LAB SINDIKATUA

2018/10/16 :: 1:16

Azken Eguneraketa:2018/10/15 :: 12:19

HIZKUNTZA
Hemen zaude: ARLOAK PENTSIODUNAK Pentsioak Ez da BGAE eta pentsio pribatuei buruz hitz egiteko garaia, 1.080 euroko gutxieneko pentsio bat ezartzeko unea da pentsionistak pobreziatik atera daitezen

Ez da BGAE eta pentsio pribatuei buruz hitz egiteko garaia, 1.080 euroko gutxieneko pentsio bat ezartzeko unea da pentsionistak pobreziatik atera daitezen

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea
EAJk eta jeltzaleek instituzioetan dituzten ordezkariek ez dezatela jendea nahastu. Kalera irtetzen ari diren milaka eta milaka pentsionisten aldarrikapenak, bidezkoak izateaz gain, oso garbiak dira. Politikariek neurriak har ditzatela eskatzen dute, bai EAEn eta baita Nafaroan eta Espainian ere, pobreziaren mugaren azpiko diru iturriak jasotzen dituztenek gutxieneko pentsio duin bat izan dezaten, eta hori Euskal Herrian kalean aldarrikatzen ari diren 1.080 euroak dira.

Ez da kasualitatea erakundeetako arduradunek gaia beste nonbaiten kokatu nahi izatea eta beste marko batera eramatea, negoziazio kolektiboarena, non badakiten ezer gutxi egin dezaketen, non badakiten patronalek ezezkoan jarraitzen dutela lan baldintza duinak adosteko garaian.

EAJko ordezkari horiek enpresariak laguntzen jarraitzea nahiago dute, pizgarri fiskalekin, pentsio pribatuak negoziatzea onartuz gero. Bitartean, isilik daude enpresariek miseriazko soldatak, kontratu prekarioak eta behin behikekoak ezartzen dituztenean. Iruzur masiboa egiten ari direnean, Gasteizko Gobernuak berak berretsi duen bezala, ikuskatutako kontratuen %40 iruzurrezkoak direnean.

LABetik EAJri eta EAE eta Nafarroako erakundeei eskatzen diegu neurriak har ditzatela, pentsionistak hilabete bukaerara iristeko bidean, arazo horren aurrean benetako konponbidea emateko. Horrek, ezinbestean, ekarri beharko luke Gutxieneko Pentsioa 1.080 eurokoa izatea eta, eskatzen ari garen Babes Soziala eta Gizarte Segurantzako sistema ezartzeko konpetentzia guztiak ez ditugun bitartean, pentsioak 1.080 euro horietaraino osagarritzea. Dei egiten diegu publikoki EAE eta Nafarroako datozen aurrekontuetan, hau egia bihartzeko aurrekontu-partidak sar ditzatela.

Horrek izan behar du lehen pausoak euskal pentsionistak pobre izateari utz diezaioten. Beharrizan larrienean dauden pertsonengan kokatu behar dira lehentasunak “bestelako” interesen gainetik, enpresariei laguntzak, porlanean eta behar ez diren azpiegituretan diru publikoa xahutzea... Horixe da pentsionistak eskatzen ari direna Euskal Herriko kaleetan, 1.080 eurotako Gutxieneko Pentsioa eta horri esan dio ezetz EAJk orain arte, parlamentuan planteatu izan denean ezetz bozkatuz. Aldarrikapen hauek pentsio pribatuekin nahastea, BGAEekin, benetako eztabaidari izkin egin nahi izatea eta herritarrak nahasteko asmoa izatea.
 


 
 

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.