LAB SINDIKATUA

2017/05/25 :: 8:31

Azken Eguneraketa:2017/05/25 :: 4:21

HIZKUNTZA
Hemen zaude: ARLOAK LAN OSASUNA Lan istripuak

LAN OSASUNA

Lan istripuen aurrean antolaketa eta borrokara deitu dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_Arloak_lanOsasuna_17_05_19istripua_Elgoibar.png
Atzo, hilak 18, istripu berri baten berri izan genuen. Gutxienez lau langile zauritu dira Ibarran dagoen Lavandería Lizarra enpresan izan den leherketaren ondorioz. Gaur,12:00etan, Ibarran, Apattako Rotondan, ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek deitutako kontzentrazioan parte hartzera dei egiten dugu, beharrezkoa delako erantzutea eta alternatiba badugulako.

Lanuzteak eta asanbladak egingo dituzte Elgoibarreko Alcorta Forging Groupen, lan istripu larri baten aurrean protesta egiteko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Maiatzaren 12an beste lan istripu larri baten berri izan genuen Alcorta Forging Group enpresan. Ez da lehen istripua izan eta horrelakoak ezin dira berriz errepikatu. Horregatik benetako neurriak hartzeko eskatu du enpresa batzordeak.

Lan istripuen atzean lan baldintzen prekarizazioa dago

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_Arloak_lanOsasuna_17_03_13elkarretaratzea_17-03-13telefonica.png
Elkarretaratzea egin dugu telefono azpiegituretan ematen diren lan istripuak salatuz. Istripu hauek, lan baldintzen prekarizazioa eta telefono azpiegituren mantenu faltari loturik daude. Horrez gain azpimarratu nahi dugu onartezina dela Telefónica bezalako enpresa bateko, azpiegiturak honelako balditza kaskarretan edukitzea, langileak arriskuan jarriz.

Lan istripuetan patronalak duen erantzukizuna nabarmendu dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gaur, aurreko astelehenean Mutrikuar langile batek izandako lan istripu oso larri baten berri izan dugu. Elgoibarko Betelu enpresako langilea, Azkoitian dagoen Ibarmia enpresak azpikontratatutakoa, lau metrotako altueratik erorizen. Azpimarratu behar dugu Ibarmia Adegiko presidenteordearen enpresa dela.

Prekarietateak hil egiten duela salatu dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_Arloak_lanOsasuna_16_10_05elkarretaratzea_16-10-05lanistripuaweb.png
Aurreko asteko larunbatean, urriaren 1ean, langile bat hil zen laneko istripuz Catalunyan, beste ibilgailu batek harrapatuta. Hildakoa, Zumaiako garraiolaria zen. Heriotz hau salatuz, gaur, hilak 5, euskal gehiengo sindikalak elkarretaratzea egin du Zumaian. Garraio sektorean prekarietatea da nagusi eta urtero istripu ugari eta osasun galera izaten dituzte.

Langileon osasuna aintzakotzat hartuko dituen eredu propioa behar dugu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Goiza heltzeaz bat lan istripu baten berri jaso dugu. Sigma Brakes Tuterako enpresan 35 urteko langile batek bizia galdu du goizaldean, lanean ari zen eskorgaren azpian harrapatuta. LAB sindikatutik gure babes eta elkartasuna adierazi nahi diogu familia, senide eta adiskideei. Istripu berri honekin 8 dira gutxienez aurten Nafarroan hildako langileak, 36 berriz, Euskal Herria osoan.

Oiartzunen gertatutako azken heriotz istripua salatuz kalera irten gara

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_Arloak_lanOsasuna_16_08_31elkarretaratzea_20160831-Istripua-Oiartzun-.png
Oiartzunen gertatutako azken heriotzarekin 35 dira honezkero aurten Euskal Herrian lanean ari zirela hildako langileak. LABek, euskal gehiengo sindikalarekin batera gogorki salatu du gertatutakoa eta neurriak hartzea exigitu du. Heriotz hauek, gehienetan, lanean ematen den prekarietatearen isla dira. Ez enpresetatik, ez instituzioetatik ez da egoera honi aurre egiteko, edo gutxienez, gutxitzeko, tresna ez neurririk jartzen. Honen aurrean bada ordua etengabe goraka doan drama sozial honen aurrean planto egiteko.

