LAB SINDIKATUA

2018/11/15 :: 16:11

Azken Eguneraketa:2018/11/15 :: 7:56

HIZKUNTZA
Hemen zaude: ARLOAK LAN OSASUNA Osalan

LAN OSASUNA

Erakundeen, patronalaren eta CCOOren eta UGTren lehentasuna prebentzioari esleituko omen zaion dirua beraien artean banatzea da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Lan Arriskuen Fundazioaren diru-laguntzak izango dira puntu bakarra Osalanen Kontseilu Orokorraren bileran, lan istripuak nonahi gertatzen ari diren honetan.

EAEko Hezkuntza Saila ez da gai bere prebentzio zerbitzuak OSALANi aurkeztu dion auditoritza justifikatzeko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Azkenaldian, behin baino gehiagotan egin dugun bezala, berriro salatu behar dugu Cristina Uriartek zuzentzen duen Hezkuntza Sailaren arduragabekeria. Oraingoan, Cristina Uriarteren Sailak kudeatzen dituen prebentzio zerbitzuez ari gara. LABek Osasun Batzordeetan eskatu du zerbitzuan ari den langileen kopurua handitu dadin. Gure iritziz, egungo kopurua egokiena izatetik oso urrun dago, bete behar diren premiengatik.

Osalanek prebentzio ordezkarien prestakuntza eten du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Osalanen zuzendaritzak prebentzio ordezkarien prestakuntza etengo duela  erabaki du. Hartu den erabakia bereziki larria da LAB eta ELA sindikatuontzat eta horregatik Jaurlaritzari berehala prestakuntza ikastaroak berriz has daitezela, osasun eta laneko arriskuen prebentzio arloan Lanbide arteko Akordioaren alde egin dezala eta estatuko ereduari makurtu gabe enplegurako berezko prestakuntza sistema susta dezala eskatu diogu gaur.

Formakuntzarik gabe ez dago prebentziorik

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gaur, ekainak 30an, EHAAn argitaratu da Osalan Zuzendariaren Ebazpena, 2014ko ekainaren 9koa, Prebentzio Delegatuen prestakuntzarako diru-laguntzetarako deialdia ebazten duena.

«Propagandan dirutza, prebentzioa eskaxa»

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
OSALANek Prebentzio—ordezkariei zuzendutako Laneko Arriskuen Prebentziorako eskuliburuaren aurkezpenerako jardunaldia egin zuen atzo.LAB sindikatuak propaganda hutsa den jardunaldi hau salatu egiten du. Eta dei egiten dio OSALANi, prebentzioaren giltzarria diren delegatuentzako benetazko formakuntzari eutsi diezaion.

EAJk posizio politikoa aldatuta Lan-arriskuen Prebentziorako eredu estatalari men egiten dio

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
LAB eta ELAren balorazioa Eusko Jaurlaritzak Lan-arriskuen Prebentziorako Fundazio laboraleko funtsak eskatu ostean.

LAB considera Osalan es un instituto únicamente propagandístico

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
El Sindicato LAB considera la presentación de las guías de seguridad para trabajos en túneles y zanjas por parte de Osalan un nuevo acto propoagandistico, dado que, entre otras cosas, una guía que no tiene en cuenta las condiciones de empleo y trabajo no puede incidir en la reducción y/o eliminación de los riesgos en el sector.

LAB: “Zuen propagandaren gainetik, gure osasuna eskubidea da”

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Gaur maiatzaren 23an, Osalanek antolatutako Lan Arriskuen Prebentzioaren III. Nazioarteko Biltzarra dela eta, LABeko delegatuok Euskalduna Jauregiaren aurrean elkarrateratzea egin dugu. kontzentrazio horrekin salatu nahi izan dugu Kongresu hau paperera bideratua dagoela eta hauteskundeei begira eginiko ekintza bihurtuko dela, Patxi Lopezen exekutibaren gainbeherari jarraipena emanez. Horregatik guztiagatik, honako lelo honekin egin dugu protesta: “Zuen propagandaren gainetik, gure osasuna eskubidea da”. Aldarrikatu dugu langileen osasunak ezin daitekeelako egon zortearen edo egoera ekonomikoaren menpe.

Osalanek arrazoia eman die suteetarako taldeetako langileei eta haien lanpostuen arriskuen ebaluazioa egin behar dela esan du

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Iazko apirilean, LAB, ELA, UGT eta CCOO sindikatuek salaketa bat aurkeztu genuen OSALANen, Bizkaiko Foru Aldundiak uko egin ziolako Suteen Prebentzio eta Itzalketarako Planaren barruan eginkizunak dituzten lanpostuen arriskuen ebaluazioa egiteari.

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu.

Informazio gehiago hemen.

Pribatutasun politika / Política de privacidad
.