LAB SINDIKATUA

2018/06/22 :: 1:32

Azken Eguneraketa:2018/06/21 :: 13:05

HIZKUNTZA
Hemen zaude: ARLOAK LAN OSASUNA Prekarietatea Hiltzailea Ekainaren 12rako, bi ordutako lanuzterako deia egin dute Orozkon, "lanetik etxera bizirik heldu nahi dugulako"

Ekainaren 12rako, bi ordutako lanuzterako deia egin dute Orozkon, "lanetik etxera bizirik heldu nahi dugulako"

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Partekatu albistea



Maiatzaren 29an, Arcanor enpresan makina bat konpontzen ari ziren bi langile larri zauritu ziren istripu baten ondorioz. Biak ospitalera eraman behar izan zituzten eta bertan, larrien zegoen langilea hil zen. Beste lankidearen egoerak, berriz, oso larria jarraitzen du izaten.

Hauxe da Arcanor-eko langileek igorritako oharra:

Ezer baino lehenago, dolumina adierazi nahi diogu hildako lankidearen familiari, beraiekin bat egiten dute holako momentu garratxetan. Aldi berean, larri zauritua geratu den lankidearen familiari indarrak bidali nahi dizkiogu eta bere egoera onera itzuliko dela espero dugu.

Eta jarraian, honen aurrean, Arcanorreko langileok honakoa adierazi nahi diogu jendarteari:

- Onartezina egiten zaigu horrelakoak gertatzea. Lanetik etxera bizirik bueltatu nahi, bueltatu behar dugu. Beste era batera ez dugu ulertzen. Baina kasu honetan, eta beste askotan ere, ez da horrela izan. Euskal Herrian, 2017. urtean, 54 langile hil ziren lan- istripuen ondorioz, eta aurten 22 momentuz. Gainera, milaka langile egon dira bajan lan- istripu baten ondorioz.
- Inplikatutako eragile sozial guztiei trajedia honekin bukatzeko lanean jar daitezela eskatzen diegu. Guretzat ezinbestekoa da, beste edozein logikaren gainetik, lanean gure bizia eta osasun fisikoa mantentzea.
- Arazo honek guztioi eragiten digu, gizarte osoarengan eragina daukan arazo soziala da. Ezinbestekoa da egoera iraultzeko pausuak ematea. Horregatik, gizarteari jakinarazi nahi diogu zein den gure erabakia:

Arcanorreko langileok Orozko herriari (lan arloa, merkataritza,...gizarte osoari) eskatzen diogu ekainaren 12rako asteartean 12etatik 14etara deitutako bi orduko lanuztearekin bat egitea. Eta era berean, egun horretan 12.30etan Zubiaurreko plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia luzatzen diegu.

 


 
 

Ez dago iruzkinik


Iruzkinak egiteko izena ematea ezinbestekoa da. Oraindik ez duzu konturik? Erregistratu

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.