Gehiengo Sindikalak irmoki salatu du azken heriotz istripua

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_Arloak_lanOsasuna_16_08_03elkarretaratzea_16-08-03elkarretaratzea.png
Astelehenean gertatutako heriotz istripuaren harira, gaur, hilak 3, Gehiengo Sindikalak deituta elkarretaratzea burutu dugu Gasteizen "Lan istripu gehiagorik ez, Prekarietatea hiltzailea" lemapean. Osasuna galtzea eta lan istripuak, ez dira lanaren ezaugarriak, lan eredu jakin baten emaitza ankerra baizik. Ekidin zitekeen emaitza, baina horretara neurriak hartzea ezinbestekoa da. Enpresaburu zein erakundeek arduraz jokatzeko ordua da.

Prekarietateak hil egiten duela salatuz kalera irten gara

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_Arloak_lanOsasuna_16_07_15barakaldo_16_07_13lanistripuaweb.png
Heriotz istripu eta lan prekarietatea salatuz Barakaldoko eragile sozial eta sindikalek elkarretaratzea egin zuten “No Más Accidentes Laborales. Lan Istripurik Ez! La precariedad laboral mata” lemapean. Gogorarazi behar dugu, astelehean 48 urteko langile bat hil zela lanean ari zela eta azken heriotz honekin jada 17 dira Bizkaian hildako langileak.

Azken heriotz istripua salatu dugu lan ikuskaritzaren aurrean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_Arloak_lanOsasuna_16_07_01_16-07-01heriotzistripua.png
Ekainaren 28an langile bat hil zen lan-istripuz Erandion, LIDL enpresako berritze lanetan ari zela. Istripu eta heriotz hauek lan munduan gero eta gehio zabaltzen ari den prekarietatearen ondorio dira. Horregatik ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek, BIlboko Lan Ikuskaritza aurrean kontzentrazioa egin dute azkenengo hilketa salatzeko eta laneko prebentzioan eta ikuskaritzan dotazio handiagoa exijitzeko.

LABek gertatu diren bi istripu larri salatzen ditu

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Atzo, hilak 30, beste 2 lan istripu oso larri izan ziren. Lehen istripua, goizaldean, Gasteizko Zorelor enpresan gertatu zen. Makina batek harrapatuta langileak anputazio bat jasan zuen. Bigarren ezbeharra Urnietan dagoen Esnelat enpresan izan zen, langilea altuera batetik erori zen eta hil ala biziko egoeran aurkitzen da Donostiako ospitalean.

MOBILIZAZIOA
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_Arloak_lanOsasuna_16_07_01_lanIstripuaUrnieta.png
Urnietako Esnelat enpresaren aurrean

Laneko istripuen drama sozialaren aurrean planto egiteko ordua da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Abantoko El Campillo industria-poligonoko Emica Bombas enpresan, gaur goizean bertan gertatutako langile baten heriotza salatzen dugu. Azken heriotz honekin 24 dira honezkero aurten Euskal Herrian lanean ari zirela hildako langileak. LABetik gure elkartasuna eta babesa erakutsi nahi dizkiegu hildakoaren gertuko, senitarteko eta lankideei.

LABek inplikazioa eskatzen dio Nafarroako Gobernuari N-121-Ako istripuak konpontzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Lan osasunaren nazioarteko egunean N 121-A errepideak gure osasun eta segurtasunerako dituen arriskuak salatu eta hurrengo egunean, berriro ere langile bat hil egin da gaur goizaldean errepide berdinean. Atzokoarekin, 18 langile hil dira aurten lan-istripuz Euskal Herrian, hauetako 5 Nafarroan.

