du hitza ekitaldian, eta lanaren eta bizitzaren prekarizazioari aurre egiteko proposamenak ditugula adierazi du: "Lan harremanen prekarizazioaren kontrako borrokan sakontzearekin batera, LABen eskaintzak eta praktika sindikalak une honetan soldatapeko lana duten langileen behar izanei erantzutea baino harago joan behar dute. Langilego osoaren errealitateari erreparatzen diogu. Guzti guztiak ditugu buruan".

Langileek kalean jarraitzen dute Macronen erreformaren aurka

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Iraila beroa izan zen, 12 eta 21 ean langileak kalera irten ziren Macronen erreformaren aurka. Mugimendu horri jarraituz gaur, hilak 10, zerbitzu publikoetako langileek greba egin dute eta kalean atera dira. Hain zuzen ere Makronen erreformak eragin zuzena izango du funtzio publikoko langileen lan baldintzetan, hala nola indizi puntuak ez da aldatuko eta postuak murriztuko dituzte.

Macron Legearen aurka irten gara kalera

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Macron Legeak prekarietatea besterik ez duela ekarriko salatu dugu berriro, joan den irailaren 12an, Baionan, egin bezala. Oraingoan, sindikatuok deitutako manifestazioaren aurretik, LABek ekintza bat egin du Biriatuko ordainsarian. Autoei eta kamioiei ireki diegu bidea, eta Euskal Herria Macronen Legearen eremutik kanpo behar duela egon aldarrikatu dugu. Hendaiako Joncaux industriagunean abiatutako manifestazioarekin egin dugu bat ondoren, eta, bukaeran, Irungo Ficoban, sindikatuko ordezkari nagusi Garbiñe Aranburuk hartu du hitza. Ficoban, Frantziako hainbat herritako topagune bat antolatu dute, eta bertan egon da Frantziako Gobernuko ordezkari bat. Hori dela eta, garbi eta ozen esan diogu Parisi Euskal Herriak ez duela Macron Legerik onartuko.

Macronen lan erreformari modu kolektiboan egin behar diogu aurre

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Langileen haserrea ozen entzun da Baionako kaleetan. Sindikatuak egindako greba eta mobilizazio deialdiari erantzunez jende ugari bildu da frantziako gobernuaren azken erasoa salatzeko. Paristik etortzen diren inposaketek prekarietatea besterik ez dute ekarriko. Eraso hauei modu kolektiboan erantzun behar diegula aldarrikatzen du LABek. Gainera, hemengo beharrak kontutan hartuz hemen erabaki behar dugula deritzogu.

Page 1 of 49