Asteleheneko heriotzaren atzean arrantzaleen lan baldintza kaskarrak daude

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_Arloak_lanOsasuna_16_04_21elkarretaratzea_20160421-istripua-Pasaia_we.png
Prekarietateak hiltzen duela salatzeko elkarretaratzea burutu du gehiengo sindikalak gaur goizean Pasaian. Prekarietateak hiltzailea lemapean, lehengo astelehenean itsasoan zela ondoezik sentitu eta hil zen arrantzalearen heriotza salatzeko. Arrantzaren sektorean gaixotasun kardiobaskular asko izaten dira. Hau ez da kasualitatea arrantzaleek dituzten lan baldintza kaskarren ondorioa baizik. Egoera hau aldatzeko neurriak har daitezela exijitu dute.

LABek Pasaiako portuan gertatu den heriotz istripua salatzen du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gaur, hilak 19, lan istripu berri bat gauzatu da. Itsas-gizon bat hil egin da pasaiako portuan, itsasoan lanean ari zela. Lehenik eta behin LAB sindikatutik elkartasuna eta doluminak eskaini nahi dizkiogu haren sendi eta lankideei. Bestalde sindikatuak mobilizatzen jarraituko du horrelakorik berriro gertatu ez dadin.

Laneko istripu berri honen atzean langileriaren lan eta bizi baldintza kaxkarrak daude

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gaur goizean langile bat hil da laneko istripuz Arroitzen. Urteko laugarrena Nafarroan eta hamaseigarrena Euskal Herrian. E.M. 45 urtetako langile autonomoa hondeamakina batek harrapatu du, Arroitzeko bere oilaskoen etxaldean lanean ari zela. LABetik gure babes eta elkartasunik zintzoena erakutsi nahi diegu hildakoaren senitarteko, auzokide eta gertukoei, eta langile-klaseari orokorrean.

Jada 12 dira lan istripu baten ondorioz hildako langileak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_Arloak_lanOsasuna_16_03_09_2016ko-Lan-istripu-hilgarriak.png
Martxoaren 5ean J.M.G.F. langilea lan-istripuz hil zen Armintzako portuan, itsasora erori ondoren. Bidezain enpresako langilea zen. Azken heriotza honekin, 12 dira aurten lan-istripuz Euskal Herrian hildako langileak, 9 Bizkaian.

Lan istripuen atzean prekarietate asko eta prebentzio neurri gutxi daude

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_Arloak_lanOsasuna_16_02_01LanOsasuna_lanOsasuna_01.png
LABek “Lan istripuak eta gaixotasun profesionalak 2015” azterketa aurkeztu du gaur komunikabideen aurrean. LABek kezkaz ikusten du, 2015ean, lan istripuek eta gaixotasun profesionalek izandako gorakada. Ainhoa Etxaideren arabera “egoera honen atzean prekarietate asko eta prebentzio neurri gutxi aurkitzen ditugu”. Zentzu honetan Gobernuen jarrera salatu du Idazkari Nagusiak, “badakite egoera nolakoa den eta honen aurrean, beste alde batera begiratzen dute”.

LABek desplazamendua bezalako arrisku faktoreak kontuan izatea eskatu die enpresa eta administrazioei

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Atzo, urtarrilaren 14an, Aitor Bugallo langilea hil zen auto-istripuz lanera zihoala. Istripua goizeko 06:00etan izan zen, Orbea enpresara zihoala. Lan istripu berean BRUSS enpresako beste langile bat zauritu da. LABen izenean, gure doluminik sentituenak helarazi nahi dizkiegu hildako langilearen senide eta lagunei.

Sindikatu eta eragile sozialak elkarrekin Barakaldon prekarietatearen kontra

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
b_550_0_16777215_0___materiala_argazkiak_Arloak_lanOsasuna_16_01_barakaldo_lan-istripua-Barakaldo-web.png
Kontzentrazioa egin genuen atzo iluntzean Barakaldoko Bide Onera plazan, udalerriko eragile sozial eta sindikalek deituta. Astelehenean langile bat hil zuen istripua salatu dugu bertan. M. L. C. 55 urtetako langile autonomoa Barakaldoko Zuazo auzoko Gaudi kaleko boskarren pisu batetik erori zen, lanean ari zela. Gurutzetara eraman eta bertan hil zen, ordubiak aldera.

Page 1 of 3